Guda Sirian
2019/10/07 - 23:35
Trumpek argi berdea eman dio Turkiari Siriako kurduei erasotzeko
Siria iparraldean dauden kurduen aurkako erasoaldia abiatuko duela iragarri du Turkiak. Testuinguru horretan, Donald Trumpek tropa estatubatuarrak Siriatik erretiratzea erabaki du.
2019/10/07 - 23:10
Siria iparraldetik tropak erretiratzeko agindu du Trumpek
Erabaki horren bitartez, Trumpek Siria iparraldea inbaditzeko bidea libre utzi dio Turkiari. Siriako kurduek traiziotzat hartu dute erabakia eta lurraldea defendatzeko prest daudela esan dute
2019/09/12 - 17:28
Siriako biztanleen erdiak baino gehiagok etxetik ihes egin du gerra hasi zenetik
Siria eta Irak izan dira jihadismoaren biktima nagusiak, eta herritarrek garesti ordaindu dute terrorismoaren aurkako gerra. Sirian bizi diren herritar gehienak haien etxeetatik ihes egin dute.
2019/09/11 - 15:42
Veronique Royren semea Sirian hil zen, ezustean Estatu Islamikora batu ostean
Gaztea jatorri katolikoko familia batean hazi zen, baina 2012an islamera bihurtu zen eta lagunak aldatu zituen. Bere gurasoek ez zuten inondik inora ere halakorik espero. 2016an hil zen, Sirian.
2019/08/26 - 16:25
Israelek Irakera, Libanora eta Siria hegoaldera zabaldu du Iranen aurkako gerra
Asteburuan Damasko hegoaldean Hizbolako hiru miliziano hil ditu Israelek aire eraso batean.
2019/08/25 - 16:15
Gerraren 9. urtean, minbizia duten zibilak dira Siriako biktima nagusiak
Sirian, Bashar al-Ásad-en gobernuaren menpe diren honetan, zibilak dira biktima nagusiak, minbizia duten gaixoak batez ere. Ospitaleak ezin ditu osasun ekipoak berritu. Horien kasua ezagutu dugu.
2019/08/15 - 21:02
Gibraltarrek askatu egin du atxikita zuen petrolio-ontzi irandarra
Gibraltarko Gobernuak bertatik alde egiteko baimena eman dio 'Grace 1' ontziari, "Irango Errepublikaren idatzizko berme bat" jaso duelako petrolioa ez duela Sirian lehorreratuko esanez.
2019/07/31 - 11:54
2018a, gatazka armatuetan haur gehien hil eta zauritu ziren urtea: 12.000tik gora
Nazio Batuen Erakundeak haurren giza eskubideen 24.000 urraketa baino gehiago egiaztatu zituen iaz, 20 gatazka armatutan. Somalian bizi dute egoerarik larriena 1.000 hildako baino gehiagorekin.
2019/06/18 - 14:37
10 pertsona atxilotu dituzte Madrilen jihadismoaren kontrako operazio batean
Auzitegi Nazionalak koordinatutako operazioak Sirian jarduten duten talde jihadistak finantzatzeko ustezko sare bat izan du jomuga.
2019/06/03 - 10:30
19 pertsona hil dira Siria iparraldean, bonba-auto baten leherketan
Gutxienez 19 pertsona hil dira, horietatik 14 zibilak eta 4 adin txikikoak, Azaz hiriko meskita baten alboan lehertu den bonba-auto baten eraginez.
2019/05/28 - 20:54
Aire-erasoak areagotu dira Siriako ipar-mendebaldean
Bideo honetan, Idlib-eko probintzian izandako bonbardaketa eta sortutako kalteak ikus daitezke.
2019/05/22 - 12:09
Errusiako hegazkinen bonbardaketak gutxienez 12 zibil hil ditu Idliben
Gutxienez 12 pertsona hil eta 18 zauritu dira Errusiako armadak Idlib hegoaldeko Maarat al Nuaman hiriko merkatua bonbardatu ostean.
2019/04/29 - 23:02
Bost urte ezkutuan egon ondoren, Estatu Islamikoaren burua bideo batean agertu da
Orain grabatutako irudiak dira, “Sri Lankako” atentatuak Estatu Islamikoak Sirian izan duen porrotaren mendekua hartzeko izan direla esan baitu Al Bagdadik.
2019/04/29 - 22:57
Estatu Islamikoaren buruzagiak bideo bat zabaldu du, borrokan jarraitzeko dei eginez
Bideoan, Abu Bakr al Bagdadik dio gurutzatuen aurkako borrokak ez duela etenik, eta, ildo horretan, "Frantzia eta bere aliatuen kontrako erasoak areagotzeko" eskatu die jihadistei.
2019/04/24 - 14:50
Gutxienez 17 pertsona hil dira Siria iparraldean izandako leherketa batean
Gutxienez 17 persona hil eta 30 zauritu dira, emakumeak eta haurrak barne, Idbliben izandako leherketa handi batean. Oposizioaren azken gotorlekua da Idlib probintzia.
2019/04/19 - 17:29
AEBk Siriari inposatutako blokeoak eragin zuzena du gerra ondorengo egoeran
Gerra irekia zegoenean ikusten ez ziren irudiak ikus daitezke egun Damasko hiriburuan. Gasolinarik eta gasik gabe daude, eta agintariek inposatutako murrizketak ez dira nahikoa izan.
2019/04/08 - 13:53
Bizimodua ez da erraza Estatu Islamikoaren Siriako 'hiriburua' izandakoan
Al Raqa hiriko biztanleentzat bizimodua erabat geldirik dago duela urte eta erdi estremistak kanporatuak izan zirenetik. 'Hiria ekonomikoki hilik dago' diote.
2019/03/29 - 09:25
Asmoak eta lorpenak
Estatu Islamikoak Sirian zeukan azken gotorlekua (Al Baghuz) galdu du. Baina erorketak ez du ezer aldatuko, erri arabiar eta musulmanetan ondoeza eta ezinegona handiegiak direlako.
2019/03/25 - 19:08
Golan Israel dela formalki aitortu dute Ameriketako Estatu Batuek
Israelen subiranotasuna aitortzeko adierazpena sinatu du Trumpek astelehen honetan. Israelgo Armadak Golango gainak okupatu zituen 1967ko gerran.
2019/03/23 - 15:09
Kalifa herriaren azken gotorlekuan garaipena aldarrikatu dute
Estatu Islamikoarekin amaitu dutela baieztatu dute kurduek eta baita Estatu Batuetako presidenteak ere.