Zer dago AEB eta Israelek Gazan laguntza banatzeko sustatutako erakunde polemikoaren atzean?
AEBk eta Israelek babestutako erakundea Gazako Zerrendan lanean hasi da, Palestinako lurraldean "laguntza banatzeko eredu berri bat" martxan jarriz. Hala ere, Nazio Batuen Erakundearen arabera, eredu hori "ez da inpartziala, ezta neutrala ere".
ZER DA GAZAKO FUNDAZIO HUMANITARIOA?
Horrela, laguntzaren banaketa Gazako Fundazio Humanitarioak (GHF) gainbegiratuko du, AEBk babestuta. Egoitza Suitzan ezarri zuen otsailean, Genevako merkataritza-erregistroaren arabera. AEBko soldadu ohiek, segurtasun-enpresa pribatuek eta eragile humanitarioek osatzen dute.
Fundazioak UG Solutions eta Safe Reach Solutions segurtasun eta logistikako enpresa pribatuekin lan egingo du, egitasmoaren gertuko iturriek azaldu dutenez. Beste iturri batek adierazi zuen fundazio berriak 100 milioi dolar baino gehiago jaso dituela dagoeneko, baina ez dago argi dirua nondik datorren.
Hala, ikerketek eta fundazioaren gardentasun faltak zalantzak eragin dituzte erakundea benetan nork finantzatzen duen jakiteko. Hala ere, AEBk Israelen duten enbaxadore Mike Huckabeek garrantzia kendu zien zalantza horiei.
"Ez dakit nor diren emaileak, baina horietako askok benetan lagundu nahi dute", esan zuen Israelgo Haaretz egunkarian duela gutxi egindako elkarrizketa batean. "Gosea arintzen lagundu nahi dute, baina hainbat arrazoi gorabehera nahiago dute bere burua ez identifikatzea. Ez dut ulertzen zergatik iruditzen zaien hori hain problematikoa pertsona batzuei", gaineratu zuen.
NOLA FUNTZIONATZEN DU LAGUNTZA EREDU BERRIAK?
Inguruko eragile humanitarioen esku artean ibili den fundazio berriaren agiri baten arabera, hasiera batean lau "banaketa-puntu segurutik" jardungo du, eta horietako bakoitzak 300.000 pertsona artatu ditzake. Israelgo funtzionarioek adierazi dute zentro horiek Gazako hegoaldean egongo liratekeela.
Estatu Batuetako enpresa pribatuek laguntza Gazako banaketa zentroetara eramango lukete, eta gero "laguntza-taldeek" banatuko lukete, ez enpresa pribatu horiek.
NAZIO BATUEN ERAKUNDEAK ZERGATIK EZ DU BAT EGIN BANAKETA EREDU BERRIAREKIN?
Nazio Batuen arabera, Washingtonek babestutako banaketa egitasmoak "ez ditu betetzen luzaroan gorde diren inpartzialtasun, neutraltasun eta independentzia printzipioak". Tom Fletcher NBEren laguntza-buruak adierazi du ez dela "denborarik galdu behar" AEBren proposamen berri honekin.
Segurtasun Kontseiluan egindako bilera informatibo batean, Israelek bultzatutako egitasmoaren arazoak azaldu zituen: "Desplazatu gehiago egotea bultzatzen du. Milaka pertsona arriskuan jartzen ditu... Gazako zati bakar batera mugatzen du laguntza, eta, bitartean, premiazko beste behar batzuk bete gabe uzten ditu. Helburu politikoek eta militarrek laguntza baldintzatzen dute, eta gosetea trukerako txanpon bihurtzen du".
ZERGATIK PROPOSATU DA LAGUNTZA BANATZEKO PLAN ALTERNATIBO BAT?
Apirilaren hasieran, Israelek Gazarako "monitorizazio eta laguntza sarrera mekanismo egituratu" gisa deskribatu zuena proposatu zuen, asteetan zehar Zerrendan erabateko blokeoa ezarri ondoren.
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak berehala bota zuen atzera, "are gehiago kontrolatzeko eta laguntza azken kaloria eta irin aleraino modu ankerrean mugatzeko" arriskua zegoela esanez. Harrezkero, Israelen gaineko presioa areagotu egin da, laguntza banatzeari berriz ekin ahal izateko.
Gosearen monitorizaziorako nazioarteko erakunde batek joan den astean ohartarazi zuenez, milioi erdi pertsona gosea pairatzeko arriskuan dira —lurraldeko biztanleen laurdena, gutxi gorabehera—, eta Donald Trump AEBko presidenteak aitortu zuen "jende asko goseak hiltzen ari dela Gazan".
Israelen egitasmoa inork ez zuela onartzen ikusita, Washingtonek Giza Laguntza Globalerako Fundazioa (FGH) babestu zuen, laguntzaren banaketa gainbegiratzeko.
Fundazioak ez du presentzia publikorik, ezta bere barne-egiturari eta jarduteko moduari buruzko informazio argia edo egiaztagarria ematen duen kanal ofizialik ere. Eskuragarri dauden informazio-apur urriak sare sozialetan zabaldutako filtrazioen bidez atera dira argitara, eta horrek zalantza sortu du fundazioaren benetako helburuen inguruan.
PRESIDENTEAREN DIMISIOA
Hala ere, "laguntza eredu berriak" ez du hasiera ona izan; izan ere, Jake Wood Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek babestutako enpresaren presidente exekutiboak dimisioa eman zuen astelehen goizaldean, aurreikusitako egitasmo "printzipio humanitarioak" ("gizatasuna" eta "neutraltasuna", esaterako) errespetatuz gauzatzeko ezintasuna argudiatuz.
"Argi dago ezin dela plan hau aplikatu eta, aldi berean, humanitate, neutraltasun, inpartzialtasun eta independentziaren printzipio humanitarioak zorrotz errespetatu, eta ez ditut alde batera utziko", gaineratu zuen marine ohiak eta hondamendiei erantzuteko Team Rubicon gobernuz kanpoko erakundearen sortzaileetako batek, Times of Israel egunkariak jasotako ohar batean.
Gainera, Gazan lanean jarraitzen duten Nazio Batuen Erakundeko langile humanitarioek ezin izan dute egiaztatu palestinarrak Israelek eta AEBk sortutako erakunde pribatu horren laguntza humanitarioa jasotzen hasi direnik, Juliette Touma UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako NBEren agentziaren bozeramaileak gaur adierazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.