Giza eskubideak
2025/03/29 - 20:05
Apirilaren 8an udaletxe atarietako bilkuretan parte hartzeko deia egin die Gernika-Palestinak herritarrei
Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialek adierazpen bat sinatu dute, nazioarteari Israelekin harreman komertzialak eta militarrak eteteko eskatuz, bakea lortzeko.
2025/03/25 - 17:42
Hamdan Ballal zuzendaria askatu dute: Israelgo base batean igaro du gaua, eskuburdinak jarrita eta zaurituta
"Soldaduek eta kolonoek gorputz osoan kolpatu dute", salatu du Basal Adra 'No Other Land' dokumentalaren zuzendarikideak. Horregatik, Ballal Hebrongo (Zisjordania) ospitale batera eraman behar izan dute.
2025/03/24 - 21:38
Pasaiako segadan eraildakoak eta Rosa Zarra biktima gisa aitortzen dituzten txostenak jaso dituzte senideek
Justizia sailburu Maria Jesus San Josek ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie txostenak.
2025/03/23 - 14:34
Salvioli, 'Naparra' auziari buruz: ''Zor historiko bat dago behartutako desagerpenen kasuetan''
Egiarako Eskubidearen Nazioarteko Egunaren bezperan, Giza Eskubideen Behatokiak mahai ingurua egin du Iruñean. Fabian Salvioli NBEren Giza Eskubideen errelatorea gonbidatu dute egia, justizia eta erreparazioaz hausnarketa egiteko. Jose Miguel Etxeberria Naparraren desagertzea izan dute hizpide.
2025/03/21 - 23:32
Errusiak Mendebaldeari leporatu dio Ukrainak egindako giza eskubideen urraketak "alboratzea"
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak salatu du Ukraina dela "Nazio Batuen hizkuntza ofizialetako bat", errusiera, debekatzen duten "munduko herrialde bakarra", eta Mendebaldeko estatuak horren aurrean "isilik" daudela.
2025/03/17 - 23:59
Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortu ditu Pasaiako segadan hildako lau pertsonak
Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Mari Izura, Komando Autonomo Antikapitalisten kideak, Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hil zituen Pasaian (Gipuzkoa), 1984ko martxoaren 22an.
2025/03/14 - 22:02
AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak
Hala ere, Sudango agintariek dagoeneko uko egin diote Washingtonen eta Tel Aviven proposamenari. Somaliako eta Somalilandiako ordezkariek, aldiz, ez dute egitasmo polemikoari buruzko negoziazioen berririk.
2025/03/06 - 12:01
EAEko herritarrek ez dute uste immigrazioa arazoa denik eta eragin positiboa duela diote
Ikuspegik egindako azken inkestaren arabera, EAEko biztanleek uste dute atzerritarrak benetako kopuruaren ia bikoitza direla. Egindako azterlanetan egon da gaindimentsionatzeko joera hori, baina iazko datua inoizko altuena da (% 23,4koa dela uste da, baina benetan % 13,2koa da portzentajea).
2025/02/22 - 11:38
Tramitera onartu dituzte Mugica eta Letamendiren kasuekin lotuta Giza Eskubideen Behatokiak jarritako kereilak
Horregatik, iritzi diote onarpen horiek, "salbuespenezkoak badira ere", egungo bunker judiziala pitzatzen hasi direla, eta "gure tesia berresten dugu, hau da, egitate horiek zalantzarik gabe gizateriaren aurkako krimenak direla".
2025/02/20 - 23:54
Israel Jeninen egiten ari den setioak ia 30 palestinar hil, 16.000 desplazatu eta 250 etxe suntsitu ditu jada
Gainera, Israelen erasoak Tulkaremgo eta Faraako errefuxiatu-eremuetara hedatu dira egun gutxira, eta guztira 40.000 palestinar inguru desplazatu ditu; 1967ko gerraz geroztik biztanleria-mugimendu handiena izan dela uste da.
