Getaria
2022/09/02 - 16:16
INFOGRAFIA: Juan Sebastian Elkanoren mundu bira
Eduki interaktiboa hiru zatitan dago banatuta. Modu xehe eta ikusgarrian azaltzen ditu zirkumnabigazioa antolatzeko lanen, bidaiaren beraren eta itzuleraren nondik norakoak. Aurten 500 urte beteko dira bidaldi historikoaz.
2022/08/08 - 20:37
Ziztada baten biktima artatu dute Getariako jaietan
Gaztea bart artatu behar izan dute Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
2022/07/29 - 17:12
Xabi Solano: ''Bi mundu''
Elkano Fundazioak eskatuta sortu dute kantua gipuzkoar musikariak eta hitzak Jon Garmendia "Txuriya"k. Cabo Verdeko hainbat musikarirekin batera landu dute doinua, Rafa Sardinak ekoitzita.
2022/07/23 - 19:56
Getariako herritar talde bat jostun lanetan ari da Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena janzteko
500 urte beteko dira aurten Elkanok munduari bira egin zionetik, eta ospakizun handiko urteurrena da bere jaioterrian. Aurten, deialdi berezia egin diete herritarrei, jostun bila. Irailerako prest izateko eginbeharrarekin, jantziak konpondu eta berriak egiteko lanean dihardute hogei bat bizilagunek.
2022/07/19 - 11:17
Etxebarri, Mugaritz eta Elkano, munduko 50 jatetxe onenen artean
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia hirugarren postutik seigarrenera jaitsi da. Halaber, Getariako Elkano jatetxea iaz lortutako 16. postuan finkatu da, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz 14. postutik 21.era jaitsi da.
2022/07/02 - 17:56
Lolita Laporta, Balenciagaren modelo izan zena ezagutu dugu, 103 urterekin
Luxua, dotorezia, glamurra… garai haiek nola bizi zituen kontatu dio ETBri modelo kataluniarrak. Hiru urtez aritu zen Balenciagarentzat lanean, Donostiako. Bartzelonako eta Madrilgo estudioetan. Orokorrean, 25 urtez lan egin zuen modelo gisa.
2022/06/25 - 20:14
Honela kontrolatzen da kostaldeko ura mikroalga toxikoek gainezka egin ez dezaten
Alga horiek direla eta, Donostiako eta Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan zituzten iaz. Aurten, ikerketa berezia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta EHUk alga horiek noiz eta nola ugaritzen diren kontrolatzeko.
2022/06/10 - 16:49
Tom Kublin argazkilariak Balenciagarentzat egindako lanen erakusketa ikusgai izango udan
Argazkilari hungariarrak jostunarentzat hamarkadetan egindako lanak jasotzen ditu: bere jantzi-bildumak dokumentatzen dituzten argazki eta filmak, Balentziaga bera lanean erakusten duten irudiak, baita orain arte inoiz ikusi gabeko iragarki bat ere.
2022/06/06 - 14:07
Alberto San Juan izango da Cristobal Balenciaga Moriartik zuzenduko duen telesailean
Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi euskal moda-sortzailearen inguruko telesaila filmatzen hasi dira Disney+ plataformarako.
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/05/09 - 14:49
Elkano Itsas Herria proiektuak itsas kultura zabalduko du euskal kostaldean, maiatzetik irailera
Juanita Larando patatxak euskal kostaldeko 30 herri inguru bisitatuko ditu hiru hilabetetan. Halaber, erakusketa ibiltari bat, historiari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin-kontalariak, lantegiak eta dokumentalak izango dira.
2022/05/06 - 18:24
Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean, Getarian, kamioi baten istripuagatik
14 kilometroko pilaketak daude Irungo noranzkoan, eta bi kilometrokoak, Bilbokoan. Kamioi bat irauli eta bidea oztopatzen ari da. Trafikoa N-634 errepidetik ari dira.
2022/05/06 - 17:48
AP-8a lehengoratu dute Getarian
Kamioi batek istripua izan du autopistan, Getaria parean, eta Irungo noranzkoan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz. Auto-pilaketek jarraitzen dute oraindik Frantziara bidean.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/03 - 12:41
Etxola bat erre da Getarian
Tximinian hasi da sutea, eta teilatura zabaldu da. Inor ez baita zauritu, baina bertako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte.
2022/03/28 - 10:50
Baxurako flota itsasora itzuli da, lehorrean bi aste eman ondoren
Gipuzkoako eta Bizkaiko kofradietako ontziak itsasora itzuli dira, egoera "jasanezina" delako itsasontzientzat. Berdelaren kasuan, ontzi bakoitzak gehienez 30.000 kilo harrapatuko ditu eguneko. Aitzitik, ez dute antxoaren kuota murriztu.
2022/03/28 - 09:04
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak itsasora atera eta berdel zein antxoarekin porturatu dira
Lanera itzuli diren lehen ontziek ia 10.000 kilo berdel eta bokarta ere deskargatu dituzte Ondarroako (Bizkaia) eta Getariako (Gipuzkoa) portuetan.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/18 - 15:53
Balenciagaren "Izaera" ulertzeko 90 pieza ikusgai jarri dituzte Getariako museoan
90 pieza dira, denak museoarentzat funtsetakoak eta gehienak orain arte inoiz erakutsi gabeak, Balenciagaren izaeraren adierazgarri.