Getaria
2019/08/27 - 00:28
Getariako gaztandegiko suteak milioi eta erdi euroko galerak utzi ditu
Ia astebete da Getariako Agerre Berri gaztandegia erre zela eta lehen txostenen arabera sua biltegian, alpalpa artean sortu zen.
2019/08/21 - 11:30
Getariako gaztandegi batean izandako suteak kalte handiak eragin ditu
18:30ak aldera jasotako suak 15 ardi hil eta milaka kilo gazta erre ditu.
2019/08/21 - 10:59
Sute batek Getariako gaztandegi bat kiskali du
Suaren eraginez 15 ardi hil eta milaka gazta galdu dira. Askizu auzoko gaztandegiko sutea itzaltzeko lanetan 25 suhiltzailek hartu dute parte.
2019/08/13 - 20:19
Gipuzkoako hiru hondartzatan eta Lapurdiko beste hirutan bainatzea debekatu dute
Ondorengo hauetan debekatu dute: Zumaiako Santiagon, Getariako Gaztetapen, Mutrikuko Saturraranen, Zokoako bitan eta Donibane Lohizuneko nagusian.
2019/07/07 - 16:15
Elkano belaontziak ikusmin handia piztu du Getariako portuan
Guztira 5.000 sarrera banatu dira itsasontziak ikusteko. Elkanoz gaiz, Saltillok, Lucretiak eta Materrek ere ateak ireki dituzte.
2019/07/07 - 13:44
5.000 lagunek bisitatuko dituzte Elkanoren omenez Getariara heldutako ontziak
Hainbat ekintza izango dira gaur portuan. Bestalde, protesta ekintza egin du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak, eta manifestu kritiko bat argitaratu dute hainbat elkartek eta pertsona ezagunek.
2019/07/07 - 13:29
Juan Sebastian Elkanori omenaldia
Duela 500 urte munduari lehen itzulia ematea lortu zuten euskal nabigatzaileak eta bere 17 kideek. Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek protesta egin du, horren iritziz, Elkano "imperialismoa adierazle" baita.
2019/07/07 - 11:53
Ehun itsasontzi iritsi dira Getariara, Juan Sebastian Elkanori omenaldia egiteko
‘Elkanoren Zeruertza’ ekimenaren baitan jarduera ugari antolatu dituzte, besteak beste, ehun itsasontziko estropada, itsasontzi ospetsuak ikusteko doako bisitak eta adin guztientzako tailerrak.
2019/07/05 - 17:02
Ehun ontzik omenduko dute Elkano Getarian
'Elkanoren Zeruertza' proiektuak Juan Sebastian Elkanok 1522an burututako mundu bira omenduko du. 100 ontzik estropada egingo dute Getxo eta Hondarribia artean.
2019/07/05 - 15:55
Heldu da zinema aretoetara 'Elkano, lehen mundu bira' animazio filma
Getariako itsasgizonak Fernando Magallanesekin batera egindako itsaldian oinarritutako pelikula da, balentria haren 500. urteurrenean
2019/07/02 - 17:23
'Elcano' eskola-ontzia Getarian eta Getxon bisitatu ahalko da
Doan bisitatu ahalko da, baina aurretik www.horizonteelcano.com web orrialdean eman beharko da izena.
2019/06/14 - 13:40
Balentziaga auzia: Getariako alkate ohiari lau urte eta erdiko zigorra ezarri diote
Administrazio desleialaren delitu jarraituagatik eta agiriak faltsutzeagatik zigortu dute; ez, ordea, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik eta delitu sozietarioagatik.
2019/06/11 - 09:48
Zigorra Getariako alkateari, taberna bateko zarata ekiditeko neurriak ez hartzeagatik
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak zazpi urteko inhabilitazioa ezarri dio Nika Lertxundi Getariako jarduneko alkateari, prebarikazio delituagatik.
2019/06/10 - 14:51
Elkanoren mundu bira omenduko dute euskal kostaldean
Uztaileko lehenengo asterako, hitzaldiak, mahai-inguruak eta estropadak antolatu dituzte ‘Elkanoren Zeruertza’ proiektuaren barruan. Getaria izango da omenaldiaren epizentroa.
2019/05/07 - 11:04
'Elkano, lehen mundu bira' filmaren aurrerapena
Uztailaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoitzitako filma. EiTBren parte-hartzea duen animaziozko film luzeak Elkanok 1519an hasitako mundu bira du kontagai.
2019/04/17 - 23:13
Mariano Camio Getariako alkate ohiaren aurkako auzia epaiaren zain geratu da
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu dute Mariano Camio EAJko alkate ohiarentzat Balentziaga Museoaren eraikuntzan antzemandako irregulartasunengatik.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.
2019/04/12 - 22:20
'Aita Mari' ontzia Mediterraneorako bidean da dagoeneko
Egeoko uharteetara nabigatzeko baimena eman dio Portugalek euskal ontziari. Hala ere, 'Aita Mari'k ez du oraindik erreskateak egiteko baimenik.
2019/04/12 - 15:15
Irudi ikusgarriak utzi ditu Korrikak Zumaian eta Getarian
Euskararen aldeko lasterketa Gipuzkoako kostaldetik igaro da ostiral goiz honetan, eta irudi ederrak utzi ditu inguruan.
2019/04/11 - 20:52
Argilagos arkitektoaren ordainsariaren klausula gehiegizkoa zela esan du lekuko batek
Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendari batek eta Getariako udaletxeko zenbait langilek deklaratu dute lekuko gisa Mariano Camio alkate ohiaren aurkako epaiketaren hirugarren saioan.