Giza eskubideak
2024/05/02 - 13:55
Hamasek negoziazioak etengo ditu Israelek Rafah erasotzen badu
Su-eten baterako negoziazioak hoztu egin dira, Netanyahuk Gazako gerraren amaiera dakarren akordiorik onartuko ez duela ziurtatu ostean.
2024/05/01 - 21:55
Erresuma Batua hasi da Ruandara deportatu nahi dituen migranteak atxilotzen
Joan den hilabetean onartu zuen Erresuma Batuko Parlamentuak asiloa eskatu duten Ruandako migratzaileak deportatzeko plana. Oposizioak zein gobernuz kanpoko erakundeek gogor kritikatu dute arau berria, giza eskubideak urratzen dituela iritzita.
2024/05/01 - 15:37
"Giro positiboa" Israelen eta Hamasen arteko balizko su-eten bat lortzeko harremanetan
Gaur goizean, Blinken Netanyahurekin bildu da Israelen eta Hamasen arteko su-etena bultzatzeko. Bi politikariek bilera pribatua egin dute Jerusalemgo lehen ministroaren bulegoan.
2024/05/01 - 10:32
AEBko Poliziak 100 manifestari baino gehiago atxilotu ditu Columbiako Unibertsitatean sartu ostean
50 bat agente sartu dira Hamilton Hall eraikin enblematikoan, Palestinako herriaren aldeko manifestariak barruan gotortu ostean.
2024/04/27 - 17:00
Alderdi, sindikatu eta kolektibo sozialek palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernikan
Ehunka herritar ere batu dira Gernikaren bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira Gernika-Palestina ekimenak deitutako protestara, erasoa salatzeaz gain, nazioarteak estatu palestinarra aitor dezala eskatzeko.
2024/04/26 - 19:28
Askatasunaren Ontzidia Turkian dago harrapatuta, Israelen presioengatik
NBEk laguntza humanitarioa iristen uzteko eskatu dio Israeli. Bestalde, Israelgo Armadak ziurtatu du Gazara airez, lurrez edo Ashdodeko portutik iristen ez den edozein laguntza "probokazioa" izango dela.
2024/04/24 - 15:13
Gazako Zerrenda da kaltetuena gosea pairatzen duen munduko biztanleriaren artean
Munduan, elikagaien segurtasun falta handia izan zuen biztanleriaren ehunekoa % 21,5 izan zen 2023an, eta kaltetutako pertsonen kopurua ia 24 milioi hazi zen (lurralde berriak sartu zirelako). Hala, adierazle horrek gora egin du, bosgarrenez jarraian.
2024/04/24 - 10:03
Albiste izango dira: AIren urteroko txostena, kontrol saioa Kongresuan eta San Prudentzioko pregoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/24 - 04:01
Giza eskubideen urraketetan Espainian dagoen zigorgabetasuna salatu du Esteban Beltranek
Amnistia Internazionalak Espainian duen zuzendaria oso kezkatuta agertu da azken urteotan giza eskubideen urraketa larriei buruzko ikerketa independente eta eraginkorrak abiatzeko borondate politikorik ez dagoelako Espainiako Estatuan.durante los últimos años en el Estado español.
2024/04/24 - 04:01
Amnistia Internazionalak Espainian dagoen opakutasuna salatu du Pegasus, Melilla eta egoitzen kasuetan
"Giza eskubideen egoera munduan" urteroko txostenean, giza eskubideen aldeko erakundeak kritikatu du Espainiako Gobernuak ez duela borondaterik gatazka jakin batzuetan kontuak emateko. Era berean, legegintza-aurrerapenak modu eraginkorrean ezartzeko deia egin du.
