Getxo
2023/05/26 - 11:26
Arabako espetxetik, Getxophotora
Getxoko irudi jaialdiak Arabako kartzelaren barruan argazkigintzan trebatzen diharduten hamalau presoetako lauren argazkiak aukeratu ditu, ekainaren 1etik 25era beste batzuekin batera Algortako saltokietan erakusteko.
2023/05/23 - 22:57
Erakundeak herritarren esku jartzeko aurkeztuko direla adierazi du 'Euskadiren aldeko Libreak' alderdiak
Euskadiren aldeko Libreak Arabako Juntetxeetan eta Gasteizko eta Getxoko udaletan aurkezten dira erakundeak herritarren esku ipintzeko eta egungo alderdien alternatiba izateko asmoarekin.
2023/05/19 - 09:22
EAJk garaipen zabala lortuko luke Getxon, eta EH Bilduk aurrea hartuko lioke PPri bigarren postuan
Alderdi jeltzaleak zinegotzi bat gehiago jaso lezake, baina koalizio abertzaleak 5 puntuko hazkundea izango luke, eta PP eta PSE-EE jaitsi egingo lirateke.
2023/05/14 - 13:48
Bi lagun atxilotu dituzte Getxon, estanko bati 7.500 euroko iruzurra egiten saiatzeagatik
27 eta 31 urteko bi atxilotuek 7.500 euro inguruko tabakoa enkargatu eta ordainketa faltsua egin zuten estanko batean. Biek aurrekari polizial ugari dituzte, eta gazteena hirugarren graduko espetxe-egoeran dago.
2023/05/10 - 17:56
Berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Leioa eta Aiboa geltokien artean
Lamiako geltokiaren inguruan egiten ari diren lanetan gertatu den gas-isuri baten ondorioz trenen joan-etorria geldirik egon da ordu eta erdiz.
2023/05/08 - 16:54
Auzitegi Gorenak 34 urteko kartzela-zigorra berretsi die Jose Antonio Delgado getxoztarraren hiltzaileei
Jose Antonio Delgado era basatian hil zuten 2019an. Emakume batekin hitzordua egin zuen Zaragoza inguruan Badoo aplikazioaren bidez. Bertara joan zenean, baina, bahitu, lapurtu eta erail egin zuten. Akusatutako bikoteak helegitea jarri zuen baina Gorenak Aragoiko Auzitegiaren epaia berretsi du.
2023/05/03 - 18:57
Getxophotok "etenaren ahalmen politikoari" buruzko hausnarketa plazaratuko du, 22 artistaren lanaren bidez
Ekainaren 1etik 25era egingo dute argazkilaritza jaialdia, Bizkaiko kostaldeko herrian.
2023/05/02 - 12:54
20 gurutzaontzi izango dira maiatzean Bilboko Portuan
Irteera eta iritsiera Getxon izango duen lehen gurutzaontzia astearte arratsaldean irtengo da. "Sirena" ontziak Iberiar penintsula inguratu ondoren, Mediterraneoko kostaldeko hainbat tokitan geldialdia egingo du maiatzaren 27an Getxora itzuli arte.
2023/05/01 - 22:43
Bilboko Portua, eskala portu izatetik harago
Duela hiru aste hasi zen Getxoko Olatua terminalean gurutzaontzien denboraldia, eta hilabete honetan bakarrik 20 helduko dira bertara. Tartean, luxuzko bidaia luzeak egingo dituztenak ere.
2023/04/25 - 09:41
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, Madrilgo sutearen azken ordukoa eta greba itunpeko ikastetxeetan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/24 - 22:37
Bilbo Udalak ikuskapen prebentiboa egingo du Burro Canaglia jatetxean
Udaletik azaldu dute jatetxeak behar bezala dituela baimen eta instalazio guztiak. Facuak "premiazko" ikuskapena eskatu du.
2023/04/24 - 12:06
Emakume getxoztar bat hil zen Madrilgo jatetxeko sutea ikertzen ari dira
Madrilgo Burro Canaglia Bar&Resto jatetxean larunbatean izandako sutea ikertzen ari da Polizia Zientifikoa. Bi pertsona hil ziren, horietako bat 43 urteko emakume getxoztarra, eta 10 zauritu, sei oso larri. Azken horietako bat ere bizkaitarra da.
2023/04/19 - 14:08
Bost pertsona atxilotu dituzte Getxoko loteria-administrazio batetik 50.000 euro indarrez eramatea egotzita
Erasotzaileak abenduaren 22ko goizaldean sartu ziren Getxoko loteria-administrazio batean, kutxa gotorra ireki zuten eta, eskudiruaz gain, 250.000 euro eraman zituzten dezimotan.
2023/04/12 - 11:38
Iritsi da Getxora denboraldi honetako lehen gurutzaontzia
Sky Princess ontziak 3.500 bidaiari baino gehiago har ditzake eta ordu batzuk emango ditu gure artean. Mota honetako 80 ontzi iritsiko dira aurten Bilboko Portura.
2023/04/05 - 09:00
Jocelyn Bayangat Natividad: ''Besoak zabalik hartu naute hemen''
Filipinetan jaio zen Jocelyn baina 28 urte daramatza Euskal Herrian. Gaur egun, Getxoko Gustoko izeneko jatetxearen jabe da. Ametsa bete duela sentitzen du eta oso eskertuta dago pausu hau ematen animatu zuten guztiekin.
2023/04/03 - 18:16
Dave Holland, Kurt Elling eta Al Di Meola, Getxoko Jazzaldian
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango da Bizkaiko udalerriko musika jaialdia, eta osatuta dago dagoeneko Muxikebarriko kontzertuen egitaraua.
2023/03/28 - 09:06
EAJk irabaziko luke Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke
PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek duela lau urte izandako emaitza bera errepikatuko lukete, alegia, 3, 2 eta 0, hurrenez hurren.
2023/03/26 - 22:51
Getxoko ikasle eta irakasle talde batek Marokoko Panda Raidean parte hartuko du
Getxotik Marokora joango da Fadura Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat, apiril amaieran, Panda Raidean parte hartzeko. Eurek prestatutako ibilgailuarekin, 2.000 kilometrotik gorako zeharkaldia egingo dute basamortuan, zazpi egunean, bukatu berri dituzten ikasketak amaitzeko.
2023/03/25 - 21:33
Getxoko HAPOren aurka manifestazioa egin dute milaka bizilagunek
Getxon milaka bizilagunek protesta egin dute larunbat honetan, Udalaren hirigintza plana atzera botatzeko eskatuz. Andra Mari inguruan dauden dozenaka baserri botako dituzten beldur dira, batzuk 500 urteko historia daukatenak.
2023/03/23 - 12:08
Crowdfunding kanpaina hasi du Getxo Rugbyk, 22.800 euroko iruzurrari aurre egiteko
Apirilaren 16ra arte egongo da indarrean kanpaina, eta horrekin dirulaguntzak jaso nahi dituzte, talde guztiek partiduak jokatzen jarrai ditzaten.