Euskadiko hiru jatetxe, munduko onenen artean, 51-100 zerrendan
Munduko 50 Jatetxerik Onenak izeneko taldeak gaur jakitera eman duenez, '51tik 100era zerrendan' Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru jatetxe daude, Espainiako Estatuko beste hiru lokalekin batera.
Albert Adriaren Enigma jatetxea (Bartzelona) 95. tokian sartu da zerrendan. Era berean, Getariko (Gipuzkoa) Elkano jatetxeak 77. lekuan egin du debuta.
Gainera, Bilboko Nerua jatetxea 57. sailkatu da eta Deniako (Alacant) Quique Dacosta 68. Munduko 50 jatetxe onenen sari banaketa Bilbon izango da, ekainaren 19an.
Estatuko ordezkaritza beste bi jatetxek osatzen dute zerrendan: Lasarteko (Gipuzkoa) Martin Berasategi (76) eta Dabiz Muñoz sukaldariaren Diverxo (Madril, 96).
Honenbestez, 12 herrialdetako 15 jatetxe sartu berri dira zerrendaren bigarren zatian. Guztira, bost kontinenteetako 23 herrialdek lortu dute ordezkaritza.
Zerrendako lehen zatiaren irabazleak ezagutzeko ekitaldia hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak datorren asteartean: munduko 50 jatetxe onenak.
Sari banaketa Melbournen (Australia) egin zuten iaz, eta New Yorken (AEB) 2016an.
Munduko 1.000 aditu baino gehiagok botoa eman dute, 100 jatetxe onenen sailkapena zehazteko; horietako bakoitzak 10 boto eman ditu. Boz horietatik lauk boto-emailearen eskualdetik kanpo dauden jatetxeak saritu behar dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak