Lehen sektorea garai berrietara moldatzen ari da: ustiategi gutxiago, baina handiagoak
Nekazaritza-ustiategien kopuruak behera egin du azken urteotan, bai Euskadin baita Nafarroan ere, batez ere langileek jarduera "utzi" egin dutelako. Nekazaritza-azalera erabilgarria ere murriztu egin da, Estatuan ez bezala.
Zehazki, 2009an 16.519 nekazaritza-ustiategi izatetik 2020an 11.276 izatera igaro da Euskadi; 5.000tik gora galdu ditu. Nafarroan, txikiagoa izan da beherakada, 15.441 izatetik 12.928 izatera igaro baita.
Ustiategi horien batez besteko tamainari dagokionez, Euskadin nabarmen hazi da azken urteotan, 11,53 hektareatik 15,63 hektareara. Nafarroan ere hazi da eremu horien tamaina, 35,33 hektareatik 39,55 hektareara, hain zuzen ere.
Abeltzaintzako ustiategi gutxiago...
Jaitsierarik handiena abeltzaintza-ustiategietan (behiak, ardiak, ahuntzak, txerriak, etxeko hegaztiak eta untxiak) gertatu da. Hamaika urtean, Euskadik ustiategi horien % 41 galdu ditu; Nafarroan, berriz, % 22 egin du behera horien kopuruak.
Beherakada hori animalia guztietan igarri da. Euskadin, txerri-ustiategietan (-% 67,6) eta hegaztietan (-% 73,2) nabarmendu da galera, eta Nafarroan, hegaztietan (-% 72,3).
... baina behi eta txerri azienda gehiago
Ustiategien kopurua murriztu bada ere, 2009 eta 2020 artean hazi egin da behi eta txerrien kopurua. Izan ere, txerri-aziendek % 84ko hazkundea izan dute, eta 29.664 txerri daude egun Euskadin. Haatik, gutxitu egin dira ardi- eta ahuntz-aziendak, bai EAEn baita Nafarroan ere (-% 16 eta -% 21); Estatuan, aldiz, ez da aldaketa handirik egon.
Gero eta makroetxalde gehiago
Beste datu garrantzitsu bat makroetxaldeei buruzkoa da. Gora egin du horien kopuruak, bai txerrien kasuan, bai etxeko hegaztien kasuan, batez ere Nafarroan. Lurralde horretan, 2012tik 2021era bitartean, txerri-haztegi erraldoiak 74 izatetik 94 izatera igo da. Euskadin, bakarra dago, Araban. Huescan, Lleidan eta Zaragozan daude Estatu osoko makroetxaldeen ia erdiak.
Etxeko hegaztien makroetxaldeak ugaritu egin dira Estatuan (+256), Nafarroan (+10) eta Euskadin (+2).
Sektorearen pisua
Azkenik, bai Euskadin, bai Nafarroan, lehen sektoreak pisua galdu du azken urteotan. Euskadin, 2009 eta 2020 artean, Balio Erantsi Gordinaren (BEG) % 1,7 izatetik % 1 izatera igaro da, eta Nafarroan, % 4 izatetik % 3 izatera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.