Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hilketa Getxon: Felipe 23 urteko gaztea hil zuten larunbat gauean Getxon, labankatuta, eta bost adin txikiko (hiru mutil eta bi neska) atxilotu dituzte hilketarekin lotura dutelakoan. Gainera, odol arrastoak zituzten bi labana aurkitu zituzten Algortako metroko geltokian bertan dagoen zaborrontzi batean. Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
- Zelenski - Sanchez: Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik Pedro Sanchez gobernuburu espainiarrarekin bilera egingo du gaur Madrilen, besteak beste, Espainiako Gobernuarekin segurtasun akordioa sinatzeko. Maiatzaren 17rako zeukan aurreikusita bidaia, baina atzeratu egin zuen Errusiak Kharkiven aurkako erasoak areagotu zituelako.
- Erasoak Rafahn: Israelgo Armadak gutxienez 50 gazatar hil ditu bart Tal al Sultango, Rafahko ipar-ekialdean, errefuxiatu kanpaleku baten kontra egindako bonbardaketa batean. Kanpalekua beteta zegoen eta ez dute aurrez husteko agindurik eman. Hori horrela, hildako gehienak zibilak dira. Sare sozialen bidez zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, bonbardaketek sute handia eragin dute, eta sutan zeuden kanpin dendak zeuden nonahi.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen
Goizean hasi dira, furgonetetan, presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela zaharra ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Eusko Jaurlaritzak EHUri eskatu dio euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera bat egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzako bozeramaileak azkartasuna eskatu du zuzenketetan, eta zuzenketa horiek unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.