Gobernuz Kanpoko Erakundeak
2023/11/24 - 09:14
Albiste izango dira: EITB Data: Lehen Sektorea; Aldi baterako su-etena Gazan eta Janari bilketa handia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/22 - 18:03
Nola lagundu dezaket elikagaien bankuen bilketan?
Kanpaina ostiralean eta larunbatean izango da. Ohiko elikagaiak eta produktuak supermerkatuetan bertan emateaz gain, transferentziak eta bizumak egin daitezke.
2023/10/30 - 15:15
Lehorrean daude Aita Mari ontziak Mediterraneora egin dituen bi irtenaldietan erreskatatu dituen 112 pertsonak
11:30ak pasa iritsi dira Calabriako portura, eta onik daude guztiak. Oso azkar eta arazorik gabe egin omen dituzte lehorreratzeko tramite guztiak. Gehienak siriarrak dira jatorriz, baina Pakistan eta Palestinakoak ere daude tartean.
2023/10/29 - 12:53
Aita Marik 112 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan egindako bi operaziotan
Denak "onik" daude, baina "neke eta hipotermia zantzuekin". EAEko ontzia Reggio di Calabriara bidean da orain, eta bihar eguerdian iritsiko dela espero da.
2023/10/28 - 12:33
Israelek erasoak areagotu ditu Gazan, lurrez eta airez, eta bertako komunikazio guztiak eten
NBEk eta gobernuz kanpoko erakunde batzuek salatu dutenez, laguntza humanitarioa egiten ari diren agentziekin kontaktua galdu dute, Tel Avivek Internet zerbitzua eten duela eta.
2023/10/23 - 23:19
Israelen atxilotutako Gazako 4.000 langile inguru non dauden ez dakitela salatu dute hainbat GKEk
Astelehen honetan, Israelgo giza eskubideen aldeko sei taldek eskaera bat aurkeztu diote Auzitegi Gorenari, azken bi aste hauetan "atxilotu guztien izenak eta kokalekuak" jakinaraztea eskatzeko Gobernuari.
2023/10/15 - 00:00
Aita Mari Napolesera iritsi da, Mediterraneoan erreskatatutako 69 pertsona lehorreratzeko
Lampedusatik gertu zeuden bi ontzitako migratzaileak erreskatatu ostean, Italiako Gobernuak Genovako portura joateko baimena eman zien hasieran, eta gertuen zuten portuan lehorreratzea lortu dute azkenean.
2023/10/13 - 15:16
Aita Marik 69 lagun erreskatatu ditu Mediterraneoan, haurtxo bat eta hainbat adingabe tartean
Egurrezko bi txalupatan zihoazen. Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten noraezean. Erreskate ontziko osasun langileak haiek artatzen hasi dira jada. Italiako Gobernuak Napolesko portura joateko baimena eman dio.
2023/10/09 - 19:32
Aita Mari Burrianako portutik itsasoratu da eta hamaikagarren misioari ekin dio
Aita Mari itsas salbamendurako euskal ontziak hamaikagarren misioari ekin dio. Castelloko Itsas Kapitaintzaren azken baimena jaso ondoren, Burrianatik (Castelló) Mediterraneo Erdialdera itsasoratu da.
2023/10/09 - 12:02
Aita Mari gaur abiatuko da bere 11. misioan
Burrianako (Castello) portutik itsasoratuko da. Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez, "aurrekaririk gabeko testuinguru diplomatiko batean" abiatuko da misioa. Europako Migrazio Ituna gogor kritikatu du.
2023/10/05 - 13:00
Haurren kontrako sexu abusu kasuen % 80an biktimak neskatoak edo nerabeak dira EAEn
Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak haurren aurkako sexu abusuen 400 epai inguru aztertu ditu Espainiako Estatuan, horietako 46 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2023/09/10 - 22:27
Kataluniako kooperante bat hil dute Ukrainan, Errusiak haren konboiari egindako erasoan
Hori izango litzateke Espainiako Estatuko lehen biktima Ukrainako gerran.
2023/09/02 - 15:01
Melgosak korridore humanitarioak sortzeko eta igarobide seguruak bermatzeko beharra berretsi du
Bestalde, Zaporeak GGKEak Lesbosen lanean jarraituko du, Kara Tepe II kanpamentuko errefuxiatuentzako eguneko 2.000 anoa baino gehiago prestatuz.
2023/08/27 - 22:04
UNICEFek mugak zabaltzeko deia egin du, Nigerrera laguntza helarazteko
Orain dela hilabeteko Estatu kolpearen ondorioz, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du Nigerren, batez ere kolektibo zaurgarrien artean, haurren artean bereziki. UNICEFek deia egin du mugak zabaltzeko, beharrezkoa den laguntza heldu ahal izateko.
2023/08/23 - 18:43
Italiako Gobernuak isuna jarri dio Open Arms itsasontziari, Carraran 195 pertsona lehorreratu ostean
Italiako Gobernuak migranteen erreskatean dabiltzan hiru itsasontzi atzeman ditu, eta isunak jarri dizkie erreskate bat baino gehiago egiteagatik edo ez zegokien portuan lehorreratzeagatik. Horien artean Open Arms ontzia dago. Atzo 195 migranterekin porturatu zen, Carraran.
2023/08/23 - 13:42
Italiak salbamendurako hiru ontzi blokeatu ditu Mediterraneo Erdialdean
Horien artean, Aurora eta Sea-Eye 4 alemaniarra eta Open Arms ontziak dira. Azken bi horiei 10.000 euroko isuna ezarri die Italiak.
2023/08/21 - 14:32
Saudi Arabiako mugan migratzaileen hilketa masiboak egiten ari direla salatu du Human Rights Watchek
GKEaren arabera, ehunka migratzaile eta asilo-eskatzaile hil dituzte tiroz Saudi Arabiako poliziek 2022ko martxoa eta 2023ko ekaina bitartean. Horregatik, migratzaileen aurka indarra erabiltzeari uko egiteko eskatu dio Saudi Arabiari, eta nazioarteari presioa egiteko eskatu dio.
2023/08/19 - 16:56
Zaporeak elkarteak Lesboseko kanpalekuko sukaldea berritzea lortu du errefuxiatuen ugaritzeari erantzuteko
Migrazio krisiak ez du etenik, eta Greziako Lesbos uharteko kanpalekuan argi ikusten dute hori Zaporeak elkarteko kideek ere. Egunean 1.500 otordu ematetik 2.000 baino gehiago eman behar izatera pasatu dira, errefuxiatuen kanpalekua etengabe hazten ari delako.
2023/07/19 - 14:47
Zaporeak taldeak botako du Donostiako Piraten txupinazoa
Abuztuaren 14an, piraten ohiko abordatzea egingo da. Jaiak irauten duen bitartean hainbat kontzertu izango dira Flamenka gunean, besteak beste Mugan, Ibil Bedi, Olaia Intziarte, Nogen, Herenegun, Sua, Janus Lester, Esne Beltza, Delirium Tremens eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea.
2023/07/19 - 10:25
Britainia Handian prest dute migratzaileentzat Bibby Stockholm ontzia
500 pertsonarentzako lekua da ur gaineko edukiontzi erraldoi honek eta datorren astean hasiko dira asilo eskatzaileak bertan sartzen. Gobernuz kanpoko erakundeek "itsas gaineko gartzela" dela salatu dute.