Haurren kontrako sexu abusu kasuen % 80an biktimak neskatoak edo nerabeak dira EAEn
Haurren kontrako sexu abusu kasuen % 80an biktima neskatoa edo nerabea da (% 63k 10-14 urte dituzte) Euskal Autonomia Erkidegoan, eta ia gehienetan erasotzailea inguruko norbait (% 43,5) edo pertsona ezaguna (% 34,8) da, Save the Children erakundeak ostegun honetan argitaratu duen "Por una justicia a la altura de la infancia" txostenaren arabera.
Guztira, haurren aurkako sexu abusuei buruz 2021 eta 2022 urteen artean Espainiako Estatuan eman diren 389 epai aztertu dituzte, horietako 46 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAEn aztertutako hamar kasutatik ia bederatzitan (% 89,1) erasotzaileak zigortu dituzte.
Espainiako Estatuari dagokionez, haurren kontrako sexu abusuak 11 urterekin hasten dira, batez beste, eta 10etik 8tan biktima neskatoa edo nerabea da.
Sexu erasotzailearen profilari dagokionez, 10 kasutatik 8tan haurraren inguruko pertsona bat da eta % 96k ez dute aurrekaririk sexu indarkeriagatik.
Save the Childrenek nabarmendu duenez, sexu abusuena haur eta nerabeen aurkako indarkeria modu larrienetako bat da. Espainiako Barne Ministerioak emandako azken datuen arabera, 2021ean 8.317 salaketa aurkeztu zituzten adin txikikoen aurkako sexu abusuengatik. "Datu horiek izebergaren punta baino ez dira, kasuen % 15 baino ez baitira salatzen", adierazi du Catalina Perazzo Save the Childreneko ordezkariak.
Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gaur egun indarrean dagoen sistemarekin biktima gehienek behin eta berriro kontatu behar izaten dute gertatutakoa. Zenbait kasutan hiru aldiz deklaratu behar izaten dute epaiketa baino lehen: poliziaren, fiskaltzaren eta epailearen aurrean. Lautik batean aurrez emandako froga erabiltzen da, birbiktimazioa saihesteko. EAEren kasuan, aurrez emandako froga bost kasutatik batean baliatu dute. Haurren aurkako sexu abusu kasuetan, biktimaren testigantza izan ohi da froga nagusia eta horregatik funtsezkoa da baliabide egokiak izatea epaiketan erabili ahal izateko deklarazioa hartzeko.
Bestalde, Save the Childrenenek autonomia erkidego guztietan Barnahus eredua (umeen etxea, islandieraz) ezarri nahi du. Aipaturiko metodoak sexu abusuak jasan dituzten adin txikikoei arreta integrala eskaintzen die, biktima erdigunean jarriz, gertaturikoa behin eta berriro errepikatu behar ez izateko. Duela bi urte, Eusko Jaurlaritzak Barnahus ereduan oinarritako proiektu pilotu bat abiatu zuen Gasteizen, eta, aurreikuspenen arabera, datozen hilabeteetan jarriko da martxan.
Amaitzeko, gobernuz kanpoko erakundeak azpimarratu du beharrezkoa dela epaitegi espezializatuak izatea indarkeria mota guztien biktima direnen eskubideak bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.