Ahurtiko monjeei omenaldia egin diete, errefuxiatuei eskainitako babesagatik
Eusko Jaurlaritzak eta Gogora institutuak Ahurtin (Lapurdi) dagoen Belokeko monasterioko monje beneditarrak omendu dituzte, 1936tik 1940ra bitarte euskal herritarrei eskainitako laguntza eta babesagatik.
Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela, Eusko Jaurlaritzaren eta errefuxiatu batzuen senideen ordezkaritza txiki bat eta Frantziako hainbat erakundetako ordezkariak, horien artean, Euskal Elkargoko presidentea Jean-Rene Etchegaray eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren presidentea Jean-Jacques Lasserre, Belokeko monasteriora joan dira lan hori eskertzeko asmoz.
Zehazki, lehendakariak eskertu eta aitortu egin du, hartutako pertsonen eta familien izenean eta euskal gizartearen izenean, Belokeko beneditarraren abadiak eta, oro har, beren ateak eta besoak ireki zituzten, hau da, "elkartasuna ekintzekin erakutsi zuten" Ipar Euskal Herriko pertsona eta erakunde guztiek egindako lan humanitarioa.
Gerra Zibila bete-betean zegoela, 40 bat euskal herritarrek (euskal kulturako eta politikako pertsona garrantzitsu batzuk barne, hala nola Jose Ariztimuño –Aitzol–, Jose Miguel Barandiaran, Antonio Labaien eta Joseba Elosegi) abadia horretan aurkitu zuten babesa, Espainiako Estatutik baldintza penagarrietan ihes egin ondoren.
Ildo horretan, pertsona horiek gerraren izugarrikeriatik ihes egin zutela eta giza elkartasun beroa aurkitu zutela azpimarratu nahi izan du lehendakariak. "Gizakiaren alderdirik txarrenetik ihes egin eta alderdirik onena aurkitu zuten", adierazi du. Ildo horretan, eta iraganaren memoria kritikoa eginez, lehendakariak azpimarratu du iraganaren izugarrikeriaren egiaztapen hori dela "etorkizunarekiko itxaropenaren oinarria".
Belokeko monje beneditarrek jazarritako pertsonei laguntzeko agertutako konpromisoa etengabea izan da monasterioaren historia hurbilean. Izan ere, II. Mundu Gerran ere babesa eskaini zioten Frantziako erresistentziari, eta erregimen frankistak errepresaliatutako euskaldunak hartu zituzten berriz 60ko hamarkadan. Gaur egun, ildo berean jarraitzen dute lanean, eskualdera iristen diren etorkin eta errefuxiatuei laguntza eta babesa eskainiz.
Ekitaldia lehendakariaren eta abadiako monjeen arteko bilera pribatu batekin hasi da. Ondoren, gonbidatu guztiek monasterioa bisitatu dute, eta, azkenik, plaka bat ipini da.
Ekitaldia Gogorak antolatu du, eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak 2019. urtean memoria historikoaren arloan ezarritako ildoari jarraitzen dio; horren bidez, euskal erbestea nabarmendu nahi izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin
Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".
Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra Francisco Granados Madrilgo kontseilari ohiarentzat, Punica auzia dela eta
2007tik 2014ra, kontratu publikoen esleipenean Waiter Music jai-enpresari mesede egitea leporatu diote. Epai horrekin, Granadosek bigarren zigorra jaso du Punica auziaren harira. Aurretik, bi urte eta erdi igaro zituen behin-behineko espetxealdian.
Vox Andaluziako Gobernuan ere sartu da, presidenteorde mailako kontseilaritza batekin
Juan Manuel Moreno popularra Andaluziako Juntako presidente hautatu dute, bigarren bozketan. Akordioa ordu erdi lehenago iragarri dute PPk eta Voxek.
Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek 1976 eta 1978ko gertakarien erantzukizuna har dezala eskatu diote Espainiako Estatuari
Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek “Estatua erantzulea” ekimena bultzatu dute. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote “Espainiako Estatuak martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan gertatutako krimenen erantzukizun nagusi eta zuzena berariaz aitor dezala”. Uztailaren 8an, gainera, German Rodriguez oroituko dute Iruñean, garai hartako festetan poliziek “eraso bortitz” batean hil zutelako.
Josu Urrutikoetxea errugabe jo dute Frantzian zuen azken epaiketan
Hau zen Frantzian zuen azken auzibidea, eta absoluzioarekin, prozesua amaitu egin da. Orain, atea zabalduko litzateke Urrutikoetxea Espainiaren esku uzteko, han zabalik dituen auziengatik.
"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean
"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.
Pedrazek Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Mercedes Gonzalez eta DAOa inputatu ditu Leire auziagatik
Epaileak biak deklaratzera deitu ditu datorren uztailaren 16rako, prebarikazio eta justizia oztopatze delituen ustezko egile gisa.
Aguirre lehendakariaren izena erabiltzeko aldarrikapenak hautsak harrotu ditu
EAJ eta EH Bildu tirabiran dira, Aguirre lehendakariaren legatua nork hartuko. Pello Otxandianok Bilboko aireportuari lehendakariaren izena ipintzea proposatu ondotik, gaur Aitor Esteban sartu da eztabaidara.
EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak Bizkaian, batzarkide bat gehiago lortuta, eta EH Bilduk bat edo bi irabaziko lituzke
Sozialistek eta popularrek ahaldun bat galduko lukete, eta Elkarrekin Podemos eta Voxek, bat ere ez edo bat izango lukete. Sumarrek ez luke ordezkaritzarik lortuko.
Epaile batek Vito Quiles atxilotzeko agindu du
Ez du zehaztu zergatik agindu duen neurri hori, baina Quilesek gutxienez auzi penal bat du irekita Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearen etxera joateagatik.