Bateragune auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatuko Abokatutza, Estrasburgoren epaiari helegitea jartzearen aurka

Estatuko abokatuak txosten bat egin du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren sententziari Sala Nagusiaren aurrean helegitea ez aurkeztea aholkatzeko.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Bateragune auzian epaiketa inpartziala izan ez zuela ebatzi zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak. Epai horren aurkako helegiterik ez planteatzeko gomendioa eman du orain Estatuko Abokatutzak, errekurtsoak aurrera egingo ez lukeela eta Espainiaren sinesgarritasunari kalte egingo liokeela uste duelako.

Justizia Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, Estatuko abokatuaren irizpidea txosten batean laburbildu dute. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren sententziari Sala Nagusiaren aurrean helegitea ez aurkezteko aholkua ematen du bertan. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen alderdikeria ez onartzeagatik Espainia zigortu zuen Estrasburgok.

Estatuko abokatuaren txostenaren arabera, gai bat berriz aztertzea salbuespenezko kasuetan soilik eska diezaiokete Sala Nagusiari. Gainera, hitzarmenaren irakurketa edo izaera orokorreko arazo larri bat dagoenean bakarrik onartzen ditu tramitera.

Sala Nagusia apelazioko auzitegi arrunt bat bezala hartzerik ez dagoela agerian uzten du doktrinak, Abokatutzaren arabera. Gainera, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian epaileen alderdikeriaren inguruko jurisprudentzia sendoa dagoela gogorarazi du Estatuko abokatuak. Epaian Estrasburgok erabakia sakon arrazoitu zuela dio, bere garaian Espainiako epaile batzuek ere boto partikularrekin azaldu bezala.

Estatuko zerbitzu juridikoen hitzetan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean Espainiaren sinesgarritasunari kalte egin diezaioke helegitea aurkezteak, eta etorkizunean ondorio negatiboak izan garrantzi handiko beste kontu batzuetan.

Iturri juridikoen esanetan, helegitea aurkeztearekin Otegiren aldeko epaia irmoa izatea hilabete gutxi batzuk atzeratzea soilik lortuko lukete.

Estrasburgoko ebazpenaren ondotik, kargu publikoan aritzeko 10 urteko debekua baliogabetzeko “bideak” zabaltzen zirela adierazi zuen buruzagi abertzaleak, baina hautagai izateko asmoa ote duen ez zuen argitu.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X