Gogora
2022/12/08 - 15:28
Frankismoaren biktimen 40 gorpu aurkitu ditu Aranzadi Elkarteak Urduñako hilerrian
Guztira 50 bat daudela uste dute. Denak kanpotarrak ziren, baina Urduñako kartzelan egon ziren preso eta han hil ziren 1939 eta 1941 urteen bitartean.
2022/12/08 - 10:46
Frankismoaren biktimen 30 gorpuzki inguru aurkitu dituzte Urduñako hilerrian
Frankismo garaian Urduñako Espetxe Zentralean hil ziren pertsonen deshobiratze-lanen barruan eginiko aurkikuntza da. 2014an bilatu ziren lehen gorpuzkiak berton, eta geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak lanean ziharduen beste lurperatze-gune batzuen bila.
2022/12/04 - 12:00
Mikel Alberdi gudariaren gorpuzkiak lurperatu dituzte Tolosan
Familiak ez zekien 1936an hildako gudariaren gorpuzkiak Zarauzko hilerrian zeudela, baina Gogora Institutuari esker, horiek berreskuratu eta Tolosako seme kutunen panteoian sartu dituzte.
2022/11/10 - 21:36
Gogora Institutuak "Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak" dokumentua aurkeztu du
Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian.
2022/11/10 - 20:02
"Ahanztura publiko gabeko" eta autokritika eta memoria anitzak ardatz dituen etorkizuna aldarrikatu dute
Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian. Aurkezpen ekitaldian, begirada etikoa eskatu du lehendakariak, gertatutakoa "bidegabea" izan zela aitortzea, alegia.
2022/11/10 - 13:52
Biktimak gogoan hartu ditu Eusko Legebiltzarrak, beste behin PP+Cs eta Vox falta zirela
Memoria Egunaren ekitaldi nagusia arratsaldean (18:00etan) izango da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.
2022/11/06 - 12:31
Gerra garaian hil eta Bastidako hobi batean lurperatutako 12 herritarrak omendu ditu Eusko Jaurlaritzak
1980an haren gorpuzkiak hobitik atera zituzten eta San Vicente de la Sonsierrako hilerrian lurperatu. Gaur, EAEko erakundeek totem bat jarri dute biktimen izenekin, haien omenez.
2022/10/17 - 19:24
Gogorak Turtziozeko La Puente jauregia erosi nahi du, erbesteko Eusko Jaurlaritza omentzeko
Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak azaldu duenez, eraikina erosteko "aukera aproposa" izan daiteke, egungo jabeek eraikina salmentan jartzekotan direlako. Agirre lehendakariaren Jaurlaritzaren azken bileren egoitza izan baitzen euskal lurraldean.
2022/10/02 - 15:39
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Mutrikun
Lursailaren jabe den familiak emandako testigantzari esker berreskuratu ahal izan da, baina gorpuzkiak ez dira identifikatu oraindik.
2022/09/13 - 20:35
Bertan hobiratutako 17 gudulariren izenak jasotzen dituen plaka jarriko dute Polloeko mausoleo frankistan
Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketan ezinezkoa izan den arren horien gorpuzkiak identifikatzea, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 17 horien eta bertan ehortzitako gainerako dozenaka borrokalari errepublikarren memoria berreskuratu nahi dute, biktimen senideekin hala adostuta.
2022/08/29 - 19:26
4.700 desobiratze burutu ditu Aranzadik Begoñako hilerrian
Aranzadi Zientzia Elkartea joan den urrian hasi zen Begoñako hilerrian gorpuak ateratzen, eta hasiera batean aurreikusitakoa baino bost aldiz exhumazio gehiago gauzatu dituztela jakinarazi dute.
2022/07/28 - 14:11
Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa ireki dute: "Herrialde baten memoriaren eta duintasunaren sinboloa da"
Gogora Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bultzatuta, Bizkaian inauguratutako lehenengoa da, eta Euskadiko bigarrena. Urduñako kontzentrazio esparruko errepresaliatuen eta hildakoen hainbat senide izan dira ekitaldian.
2022/06/27 - 12:14
Eusko Jaurlaritzak bi erakusketa aurkeztu ditu Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrena dela eta
Bi erakusketa dira, bata, Gogorak prestatua; eta bestea, Ertzaintzak antolatua, biak Ermuko Udalarekin lankidetzan. Erakusketak uztailean zehar egongo dira zabalik.
2022/05/27 - 13:06
2.900 gorpuzkin deshobiratu dituzte Begoñako hilerriko indusketetan, eta beste 2.100 inguru falta dira
Aranzadi Zientzia Elkarteak hasiera batean aurreikusi zuen 1.000 inguru izango zirela. Aurreikuspenak nabarmen gainditu direnez, Bilboko Udalak 570.000 euro gehiago bideratuko ditu gorpuzkiak berreskuratzeko "Begoñako argia" proiektura.
2022/05/16 - 16:19
Tomas Rubin gudariaren gorpuzkiak jaso ditu haren seme Angelek
Egun hunkigarria izan da Angel Rubinentzat. Aitaren gorpuzkiak jaso ditu gaur Gogora institutuan. Begoñako hilerrian aurkitu dituzte. Angelek urtebete zeukan aita hil zutenean.
2022/04/11 - 22:57
Naziek tiroz hildako Angel Lekuona gudaria omendu dute Pragan
Gudari bizkaitarra tropa frankisten aurka aritu zen borrokan 1936ko gerran, eta erbestera jo zuen gero. Naziek Frantzian atxilotu zuten, eta 1945eko apirilaren 10ean erail zuten, Pragako kontzentrazio-eremu batean.
2022/03/30 - 13:01
Gerra Zibileko 42 desagerturen gorpuzkiak topatu dituzte Begoñan, gehienak gudari eta milizianoak
Gogora Institutua hobitik atera dituzten gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari da jadanik. Hipotesi nagusiaren arabera, Bilboren defentsan hil zituzten 1937ko ekainaren 15etik 18ra, litekeena da Artxandako batailan.
2022/03/29 - 23:23
Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon
Aurkikuntza Begoñako Argia proiektuaren baitan egin du Aranzadik. Udalak diruz lagundutako egitasmoa da.
2022/03/29 - 17:27
Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak aurkikuntzaren berri emango dute asteazken honetan.
2022/03/26 - 16:06
Gerra Zibilean eta gerraostean exekutatutakoei omenaldia egin die Eusko Jaurlaritzak Bilboko hilerrian
Derion gerra zibilean eta ondoren fusilatutako 2.000tik gora laguni omenaldia egin diete Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Memoriaren Institutuak. 500 lagun baino gehiago fusilatu zituzten bertan.