IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, Madrilgo sutearen azken ordukoa eta greba itunpeko ikastetxeetan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Irakasle bat eskolak ematen.
Irakasle bat eskolak ematen. Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hezkuntza Legea: Eusko Jaurlaritzak gaur onartuko du Hezkuntza Legearen aurreproiektua, gobernu bileran, Eusko Legebiltzarreko gehiengo zabalak itun historikoa adostu eta urtebetera. 

- Madrilgo sutearen azken ordukoa: Polizia Zientifikoa ikertzen ari da ostiralean Madrilen erre zen jatetxearen dekorazioa osatzen zuten materialek sugarrak lokaletik hedatzea bizkortu ote zuten. Jatetxeko sabaiaren eta hormen zati handi bat estaltzen zuten landare artifizialak alanbrezko sare bati zeuden lotuak, eta uste da sare hori behera etorri zela mahaikide eta langileak harrapatuta. Halaber, sutean zauritutako 40 urteko bizkaitarrak larri jarraitzen du. 

- Greba itunpeko ikastetxeetan: ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek greba eguna dute gaur gizarte ekimeneko ikastetxeetan, lan-hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X