Bi lagun atxilotu dituzte Getxon, estanko bati 7.500 euroko iruzurra egiten saiatzeagatik
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Getxoko estanko bati iruzur egiten saiatzeagatik, Ertzaintzak berak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Partikular batek, beste pertsona baten nortasuna erabilita, 7.500 euro inguruko tabakoa enkargatu eta ordainketa faltsua egin zuten estanko batean.
Joan den ostegunean, hilak 11, Getxoko ertzain-etxeak jakin zuen herri horretako estanko bati iruzur egiten saiatu zitezkeela. Antza denez, partikular bat establezimendu horrekin harremanetan jarri zen 7.500 euro inguruko tabako-eskaera egiteko, ustez festa pribatu baterako, eta garraiolari bat salgaia biltzeaz arduratuko zela adierazi zion. Informazio horren aurrean, Ertzaintzak jarraipena eta zaintza egiteko dispositibo bat ezarri zuen.
Enkarguaren egileak, ostiralean, tabakoagatik adostutako zenbatekoaren transferentziaren bankuko frogagiriaren argazki bat bidali zion estankoaren jabeari, telefono mugikorrera. Ondoren, egun horretako arratsaldeko ordu bata aldera, ustezko garraiolari bat agertu zen establezimenduan, aurpegia maskara batekin estalita, eskaera jasotzeko.
Une horretan, zaintza-operatiboko agenteek esku hartu zuten, eta susmagarria atxilotu zuten. Era berean, beste gizon bat ere atxilotu zuten, furgoneta batean bere zain zegoelako handik gertu. Aldez aurretik, egiaztatu zen ez zela inolako diru-sarrerarik egin tabako-saltzailearen banku-kontuan, eta, beraz, ustez egindako transferentzia faltsua zela.
Gainera, enkargua egin zuenak beste pertsona baten nortasuna erabili zuela egiaztatu ahal izan zen. Jakin ahal izan zenez, gizon horrek NANa galdu zuen 2019an, eta, ordutik, hainbat delitu-egitate egin dira bai Euskadin, bai Estatuko beste toki batzuetan, bere nortasuna erabiliz. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, iruzurra egiteko nortasun hori ordezkatu zuen gizona identifikatu eta atxilotzeko.
31 eta 27 urteko atxilotuek aurrekari polizial ugari dituzte. Izan ere, gazteena hirugarren graduko espetxe-egoeran dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.