GIZA ESKUBIDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkeztu dute, torturak jasandako 900 pertsona elkartu dituen ekitaldian

Biktimen errekonozimendua eta erreparazioa eskatu dute eta hori lortzeko, "aitortza eta erreparaziorako mekanismoak gara ditzatela" eskatu diete Eusko Jaurlaritzari zein Nafarroako Gobernuari.
Iragarkia
20250215135839_tortura_
18:00 - 20:00
Euskal Herriko Torturatuen Sareak erreparazio ofizialerako mekanismoak eskatu dizkie erakundeei

Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkeztu dute larunbat honetan ofizialki Donostian, Kursaal jauregian egin duten ekitaldian. Orain arte hainbat kolektibotan banatuta zeuden torturaren biktimak, eta mugimendu honek pertsona horiek guztiak elkartu nahi ditu, babesgune izateko, batetik, eta oraindik ere beldurragatik isilik dauden biktimei euren kontakizuna argitara ateratzeko bilgune segurua emateko, bestetik.

Euskal Herrian torturak izan duen tamaina "ez da bere osotasunean ezagutzen",  azpimarratu dute Donostian bildutakoek, eta torturak sufritu dituztenei sarera batzeko deia egin diete.

Azken sei hamarkadetan indar polizialen esku pairatutakoa ezin dela ahanzturan erori ere ohartarazi dute Agurtzane Juanena Alustizak eta Iker Moreno Ibañezek, Kursaalen bildutako 900 lagunen izenean hitz eginez, eta torturaren biktima guztientzat "aitortza eta erreparazio ofizialerako baliabideak" eskatu dituzte.

"Askoz gehiago daudela jakin arren, 5.000tik gora dira Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako torturaren ikerketa zientifiko, independente eta profesionalaren bidez argitara ateratako kasuak Euskal Herrian. (...) Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, Euskal Herriko bi erakunde gorenei, eskatzen diegu aitortza eta erreparazio ofizialerako mekanismoak garatzeko, gure kasu konkretuekin egin bezala, torturaren errealitatea osatzen duten 1960tik 2014ra bitarte jasotako milaka kasu guztientzako", adierazi dute bozeramaileek.

Horri lotuta, erantzukizun publikoak onartzeko garaia dela adierazi dute, "torturaren aplikazioa Euskal Herrian sistematikoa izan delako, metodo krudel eta lazgarri hori erabat operatibo egon den egitura oso baten babespean gauzatu eta justifikatu ahal izan delako, eta erantzuleak Espainiako Estatuko Segurtasun Indarretatik haratago daudelako. Torturaren aplikazioan epaileek parte hartu baitute, mediku forentseek, hedabideek, hainbat indar politikok... eta erantzukizun hori publikoki onartzea ezinbestekotzat jotzen dugu torturatuen aitortza eta erreparazioaren bidean aurrera egiteko". Ildo horretan, nabarmendu dute badela garaia "gizarteak eta erakundeek min hori aitor dezaten, herri honek aurrera egin ahal izateko egia osoaren eta justiziaren bidean".

"Jendarteari eta hurrengo belaunaldiei gertatu dena argitzea zor diegu", defendatu dute. "Zergatik torturatu gintuzten ezagutarazi beharra dago, tortura ahalbidetu zuen testuinguru politikoaren arrazoiak mahai gaineratu behar diren bezalaxe, hori baita berriro ere ez errepikatzeko bermerik eraginkorrena", azpimarratu dute.

Hala, gaurko aurkezpena "ahalduntze kolektiborako" erabili nahi dutela esanez amaitu dute hitzartzea.

harremanak@euskalherrikotorturatuak.eus helbide elektronikoa jarri dute nahi duenaren eskura, eurekin harremanetan jartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X