Giza Eskubideen Europako Auzitegia
2019/02/07 - 21:30
Sanchezek Espainiako Justiziaren independentzia defendatu du Europan
Espainiako gobernuburuak Estrasburgora egin duen bisitak Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketarekin zerikusirik ez duela ziurtatu du Moncloak.
2019/01/18 - 15:09
Urkullu: 'Giza Eskubideek politikaren erreferente izaten jarraitu behar dute Europan'
Rene Cassin legelari lapurtarrari egin dioten omenaldian parte hartu du lehendakariak eta Guido Raimondi Giza Eskubideen Auzitegiko presidentearekin ere bildu da.
2018/12/17 - 21:16
Gose-greban dauden presoek Europako buruzagi nagusiei 40 gutun bidali dizkiete
Datozen egunetan Kataluniako preso independentistek helegitea aurkeztuko dute Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean, nahiz eta oraindik Espainian bide arruntak ez agortu.
2018/11/27 - 16:51
Estatuko Abokatutza, Estrasburgoren epaiari helegitea jartzearen aurka
Estatuko abokatuak txosten bat egin du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren sententziari Sala Nagusiaren aurrean helegitea ez aurkeztea aholkatzeko.
2018/11/07 - 23:06
Bateragune auzian zigortutakoek antzeko prozesu judiziala ikusten dute Katalunian
“Benetako Bateragune kataluniar baten aurrean gaude”, adierazi du Rodriguezek. Sortuko buruzagiaren hitzetan, “orain lehen bezala” gai honetan “justizia erabili” dute.
2018/11/06 - 20:28
Justizia erabiltzeaz gogoeta egitea eskatu du Urkulluk, 'galbideratzea' delako
Lehendakariak gogorarazi duenez, prozedura judizialaren “aurreneko pausoetan” akusatuen atxiloketekin eta espetxeratzeekin ados ez zegoela esan zuen.
2018/11/06 - 19:45
Erantzun-oldea, Estrasburgok Bateragune auziari buruz erabakitakoaren ondotik
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen hitzetan, “ez da Espainiako justiziaren aurreneko porrota”. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren “legitimitatea” azpimarratu du Jesus Lozak.
2018/11/06 - 14:12
Gaitasungabetzea bertan behera uzteko 'bidea zabalik' dagoela uste du Otegik
Europako Parlamentuan eskainitako prentsaurreko batean, Europako Auzitegiak emandako epaiarekin 'pozik' agertu da EH Bilduko koordinatzailea: 'Gure kontakizuna berretsi du'.
2018/11/06 - 14:10
Otegi: 'Ez badago tribunal inpartzialik, ez dago demokraziarik'
Arnaldo Otegik adierazi duenez, gaurkoa egun garrantzistsua da. Bere ustez, 'Espainiar Estatuan ez badaude tribunal inpartzialik, ez dago zuzenbide Estaturik'.
2018/11/06 - 11:32
Bateragune auzian zigortutakoek ez zuten epaiketa justua izan, Estrasburgoren arabera
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra aurkeztutako errekusazio helegitea kontuan ez hartzeagatik zigortu du Auzitegiak Espainia.
2018/11/01 - 11:52
Estrasburgok azaroaren 6an emango du Bateragune auziari buruzko epaia
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto zigortu zituen epaimahaia inpartziala izan ote zen eta epaiketa justua izan ote zuten argitu beharko du.
2018/10/23 - 21:45
"Askatasunean behar luketen pertsona batzuei bidea itxi die ebazpenak"
Iker Urbina Santiago Arrozpideren abokatuak onartu du ez zutela Estrasburgoko auzitegiaren ebazpena espero. Ebazpenaren balorazioa eta aurrera begirako urratsak azaldu ditu Mezularian.
2018/10/23 - 20:21
Estrasburgoren epaiak alderdiak harritu ditu, baina biktimek lasaitua hartu dute
EAJren hitzetan, sententzia “baliozkoa” da, baina alderantzizko irakurketa “zuzenagoa” litzatekeela uste du. Sarek “kezka” agertu du.
2018/10/23 - 16:04
Jaurlaritzak, Estrasburgoren epaiaz: 'Beste gauza bat espero genuen'
Epaia errespetatzen badu ere, 'garai bateko salbuespeneko espetxe politikaren zirrikituak atzeman' dizkio Erkorekak epaiari.
2018/10/23 - 10:59
Estrasburgok arrazoia eman dio Espainiari zigor metaketen auzian
Auzitegiak uste du, ordea, ETAko hiru presoei bidezko prozedura judiziala ukatu zitzaiela, eta horrenbestez, 4.000 euroko kalte-ordaina aitortu die.
2018/10/16 - 17:27
Sortu: 'Presoen zigor konputatzearekin 10 urte prebarikatzen eman ditu Estatuak'
Arkaitz Rodriguezen hitzetan, horretarako legea “bihurritu” dute, presoen zigorrak “artifizialki luzatzeko helburu bakarrarekin”.
2018/10/10 - 21:35
"Estrasburgoren ebazpenari helegiterik ez diezaiola jarri Madrilek"
SAREk eskaera egin dio Espainiako Gobernuari: Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratuko duen ebazpenari ez diezaiola alegaziorik aurkeztu. Bego Atxa Sareko kidea izan da Mezularian.
2018/10/07 - 14:33
ETAko hainbat preso aske uztea ekarriko lukeen ebazpena kaleratzear da Estrasburgo
Agus Hernan Foro Sozialeko eledunak Radio Euskadin baieztatu duenez, ebazpena egun batetik bestera helduko dela jakitun dira. ETAko 20 bat preso aske gera daitezke.
2018/05/23 - 22:54
Valtonyc rap-kantariak Belgikara alde egin du espetxean sartu baino lehen
“Desobeditzea legitimoa da eta betebehar bat Estatu faxista honen aurrean”, adierazi du rap-kantariak asteazken honetan, Twitter sare sozialean.
2018/03/22 - 21:45
Eloseguik esandakoa zuzendu edo izendapena baliogabetzea eskatu du Legebiltzarrak
Horrela, homosexualitatearen inguruan egindako adierazpen polemikoak “zuzentzeko” eskatu dio Gasteizko Ganberak Maria Eloseguiri, PPren aurkako boto bakarrarekin.