2025/02/19 - 22:37
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak jasoko du Bakearen Gernika Saria
Era berean, Argentinako Auzitegi Antropologiako Taldea (EAAF) sarituko dute. Sariak apirilaren 26an banatuko dira, bonbardaketaren 88. urteurreneko ekitaldietan.
2025/02/15 - 17:29
Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkeztu dute, torturak jasandako 900 pertsona elkartu dituen ekitaldian
Biktimen errekonozimendua eta erreparazioa eskatu dute eta hori lortzeko, "aitortza eta erreparaziorako mekanismoak gara ditzatela" eskatu diete Eusko Jaurlaritzari zein Nafarroako Gobernuari.
2025/02/14 - 20:42
Martin-Etxea, ihesean datozenentzako babesleku
Arrazoi ekonomikoengatik edo giza eskubideak defendatzeagatik euren herrialdetik ihes egin behar duten pertsonek babesleku bat dute Gallartan (Bizkaia). Duela 6 urte jarri zen martxan, eta dagoeneko 45 lagun igaro dira bertatik. Bertan, formakuntza jasotzen dute, eta lana aurkitzen laguntzen diete.
2025/02/11 - 09:39
Bahitutako "guztiak" larunbaterako askatzen ez badituzte Gaza "infernu" bihurtuko duela esan du Trumpek
"Apurka-apurka" barik, Hamasek bahitutako "guztiak" kolpean askatu beharko lituzkeela uste du AEBko presidenteak, eta larunbat eguerdira arte eman dio horretarako. Hori bai, aitortu du Israelek duela azken hitza.
2025/02/10 - 17:54
Trumpek onartu du Gazatik kanporatutako palestinarrak ezingo direla inoiz Zerrendara itzuli
AEBko presidenteak azaldu du palestinarrak toki "iraunkor" batean biziko direla, eta toki hori "askoz hobea" izango dela. Gainera, Trumpek onartu du Zerrenda "ez dela bizitzeko moduko" lekua, Israelgo Armadak urte eta erdian suntsitu du eta.
2025/02/04 - 21:04
Trumpen Gobernua pertsona migratzaileak Guantanamora bidaltzen hasi da
Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak esan duenez, "ez dugu onartuko AEB mundu osoko nazioetako legez kanpoko kriminalen zabortegia izatea".
2024/12/27 - 18:10
Israelgo Armadak Kamal Adwan ospitaleari eraso egin eta su eman dio
Israelgo tropek ospitaleari eraso egin diote, inguratu eta paziente eta laguntzaile guztiak zentroa husteko agindua eman eta ordu gutxira. Gainera, ospitaleko patioan bildu dituzte, ondoren miatu eta horietako asko atxilotu dituzte.
2024/12/26 - 11:38
Al Quds kateko bost kazetari hil ditu Israelek, transmisioko ibilgailuan zihoazenean
Autoak 'prentsa' bereizgarria zeraman eta Al Auda ospitale parean suntsitu dute, Nuseirateko errefuxiatuen gunean. Israelek dioenez, Jihadisten "eskuadroi" baten kontrako "eraso selektiboa" izan da. 201 dira dagoeneko Gazan 2023ko urritik eraildako kazetariak.
2024/12/03 - 13:49
Palestinar Iheslariei Laguntzeko NBEren agentziak jasoko du 2024ko Rene Cassin saria
Sarien banaketa ekitaldia datorren abenduaren 9an egingo da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren bezperan.
2024/12/02 - 20:24
Auzitegi Gorenak babestu du Harrotasun Egunean eraikin publikoetan LGTBIQ+ bandera jartzea
Gorenaren ustez, "ez da ikur alderdikoia, eta ez du inolako ika-mikarik sustatzen". Espainiko Estatuko LGTBI+ Federazioak azpimarratu duenez, "aurrerapauso nabarmena da kolektiboaren eskubideekiko konpromiso instituzionalean".