IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data: Lehen Sektorea; Aldi baterako su-etena Gazan eta Janari bilketa handia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gaza.
Gaza.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-EITB Data: Lehen Sektorea: EITB Dataren azken azterketak lehen sektorearen egoerari erreparatu dio. Zehazki ustiategi kopuruak eta horien tamaianak azken urteetan izan dituzten aldaketak aztertu ditu, bai eta azienda kopuru eta motak ere. Kontsumitzen ditugun produktu freskoen jatorriari buruzko datuak ere xehetu ditu. Halaber, lehen sektorearekin lotutaeko enpleguaren datuak plazaratu ditu. 

-Aldi baterako su-etena Gazan: Sartu da indarrean aldi baterako su-etena Gazako Zerrendan. Menia 07:00etan (05:00 GMT) hasi da ofizialki. Akordioaren arabera, Hamasek hainbat bahitu askatuko ditu, eta trukean, Israelek, preso palestinarrak. Halaber, egunero 130.000 litro erregai eta gasez betetako lau kamioi sartuko dira Zerrendan, baita laguntza humanitarioko 200 kamioi ere.

-Janari bilketa handia, abian: Gaur, ostirala eta, bihar, larunbata, egingo dute Hegoaldeko elikagaien bankuek "Elikagai bilketa erraldoia". Ekimen solidario honen bitartez erakundeotako apalak betetzea du helburu, Hegoaldean egunero 70.000 pertsonari laguntza eman ahal izateko. Supermerkatutik irtetean egin ohi diren elikagai eta produktuen dohaintzez gain, banku-transferentziak edo dohaintza digitalak egin daitezke. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Unai Lekuona arabarrak jantzi du txapela Ordiziako LIII. Idiazabal gazta lehiaketan

Araiako Unai Lekuona artzainak irabazi du Ordiziako Idiazabal Gaztaren LIII. Lehiaketa, eta Donostiako El Vaskito jatetxeak eskuratu du gazta irabazlea, 5.400 euroren truke. Urteroko legez, Beti Alai frontoian ikusmin handia sortu aurkeztu diren 49 gaztetatik irabazlea zein izango zen jakiteko: 49 gaztak hartu dute parte bertan: 20 Gipuzkoakoak, 16 Nafarroakoak, 9 Arabakoak eta 4 Bizkaikoak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laudioko loteria-saltzaile batek dezimotan 40.000 euro bota zituen zakarrontzira, nahi gabe

Carlos Resa Laudioko loteria-saltzaileak 40.000 euroan baloratutako 6.000 dezimo bota zituen zakarrontzira, nahi gabe, kartoien artean. Gabonetako Loteriako 500 dezimo zeuden (10.000 euro) eta asteko zozketaren beste 5.000 dezimo (30.000 euro). Suhiltzaileei laguntza eskatu zien, eta hiru orduren ondoren, dezimoak erreskatatzea lortu zuten. Gogoan izan zenbaki hau: 55626. Gabonetako loteriarako zortearen zenbakia izango den ospea irabazi du dagoeneko!

Gehiago ikusi
Publizitatea
X