Getaria
2021/08/31 - 16:55
Abiatu da Getariatik Elkano Fundazioak antolatutako ''Euskal Herri Barneko Mundubira''
Sei lagunek osatutako taldeak bederatzi egun emango ditu bizikletan Euskal Herriko 40 herri bisitatzen. Guztiek dute itsas historiarekin lotura eta jakina, baita Elkanoren balentriarekin ere.
2021/08/03 - 17:39
"Arraun eta amets" musika eta olerkia batzen dituen ikuskizuna estreinatuko dute bihar Getariako elizan
Donostiako Musika Hamabostaldian, bihar hasiko da “Musika Aitzakia” zikloa, kontzertuak Euskal Herrian zehar eramaten dituen ziklo ibiltaria. Getariako San Salbatore elizan hasiko da hain zuzen, “Arraun Eta Amets” izeneko ikuskizun bereziarekin.
2021/07/10 - 21:42
31 kilometroko martxa Baionatik Donibane Lohizunera, presoen askatasuna eskatzeko
Ion eta Unai Parotek eta Jakes Esnalek 31 urte preso daramatzate. Angelu, Biarritz, Bidarte eta Getariako kostaldetik pasa ostean, Donibane Lohizunen manifestazio batekin amaitu da martxa.
2021/07/09 - 20:59
Langile bat hil da Getariako Igarategi industrialdean
Traktore bat irauli eta behargina hil da. Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da.
2021/07/04 - 22:44
Getariako Fernando Alberdi, munduko 36 izozkigilerik onenen artean
Gelato Festival World Masters Italiako izozki artisauen munduko txapelketarako hautatu dute. Dona Doniko jabea duela 9 urte sartu zen izozkigintzan. Carlos Arribas zarauztarra izan zuen maisu.
2021/06/15 - 11:51
Hasi da hondartza denboraldia Gipuzkoan, neurri bereziekin
Ingurumen Departamentuak edukiera kontrolatzeko sistema hobetu du, eta 'Nik Hondartzak' aplikazioa martxan jarri du berriro, hondartza bakoitzaren okupazio-maila ezagutzeko.
2021/06/13 - 20:50
Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan
Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.
2021/06/12 - 16:38
Lehenengoz altuagoa da okupazioa itsasertzeko herrietan Donostian baino
Oporretarako kostaldea nahiago dute turistek; lehenengoz altuagoa da okupazioa itsasertzeko herrietan Donostian baino. Aparturek 700 opor etxebizitza kudeatzen ditu, % 75 kostaldean.
2021/06/11 - 16:50
10 urte darama Balenciaga museoak Getariatik mundura zabalduta
Urte hauetan 500.000 bisitari baino gehiago izateaz gain, museoak 32 erakusketa ezberdin eta hainbat eta hainbat hezkuntza eta dibulgazio jarduera antolatu ditu.
2021/06/06 - 16:37
`Elkano battela, xumea baina gurea´, kondairak eta munduko musikak bat eginda
Hitza eta musika uztartzen ditu Getariako itsas gizonaren mundu-biraren 500. urteurrenaren inguruko ikuskizunak.Koldo Amestoy, Nerea Alberdi eta Kepa Elgoibarrek, munduan zehar garamatzate
2021/05/31 - 14:47
Getariak 'Elkano battela, xumea baina gurea' ikuskizuna izango du ekainaren 5ean
Munduko lehen itzulian oinarritutako ikuskizunaren estreinaldia 19:00etan hasiko da Iturzaeta Herri Eskolan. Edukiera mugatua izango da eta sarrera izatea beharrezkoa izango da.
2021/05/31 - 08:05
Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta
Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.
2021/05/21 - 14:51
"Magallaes-Elkano" ibilbidea bultzatzeko batu dira EAE eta beste lau erkidego
Ekimenaren helburua da lurralde horien turismoa sustatzea, Andaluziatik Gipuzkoako kostaldera, munduari lehenengoz bira eman ziotenetik bost mende bete diren honetan.
2021/05/13 - 21:29
Gipuzkoako hondartza denboraldia ekainaren 15ean abiatuko da, neurri bereziekin
Ingurumen Sailak edukieraren kontrolerako sistema hobetuko du, eta 'Nik Hondartzak' aplikazioa eskainiko du berriro, hondartza bakoitzaren okupazio-maila ezagutzeko.
2021/05/07 - 11:03
Larunbatean istripua izan zuen langile bat hil da Getarian
ELA sindikatuak salatu duenez, urtea hasi zenetik 22 behargin hil dira Euskal Herrian, horietako hiru Gipuzkoan.
2021/05/05 - 17:22
Getariak Elkanoren lehorreratzea antzeztuko du 2022an
Antzezpena 2022ko irailaren 6an egingo dute, lehen mundu biraren 500. urteurrenean.
2021/05/04 - 23:20
Nor izan zen Juan Sebastian Elkano?
Datorren urteko irailaren 6a jai eguna izango da, Elkano Getariako marinelak egindako mundu bira gogoratzeko. Bere figuran sakondu nahi izan dugu eta jaioterrian, Getarian izan gara.
2021/04/22 - 16:03
Eusko Label antxoa Euskadiko kalitate ikurra duten produktuen familian sartu da
Arrantza tresna tradizionalekin harrapatutakoa, bertakoa eta kalitatezkoa dela bermatuko du horrek.
2021/04/20 - 16:31
Gipuzkoako biztanleriaren hamarretik zortzi konfinatuta daude
45 herrik dute itxiera perimetrala indarreak eta murrizketak. Gipukzoako Foru Aldundia kezkatuta azaldu da, ez dakite zergatik diren datuak hain txarrak.
2021/04/12 - 21:50
Elkano jatetxeak Repsol Gidaren hirugarren eguzkia eskuratu du
Donostian egindako ospakizun batean, Getariako jatetxeaz gain, Bartzelonako Alkimiak eta Gironako Miramarrek lortu dute maila altuenera iristea.