Giza eskubideak
Israelek laguntza jasotzeko zain zeuden beste 49 pertsona hil ditu Gazan
Hala, Israelgo Armadak gutxienez 410 palestinar hil ditu maiatzaren 28tik GHF fundazio polemikoak antolatutako banaketa guneetan, eta beste 93 hil dira NBEk eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuek banatutako laguntza urria eskuratzen saiatzen ari zirenean.
Egiptok Gazaren aldeko martxan joatekoak ziren 200 ekintzaile pasa atxilotu ditu, tartean hainbat euskaldun
Ines Abdel Hazek: "Israel ez da aliatua, mundu guztiarentzat eredu faxista proposatzen duen estatu bat da"
ETB-2n egindako elkarrizketa batean, Palestinako Diplomazia Institutuko zuzendariak salatu du Palestina Israelgo teknologia guztien "laborategia" dela, "ideologia kolonialarena eta garbiketa etnikoaren politikena". "Israel gure herria suntsitzen saiatzen ari da", gaineratu du.
Askatasunaren Flotillako ekintzaileak "datozen orduetan" deportatuko dituzte
Askatasunaren Flotillako 'Madleen' belaontzia Ashdodeko portura eraman dute, Israelek abordatu ondoren
David Mencer Israelgo Gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez, ekintzaileak "laster" deportatuko dituzte jatorrizko herrialdeetara. Bozeramaileak, gainera, ekimena barregarri utzi nahi izan du, flotilla baino , "selfieak ateratzeko yatea" zela adierazi baitu.