GHFk hegoaldean bakarrik banatu du janaria, Gazako biztanleriaren gehiengoa ezer gabe utzita
Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek bultzatutako Fundazio Humanitarioak (GHF, ingelesez) baieztatu du elikagaiak banatzeko eremuetako bat bakarrik egon dela martxan gaur Gaza hegoaldean. Begi-bistakoa denez, hori ez da nahikoa goseak dauden 2,1 milioi pertsonaren beharrak asetzeko.
Laguntza banatzeko gune bakarra Tel al Sultan auzoan, Rafah hegoaldean, zabalik aurkitu dute Gazako herritarrek ordubetez. Dozenaka mila palestinar joan dira banaketa eremura, asko eguzkia atera aurretik zeuden bertan zain, eta ezer jaso gabe joan dira, bertako iturriek jakitera eman dutenez.
Al Bureij (erdialdean) kanpalekuan ere ez dute elikagairik banatu, aldez aurretik iragarritakoaren kontra. Gainera, osasun-iturrien arabera, gutxienez 20 pertsona zauritu dituzte Israelgo droneen erasoek bertara zihoazenean, itxita zegoela jakin gabe.
Era berean, ostegunean Netzarim korridoretik gertu lanean hasi zen zentroa, zibilentzat arriskutsua den eta Gaza hirian (iparraldean) bildutako biztanleei janaria banatu beharko liekeen eremu militarra, ere itxita egon da gaur.
GHFk gaur zabaldu duen ohar baten arabera, 2,1 milioi janari errazio baino gehiago banatu ditu lau egunetan, baina horrekin Gazako biztanle bakoitzak 96 orduan otordu bakarra egingo luke. GHF fundazioaren finantziazio iturria ez dago batere argi, eta ia erakunde humanitario guztiak eta NBE laguntza humanitarioa banatzeko mekanismo horren aurka daude.
NBEren eta MSFren salaketak eta kritikak
Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez, Israelek "Kerem Shalom mugako pasabidetik Gazako aldean deskargatu dituzten ia 600 kamioien laguntza" banatzeko saiakera "guztiak" galarazi ditu azken hiru egunetan.
Stephane Dujarric NBEko idazkari nagusiaren bozeramailearen hitzetan, Israelgo agintariek Gazako Zerrendan sartzen uzten duten laguntza "ur tanta bat baino ez da Zerrenda osoko biztanleek gosez hiltzeko arriskua duten une honetan".
Bozeramaileak banaketa mekanismo "militarizatu" berria kritikatu du, "ez dituelako Gazako herritarren beharrak asetzen". "Arriskuan jartzen ditu eta printzipio humanitarioen aurka doa", erantsi du.
Ildo beretik, Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) elkarteak egindako salaketaren arabera, GHFren elikagaiak banatzeko plan berria "oso gaizki" hasi da, eta herritarrak indarrez lekualdatzeko helburuarekin laguntza banatzea "garbiketa etnikoaren estrategia zabalago baten parte" da.
Goseak lapurretak areagotu ditu
Israelek ia hiru hilabetez erabateko blokeoa inposatu ondoren orain laguntza apurren bat sartzen bada ere, etsipena nagusi da Gazako herritarren artean, eta gero eta gehiago dira helmugara iritsi baino lehen laguntza humanitarioa garraiatzen duten kamioiak erasotzera doazenak, banaketaz arduratzen diren agentzietako beharginen esanetan.
"Egun batzuetan kamioi guzti-guztiei egin diete eraso. Duela pare bat egun, 30etik 30 lapurtu zituztela uste dut. Batzuetan ez diote bati ere erasotzen. Baina oraintxe bertan erasotuen portzentajea oso handia da", adierazi du Olga Cherevko NBEren Giza Gaietarako Koordinaziorako Bulegoko bozeramaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.