Getaria
2018/08/07 - 22:34
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea gogorarazi dute Getarian
Iñigo Isasti izan da Elkanoren azalean lehen aldiz. Ekitaldia Getariar Kuttunaren ereserkiarekin amaitu dute. 2022ko antzezpenean 500 urte beteko dira Elkanoren lehorreratzetik.
2018/07/29 - 11:28
Gipuzkoako sorosleek grebari ekin diote, haien 'egoera ezegonkorra' salatzeko
Haleber, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 80ko zerbitzu minimoak mantentzeko konpromisoa hartu dute, 'gehiegizkoak' iruditu arren.
2018/07/27 - 14:11
'EuskarAbentura' Gipuzkoara itzuli da, espedizioa amaitzear dagoela
Donejakue Bidea jarraituz, gazteek kostalde osoa ezagutu dute, Irundik Mutrikura. Euskara, historia, kultura eta musikaren inguruko edukiak landu dituzte, besteak beste.
2018/07/24 - 16:56
EOS, La Oreja de Van Gogh eta Fernando Velazquez, Elkanoren bidaiari musika jartzeko
Joseba Beristainek konposatuko du “Elcano, lehen mundu bira” Dibulitoon Studio ekoiztetxea ETBren parte-hartzearekin osatzen ari den animaziozko filmaren soinu banda.
2018/07/19 - 16:21
Patakyk eta Hemsworthek Gipuzkoako kostaldea aztoratu dute
Elsa Pataky eta Chris Hemsworth familiarekin eta lagunekin opor egun batzuk igarotzen ari dira gurean. Izan ere, uztailaren 28an ezkontza dute Getarian.
2018/06/12 - 18:48
Euskadiko hiru jatetxe, munduko onenen artean, 51-100 zerrendan
Bilboko Nerua jatetxea 57. lekuan dago, eta Lasarteko (Gipuzkoa) Martin Berasategi 76. tokian. Gainera, Getariko (Gipuzkoa) Elkano jatetxea 77. sailkatu da.
2018/06/08 - 13:36
Kostaldeko errepidea, ostiralean itxita Zarautz eta Getaria artean
N-634 erabat itxita egongo da bi noranzkoetan, bi udalerrien artean, 08:30etik 14:30era ezponda bateko lurra eta harriak kentzeko.
2018/06/05 - 15:09
Getaria eta Zarautz arteko errepidea itxita, lur-jausi bategatik
Lur-jausia 12:35ean izan da, Getariako bigarren tunelean, eta trafikoa Meagasetik bideratzen ari dira. Zarauztik Getariara joateko errepideak irekita jarraitzen du.
2018/05/22 - 16:17
Simon Westek Elkanoren mundu birari buruzko pelikula bat zuzenduko du
Britainiar zinemagilea 2019an hasiko da ‘Sin límites’ lana filmatzen, besteak beste, Euskal Herrian.
2018/05/04 - 14:30
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte EAEko ontziek arrantzaldiaren hasieran
Aurten, gainera, antxoaren arrantzaldia aurreratu egin da, baina hasiera hori positiboa izan dela esan du Eusko Jaurlaritzak.
2018/04/26 - 12:20
Errei bat zabaldu dute N-634 errepidean, Getaria eta Zarautz artean
Bidea atzo itxi behar izan zuten, luizi baten ondorioz.
2018/04/25 - 13:16
N-634 errepidea itxi dute Getaria eta Zarautz artean luizi batengatik
Luizia 21. kilometroan gertatu da, 03:30 aldera; eta, horren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan.
2018/04/12 - 14:57
Txandakako zirkulazioa Zarautz eta Getaria artean, luizi baten ondorioz
Luizia izan da Zarautz eta Getaria batzen dituen N-634 errepidean. Ondorioz, kostako errepidean zirkulazioa txandakakoa da.
2018/03/29 - 13:22
Zozketa eta berdintasun erizpideak, Elkanoren lurreratzean
Lau urtez behin egiten den antzezpena prestatzen hasi dira Getarian. Aurten zozketa bidez parte hartzea zabalduko da eta genero berdintasuna sustatuko da.
2018/03/23 - 14:58
''Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea'' erakusketa, zabalik
Balenciagak dendak itxi eta titarea utzi zuela 50 urte joan direnean, museoak hausnarketa egin du sortzailearen ondarearen balioari buruz. Bilduma zabalik, 2019ko urtarrilaren 27ra arte.
2018/03/12 - 22:26
Audrey Hepburn jantzi zuen Hubert de Givenchy hil da 91 urterekin
17 urterekin Parisera joan zen, Hubert de Givenchy-n modan hasteko. 1952an bere etxea sortu zuen.Urtebete beranduagoa, Balenciaga ezagutu eta Hepburn janzten hasi zen. Larunbantean hil da 91 urterekin
2018/03/12 - 15:49
Hubert de Givenchy frantses moda-sortzailea zendu da
Moda-diseinatzaile 91 urte zituela hil da, haren ilobek ohar batean iragarri dutenez. Cristobal Balenciaga Fundazioaren presidente fundatzailea zen.
2018/03/01 - 09:47
10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian
Bajurako ontziak antxoaren kanpainan murgildu dira gaur gauerdiaz geroztik. 10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian. Tamaina txikiko antxoa omen da.
2018/02/25 - 16:18
Getariako Elkanon Bertso afari literarioa
Getariako Elkanon Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsotan, Lander Garro gai-jartzaile eta Pello Ramirez musikaria. Doraemoni buruzko bertsoak...
2018/02/20 - 16:14
Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi dute luizi baten ondorioz
Horrez gain, N-634 errepidea itxi dute Eibarren, AP-8ko sarbidean, lur-jausi bat egon baita. A-3310a ere itxi dute Erriberagoitian, Baia ibaiak gainezka egin du eta.