Getxo
2024/05/27 - 22:12
Juan Felipe Garcia, 23 urteko gaztea, Algortan sastakatu ondoren hartutako irudiak
Metroaren erabiltzaile batek grabaturiko irudietan ikusten denez, Ertzaintzak berehala atxilotu zituen ustezko bost erasotzaileak. Gainera, bertako zakarrontzi batean ustez hilketan erabilitako labanak aurkitu zituzten.
2024/05/27 - 20:43
Getxoko hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adingabeak Fiskaltzaren esku utzi dituzte
Getxoko Udalak urgentziaz deitu du gaur goizean bozeramaileen batzordea, gaitzespen-testu bat adosteko, eta elkarretaratzea egiteko deia egin dute, gertatutakoa gaitzesteko. Ekitaldia astearte honetan izango da, 19:00etan, Algortako Satistegi plazan.
2024/05/27 - 17:08
Getxoko alkateak sastada hilgarria ''gorrotoa eta arrazakeria sustatzeko aitzakia'' ez izatea eskatu du
Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu du, eta, bertan, Algortako auzoan 23 urteko gizonezko bat labankadaz hil izana gaitzetsi ostean, "gorrotoa, xenofobia edo arrazakeria sustatzeko aitzakia" ez izatea eskatu du.
2024/05/27 - 10:43
Suminduta esnatu da Getxo, atzo 23 urteko bizilagun bat labankatuta hil ondoren
Hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adin txikikoek polizia-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
2024/05/27 - 10:01
Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/26 - 21:59
Herritarren erantzun ona nabarmendu dute Ibilaldiko antolatzaileek
Komunikabideetara igorritako lehen balorazioan, Getxon milaka lagun bildu direla nabarmendu dute San Nikolas ikastolatik. Eguna "biribila" izan dela esan dute, eta bildutako dirua Haur Hezkuntzako eraikin berria egiteko erabiliko dutela.
2024/05/26 - 20:48
Gizonezko gazte bat hil dute Getxon, labankatuta, eta bost adin txikiko atxilotu dituzte
Algortako Satistegi plazaren inguruan izan da erasoa bart, 23:20 aldera. 23 urteko gazte batek arma zuriz egindako erasoa jasan du, eta Gurutzetako ospitalean hil da geroago. Ertzaintzak bost adingabe atxilotu ditu.
2024/05/26 - 19:31
Getxon hildako gaztearen familia auzitegiko medikuaren txostena amaitu eta gorpua eman zain dago
23 urteko mutila 9 hilabeterekin iritsi zen Getxora, eta izeba eta amonarekin bizi zen ordutik Algortan. Lagun batzuek sastakatu zutela esan zieten atzo biei, erasoa gertatu berritan. Bost adingabe atxilotu dituzte hilketarekin lotuta.
2024/05/26 - 16:49
Ikastolen eta euskararen aldeko festan murgildu dira Getxon
Irekiera ekitaldiarekin batera abiatu dira eguneko jarduerak, 11:00etan. Jende andana bildu da Getxoko kaleetan, lau gunetan jaiaz gozatzen eta, bereziki, ikastolei babesa ematen.
2024/05/26 - 14:11
Abian da 2024ko Bizkaiko ikastolen festa, Getxoko San Nikolas ikastolaren eskutik
11:00etan, irekiera ekitaldiarekin batera abiatu dira eguneko jarduerak. Hasiera ofizialean, hainbat agintari izan dira, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua tartean.
2024/05/26 - 13:11
Amaia Agirre Getxoko alkatea: ''Ez ditugu horrelako jokabideak onartzen; Getxo herri baketsua eta anitza da''
Gazte bat hil da bart Getxon izandako borrokaldi batean jasotako sastakadaren ondorioz, eta horren gainean mintzatu da Getxoko alkatea, Ibilaldiaren irekiera ofizialean.
2024/05/16 - 10:44
Getxoko jaietan gertatutako eraso homofoboa ikertzen ari da Ertzaintza
Bi emakumek salaketa aurkeztu dute Andra Mari jaietan igandean jasandako eraso homofoboagatik.
2024/05/14 - 20:46
2024ko Ibilaldia "Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da"
Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, Ibilaldia, Getxon ospatuko da aurten San Nikolas ikastolak antolatuta, "Txonbo" lelopean.
2024/05/06 - 14:49
Getxoko epaile batek maleta galdu zion bidaiari bati gehienezko kalte-ordaina ematera behartu du Air France
Ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, eta bezeroak 1.500 euroko ordaina jasoko du.
2024/05/06 - 13:35
Amaren Eguneko zozketa bereziak 1,3 milioi euro utzi ditu Getxon
30128 zenbakia izan da sariduna, eta oso-osorik banatu da Getxo eta Aranda de Duero herrien artean. Ez da lehen aldia Getxoko 1 zenbakiko Loteria Administrazioak sari handiak banatzen dituela.
2024/05/06 - 10:05
Albiste izango dira: EITB Data: Etxebizitza turistikoak, EAJren akreditazioa, Basterretxea jaio zela 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/06 - 08:00
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
2024/04/26 - 16:30
Bi atxilotu Getxon, hiru lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, ustezko lapurrak atxilotu dituzte, hiru delitu egotzita. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.
2024/04/24 - 16:46
Jolasteko eta ekiteko gonbita egingo du Getxophoto jaialdiak
Topaketa artistikoaren 18. edizioan, 22 artistak erakutsiko dituzte beren obra eta erakusketak kostaldeko herrian.
2024/04/19 - 15:28
Jaime Lafitak Heriotzaren Harana zeharkatu du ELAri ikusgarritasuna emateko
Jaime Lafita getxoztarrak (ELA gaitza du) AEBko Heriotzaren Haraneko 650 kilometro baino gehiago egin ditu bederatzi etapatan, tandemean. Ekimen honekin, DalecandELA elkarteak gaixotasuna ikusarazi eta ikertzeko funtsak eskatu nahi izan ditu.