Getxo
2022/04/11 - 12:27
Izurde artean arrantzan, Abran
Xabier Monge atzo irten zen Abra inguruan berdela arrantzatzera, baina izurdeen presentziak izutu egin zituen.
2022/04/08 - 16:33
Getxora etorri izan den Fainaren bizipenak ezagutu ditu Mikel Ayestaranek
Errusiarrek bere etxe ingurutik atera ondoren Kievera ihes egin zuen Fainak Getxoko familiari bizirik zegoela jakinarazteko. Virginia Uriguen, Faina Bratunetsen Getxoko ama, neskatoa Getxora itzultzeko desiatzen dago.
2022/04/07 - 10:47
Korrika Portugaletetik Getxora iritsi da, Bizkaia Zubia zeharkatuz
Korrika Ezkerraldetik Getxoarako bidea egin du goizaldean, Bizkaia Zubia zeharkatuz. Gaur zazpigarren eguna du Korrikak eta Bizkaia zeharkatuko du.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/05 - 21:54
Infografia: Itsasadar azpiko tuneletik Getxo eta Sestao lotuko dituzten errepideak
Itsasadarraren azpian hiru kilometroko tunelean, Artatza (Getxo) eta Ballonti (Sestao) lotuko dituzten errepideen konponbide teknikoak aurkeztu ditu gaur Bizkaiko Foru Aldundiak.
2022/04/05 - 18:44
Itsasadar azpiko tuneletik Getxo eta Sestao lotuko dituzten errepideak horrelakoak izango dira
Artatzako (Getxo) eta Ballontiko (Sestao) biribilguneak egiteko konponbide teknikoak aurkeztu ditu Aldundiak. Eskuinaldean, Artatzako parkea saihestuko dute errepideak lur azpian sartuz. Ezkerraldean, "lotune handi bat" altxatuko dute Galindoko biribilgunearen trafikoa arintzeko.
2022/04/04 - 23:02
Butxatik ihesi Euskal Herrira duela bi aste iritsi ziren bi familiarekin egon gara
Shockean daude eta lur jota, euren hiria txikituta dago eta lagun eta bizilagunak galdu dituzte. Duela bi aste ihes egitea lortu zuten. Orain Berangon eta Getxon bizi dira.
2022/03/27 - 12:29
Alboko esklerosi amiotrofikoa bistaratzea helburu duen ''Tandem'' dokumentala aurkeztu da Bilbon
"Tandem" dokumentalak Jaime Lafita gaixoak eta bere seme Diegok, Getxotik Bruselara egindako bidaia kontatzen du, albo-esklerosia ezagutzera emateko eta ikerketarako baliabide gehiago eskatzeko. Martxoaren 31n estreinatuko da ETB2n eta Nahieran ere izango da ikusgai.
2022/03/22 - 13:46
Bi gazte espetxeratu dituzte Barakaldoko borroka batekin eta Getxoko lapurreta batekin lotuta
Hilketa saiakera eta baimenik gabe armak edukitzea egotzi diete biei.
2022/03/20 - 14:16
Motor-gidari bat hil da Getxon
06:15 aldera gertatu da istripua Euskal Herria kalean, motorra errepidetik irten denean. Udaltzaingoaren esku geratu da ikerketa.
2022/03/17 - 14:59
Erakusketa batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ehun urteak errepasatuko ditu
Getxon, Barakaldon, Durangon, Markina-Xemeinen, Bermeon, Balmasedan eta Urduñan egongo da ikusgai.
2022/03/15 - 21:59
Arma trafikatzaile izatea leporatu zieten Amaia eta Manuel Prietori, baina auzia ezerezean gelditu da
Justiziak artxibatu egin du Portu auzia bost urteko ikerketaren ondoren. Poliziak 12.000 arma atzeman zituen Getxoko Cantabrica militaria enpresan eta jabeak atxilotu zituen armak manipulatu eta nazioarteko terroristei saltzea leporatuta. Orain, epaitegietara joko dute erantzukizunak eskatzeko.
2022/03/10 - 15:27
Olena Hromova ete bere bi alaba txikiek, Adelaren etxean igaro dute lehen gaua
Olena atzo iritsi zen Getxora bere bi alaba bikiekin. Adelak etxeko ateak ireki dizkie hiruei eta oso pozik dago hartutako erabakiarekin. Olenak, berriz, poza eta tristura sentitzen ditu une honetan.
2022/03/09 - 21:22
Ukrainako lehen errefuxiatuak Getxora, Tolosara eta Oñatira iritsi dira
Batzuk herritarrek eskaini dituzten etxeetan geratuko dira. Beste batzuk hoteletan edota Jaurlaritzak prestatutako instalazioetan egongo dira. Beldurtuta, baina lasaiago daude, leku seguruago batera iritsita.
2022/03/07 - 11:53
Eraso homofoboa egin diote gazte bati Getxon
Asteburu honetan gertatu da erasoa, Algortako inauterietan. Biktimak hematoma bat du begian, baita ebakia masailalboan eta urratuak ere.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/03/02 - 15:49
Aparkalekuetan jarri zituzten terrazak kentzen hasi dira hainbat herritan
Pandemiaren une gogorrenetan jarritako hainbat terraza kentzen hasi dira Barakaldo, Getxo, Santurtzi eta Basaurin, esaterako. Hiriburetan momentuz terrazak mantentzea erabaki dute.
2022/02/24 - 21:41
34 urteko espetxe-zigorra ezarri diete Jose Antonio Delgadoren hiltzaileei
Zaragozako Auzitegiak 25 urteko zigorra egotzi dio taldeko kide bakoitzari hilketagatik, 6 urtekoa indarkeriazko lapurretagatik eta 3 urtekoa iruzurragatik.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/19 - 00:02
Zinpeko epaimahaiak erruduntzat jo ditu Jose Antonio Delgadoren hilketagatik akusatutako bi pertsonak
32 urteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak akusatu bakoitzarentzat, eta 200.000 eurotik gorako kalte-ordaina eman beharko diote biktimaren familiari.