Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aniceto Agirrebeitia miliziano eta okin berriztarrari Elgoibarreko hilerrian lur eman diote

Iragan abenduan, Bizkargi mendian, hobitik atera zituzten gorpuzkiak jaso ondoren, senitartekoek hilerriko nitxo batean utzi dituzte, Gerra Zibileko beste 58 biktimaren ondoan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Anizeto Agirrebeitiaren gorpuzkinak Elgoibarko hilerrian lurperatu ditu familiak

Aniceto Agirrebeitiaren gorpuzkiak haren senitartekoei eman dizkiete asteazken honetan, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaso hilerrian egindako ekitaldian. Hilerriko Duintasunaren Kolunbarioan lur eman diote. Gerra Zibileko biktimaren gorpuzkiak 2020ko abenduan deshobiratu zituzten.

Aniceto Agirrebeitiaren gorpuzkiak jaso ondoren, senitartekoek hilerriko nitxo batean utzi dituzte, Gerra Zibileko beste 58 biktimaren ondoan.

Aniceto Agirrebeitiaren gorpuzkiak iragan udan aurkitu eta abenduan hobitik atera zituzten Bizkargi mendian, Zornotzan (Bizkaia).

Gorpuzkien ondoan identifikazio plaka topatu zuten, 58.331 zenbakiarekin. Euskal armadako agiriei esker, Aniceto Agirrebeitia Lazpita Berrizko (Bizkaia) okin eta borrokalaria Esteban Salsamendi gudarosteko milizianoa zela identifikatu zuten. Euskadiko Alderdi Komunistako (EPK) kidea 1937ko maiatzaren 16an hil zuten, 26 urte zituela.

Bizirik dauden senideak aurkitu ondoren, DNA laginak aztertu eta biktima identifikatu zuten.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duenez, "Euskadiren memoria historiko eta demokratikoa berreskuratzeko ematen diren pausoak", "elkarbizitza eraikitzeko" aurrerapausoak ere badira.

Jose Antonio Rodiguez Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuordeak eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak Artolazabal lagundu dute ekitaldian. "Hurbiltasuna eta maitasuna" helaraztea erakundeen "betebehar" bat dela esan die sailburuak Agirrebeitiaren senitartekoei, "zortzi hamarkada baino gehiago" pasa direlako Elgoibarren lurperatu ahal izateko.

"Aniceto bezalako pertsonei duintasuna emateko lanean" laguntzeagatik "harro" agertu da Artolazabal, "demokraziaren defentsan borrokatu zirelako".

46 deshobiratze 2001etik

2001etik 46 deshobiratze aurrera eraman dituzte Euskadin. Guztira, 110 biktimaren (108 gizon eta 2 emakume) gorpuzkiak berreskuratu dituzte, horietako 27 soilik identifikatu ahal izan dituzte.

Hobitik atera dituzten biktima gehienak, 70, milizianoak ziren, baina judizioz kanpoko 26 exekutatu eta preso zeuden beste 14 pertsona ere berreskuratu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X