2024/04/24 - 04:01
AIk nazioarteko zuzenbidearen gainbeheraz eta adimen artifizialaren instrumentalizazioaz ohartarazi du
Gerra areagotzen ari da, arauetan oinarritutako ordena globala "gainbeheratzeko arriskua" dagoen bitartean. Horren adibide, Israelek Gazan egindako "gerra krimenen zantzuak" pilatzen direla eta aliatuek ez dutela ezer egiten. Erakundeak Ukrainako, Myanmarko eta Sudango gatazkak ere aztertu ditu.
2024/04/23 - 14:48
Asiloa eskatu duten Ruandako migratzaileak deportatzeko plana onartu du Erresuma Batuko Parlamentuak
Hainbat hilabeteko eztabaidaren ondoren, eta zenbait emendakin sartuta, Parlamentuak argi berdea eman dio planari. Deportazioak hiru hilabetean hasiko direla esan du Erresuma Batuko lehen ministroak.
2024/04/22 - 21:43
NBEko errelatorea: "Gaza genozidioa da eta, hasieratik, osasun eskubidearen aurkako gerra"
Bestalde, Tlaleng Mofokeng errelatore hegoafrikarrak adierazi duenez, Israelek Palestinako herriari egindako gehiegikeriak urriaren 7a baino askoz lehenagokoak dira; izan ere, bere ustez, "bertako biztanleek ez dute bake eta justizia egunik bizi 1948tik".
2024/04/22 - 17:53
Ruandako migratzaileak deportatuko dituela hitzeman du Sunakek, araudia onartu gabe dagoen arren
Erresuma Batuko lehen ministroaren ustez, "agortuta" dago britainiarren pazientzia, migrazio politika hori "blokeatzen" direnez "nazkatuta".
2024/04/22 - 16:04
Memoria demokratikorako leku gisa izendatu dute Gernika-Lumo
Iñigo Urkulluk Gernikako memoriarekiko konpromisoa berretsi du, eta biktimen omenezko mausoleoa edo Bakearen Museoa konpromiso horren isla direla nabarmendu du.
2024/04/21 - 21:24
Gazako genozidioa gelditu eta Israelekin moztea aldarrikatu dute 3.500 lagunek Iruñean
Yala, Nafarroa Palestinarekin elkarteak antolatutako martxak "berehalako su-eten iraunkorra, Gazaren blokeoa amaitzea eta laguntza humanitarioa berehala sartzea" eskatu du. Deialdi bateratua egin dute Estatu osoan, eta ehun hiritan baino gehiagotan izan dira manifestazioak.
2024/04/18 - 15:37
''Emakume palestinar bat ilobaren gorpua besarkatzen'' argazkiak irabazi du 2024ko World Press Photo saria
Epaimahaia "erabat hunkituta geratu da irudi honek ikusleengan eragiten duen gogoeta emozionalarekin". Irudian 36 urteko Inas Abu Maamar agertzen da, 5 urteko Saly ilobaren gorpua besarkatzen.
2024/04/18 - 14:07
Palestinako biktima zibilen mina, urteko argazki onena World Press Photon
Mohammed Salem argazki-kazetari palestinarrak "une boteretsu eta tristea, Gazan gertatzen ari zenaren sentsazio orokorra laburbiltzen duena", definitzen du argazkia.
2024/04/15 - 13:21
Sudango gerrak urtebete egin du, 25 milioi pertsona krisi humanitario latzean utzita
Sudango Armadaren eta RSF talde paramilitarraren arteko eskala handiko borrokek ez dute etenik, eta gerraren amaierak urrun dirudi. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, "azken hamarkadetako krisirik larriena da Sudangoa" eta nazioarteari "beste alde batera begiratzeri uzteko" eskatu diote.
2024/04/11 - 17:13
''Eskolan txikitatik banatzen bagaituzte, elkarbizitza ezinezkoa da''
Indira Martínez de Ilarduyak Down Sindromearen Munduko saria jaso berri du NBEren New Yorkeko egoitzan. 17 urteko gasteiztarra 'Estudiantes por la inclusion' kolektiboko kidea da. 2020an gida bat egin zuten, ikasleei eskolak inklusibo nola egin erakusteko.