Al Quds kateko bost kazetari hil ditu Israelek, transmisioko ibilgailuan zihoazenean
Al Quds kateko bost kazetari hil ditu Israelek ostegun goizaldean Al Auda ospitale parean egindako eraso batean, Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuan.
'Prentsa' bereizgarria zeraman autoan zihoazen, eta lanean ari zirela bonbardatu dute ibilgailua. Faisal abu al Qumsan, Auman al Yadi, Ibrahim Seij Ali, Fadi Hasuna eta Mauhmad al Lada dira eraildako kazetariak, kateak berak Telegrameko kanalean azaldu duenez.
"Krimen sionista hau kazetarien kontra lehendik ere egin diren krimenei gehitzen zaie, eta herri palestinar borrokalariaren kontrako sarraskiari. Guk, Al Quds telebista katean, gure lankideen galeragatik negar egiten dugun bitartean, erresistentziaren aldeko mezuarekin lanean jarraitzen dugula baieztatzen dugu", azaldu du kateak ohar batean.
Leherketak kalteak eragin ditu ospitalean ere eta mediku bat larri zauritu dute, lanean zela hura ere, Filastin egunkari palestinarrak aipatzen duenez.
Israelgo Armadak esan duenez, jihadisten "eskuadroi" baten kontrako "eraso selektiboa" izan da.
201 dira dagoeneko Gazan 2023ko urritik eraildako kazetariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hashim Thaçi Kosovoko presidente ohiari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diote gerra krimenengatik
Gizateriaren aurkako krimenengatik ezarritako zigorrak, ordea, kendu egin dizkiote. Aurreikusitakoaren arabera, 2045ean beteko du zigorra, 78 urterekin.
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.