Gogora
2021/07/28 - 17:02
Aniceto Agirrebeitia miliziano eta okin berriztarrari Elgoibarreko hilerrian lur eman diote
Iragan abenduan, Bizkargi mendian, hobitik atera zituzten gorpuzkiak jaso ondoren, senitartekoek hilerriko nitxo batean utzi dituzte, Gerra Zibileko beste 58 biktimaren ondoan.
2021/03/17 - 00:21
Gogorak 22 euskal herritarren DNA bildu du Erorien Haranetik senideak deshobiratzeko
Azken asteotan DNA jasotzeko senide egokienak topatzeko eta laginak koordinatzeko lanean aritu da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
2021/03/13 - 15:20
Zabalza auzia argitzeko "bideak" berriz martxan jartzea eskatu du Jaurlaritzak
Gogora Institutuak antolatuta, 'Non dago Mikel?' dokumentalaren inguruko mahai-ingurua egin dute Bilbon.
2021/02/26 - 16:43
Gerra Zibileko 110 biktimaren gorpuzkiak berreskuratu ditu hobietatik Euskadik
128 toki aztertu dituzte horretarako, eta 46tan emaitza positiboa izan da. Bizkaian 24 hobi aurkitu dituzte, Gipuzkoan 15 eta Araban 7.
2021/02/08 - 17:17
Gerra Zibileko biktimei buruzko datuak bildu dituzte atari digital batean
Datu basea Gogora Institutuaren webgunean dago ikusgai. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako 20.970 biktimari buruzko informazioa argitaratu dute.
2021/01/10 - 15:05
Ezenarro: "Iraganean gertatutako edozein eskubide urraketa bidegabea izan zen"
Ezin da etorkizuna "amnesian" eraiki, "zulo etiko" bat sortzen duelako, Gogora Institutuko zuzendariak adierazi duenez. "Kontua ez da kontakizunaren borroka irabaztea", erantsi du.
2020/12/20 - 21:48
Aniceto Agirrebeitia milizianoaren gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Bizkargi mendian
Aniceto Agirrebeitia Berrizkoa zen, bost anai-arrebetatik nagusiena, eta Esteban Salsamendi batailoi komunistan borroka egin zuen Gerra Zibilean. 26 urte zituela hil zuten.
2020/12/20 - 18:35
Esteban Salsamendi batailoiko miliziano baten gorpua lurpetik atera dute Bizkargin
Aniceto Agirrebeitia Berrizkoa zen, bost anai-arrebetatik nagusiena, eta batailoi komunistan borroka egin zuen Gerra Zibilean. 26 urte zituela hil zuten.
2020/12/11 - 15:40
Senideen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea onartu zaie 20 familiari
Gogora Institutuak Erorien Haranean 1.000 euskaditar ditu identifikatuta eta 20ren senideek lortu dute gorpuzkiak ateratzeko baimena.
2020/11/02 - 14:13
Kohesiorako tresna den memoria baten alde egin du Eusko Jaurlaritzak
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Memoriaren Egunerako kanpaina aurkeztu du. Aurten, "Atzera begiratu aurrera jarraitzeko" izango da leloa.
2020/09/16 - 16:04
Bizikidetzari buruzko akordioa eta memoriaren lege berria, Gogoraren helburuak
Beatriz Artolazabalek lehen bisita egin du asteazken honetan institutuaren egoitzara, legealdi honetan Lehendakaritzatik bere sailera igaro baita.
2020/02/07 - 14:13
Eusko Jaurlaritza: "Ez diogu inori kalte edo mesede egiten kontratazioaren bidez"
EH Bilduren hitzetan, EAJren txartela izateak “kontratazio batzuk” errazten dituela uste du euskal gizartearen zati handi batek. Horregatik, “leihoak zabaltzea eta alfonbrak altxatzea” eskatu du.
2020/01/28 - 15:07
Txosten ekonomikoak ez du irregulartasunik atzeman Gogoraren kontratazioetan
Txostenaren arabera, Gogorak Muntai enpresarekin egindako kontratazioetan akats administratibo batzuk daude, baina ez irregulartasunik.
2020/01/24 - 14:11
Ahurtiko monjeei omenaldia egin diete, errefuxiatuei eskainitako babesagatik
Gerra Zibila bete-betean zegoela, 40 bat euskal herritarrek abadia horretan aurkitu zuten babesa, Espainiako Estatutik baldintza penagarrietan ihes egin ondoren.
2020/01/24 - 13:51
Eusko Jaurlaritzak Belokeko monasterioko monje beneditarrak omendu ditu
Jaurlaritzak eta Gogora institutuak Ahurtin (Lapurdi) dagoen Belokeko monasterioko monje beneditarrak omendu dituzte, 1936tik 1940ra hegoaldeko herritarrei eskainitako laguntza eta babesagatik.
2020/01/08 - 22:04
Oposizioak Gogoraren kontratuei buruzko azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari
Horrez gain, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk Eusko Legebiltzarrean Aitor Elorzaren agerraldia eskatu dute, Montai enpresa taldeko administratzaile bakarrarena.
2020/01/08 - 11:30
Josu Erkoreka: 'Estatutuaren eskumen guztiak transferitu daitezke 2020an'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako gobernuarekin adostutako egutegia betetzea lehenesten du. "Gernikako Estatutua osatzean jarri behar dugu gure ahalegina", esan du.
2020/01/07 - 19:46
Gogorak EAJko kargu baten enpresarekin egindako kontratuak aztertzen ari dira
Gogora Institutuak 28 aldiz kontratatu zuen Montai taldea, erakusketa ibiltari bat antolatzeko. Konpainia hori EAJko kargu batek zuzentzen du. Eusko Jaurlaritza kontratu horiek aztertzen ari da.
2019/11/23 - 19:14
1937an hildako bi borrokalariren gorpuzkiak atera dituzte Gamiz-Fikan
Gerra Zibilean, tropa frankistak Bilbon sartu baino lehenagoko borrokan hil ziren bi borrokalariren gorpuzkiak hobitik atera dituzte larunbat honetan, azaroaren 23an, Gamiz-Fikan (Bizkaia).
2019/10/17 - 11:41
EAEko 108 herritako ikur frankistak kendu dituzte, baina 15 herritan badira oraindik
Horietatik bederatzi Bizkaian daude eta hiru daude Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Aipatzekoak dira, besteak beste, Gasteizko katedral berrian eta Justizia Jauregi zaharrean dauden armarriak.