Iran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gibraltarrek askatu egin du atxikita zuen petrolio-ontzi irandarra

Gibraltarko Gobernuak bertatik alde egiteko baimena eman dio 'Grace 1' ontziari, "Irango Errepublikaren idatzizko berme bat" jaso duelako petrolioa ez duela Sirian lehorreratuko esanez.
Grace 1 petrolio ontzia. Artxiboko irudia: EFE

Gibraltarko Gobernuak argi berdea eman dio uztailetik atxikita zuen Irango petrolio-ontziari bertatik alde egiteko, ontzian daraman petrolioa Sirian utziko ez duela bermatu ostean.

Fabian Picardo ministro nagusiak komunikatu baten bidez azaldu duenez, Grace 1 ontzia atxiki zuenean, uztailaren 3an, Siriara zihoala frogatzen zuten dokumentuak zeuden, baina orain Irango Gobernuaren idatzizko bermeak jaso ditu, ontziak daramatzan 2,1 milioi petrolio upelak ez dituela Sirian lehorreratuko esanez.

"Abuztuaren 13an Irango Errepublikaren idatzizko berme bat jaso dugu, askatuz gero Grace 1 ontziaren jomuga ez dela Europar Batasunaren zigorpean dagoen herrialde bat izango esanez", azaldu du. Horrela, "Bashar al Assaden Siriako erregimenari 140 milioi dolarretik gorako balioa duen petrolio gordina kendu diogu".

Picardok azpimarratuenez, "jadanik ez dago Grace 1 ontzia legez atxikita izaten jarraitzeko arrazoirik Europar Batasunaren Zigorren Araudia betetzen dela bermatzeko".

Gibraltarko agintariek uztail hasieran atxiki zuten Grace 1 ontzia, petrolioa Siriara zeramala argudiatuta. Bi aste geroago, Iranek Stena Impero petrolio-ontzia atxiki zuen.

Bestalde, Picardok baieztatu du Gibraltarko Gobernuak Ameriketako Estatu Batuetako eskari bat jaso duela, "ontzia gelditzeko beste prozedura bat hasteko".

Momentuz ez dago argi noiz joango den Grace 1 Gibraltartik. Kapitaina eta ontziko hiru ofizial, baina, aske daude jada.

Mohamad Javad Zarif Irango Atzerri ministroak Washingtonen azken orduko saiakerak kritikatu ditu. "Bere helburuak terrorismo ekonomikoaren bitartez ezin lortuta, Estatu Batuek itsasoan gure ondasunak lapurtzen saiatu dira sistema legalaz neurri gabe baliatuz", salatu du Twitter bidez.

"Pirateria saiakera hau Trumpen Administrazioak legeari dion erdeinuaren erakusgarri da", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X