G7 goi-bilera
2023/05/18 - 16:39
G7 goi-bilerako liderrak Hiroshimara iritsi dira
Munduko zazpi ekonomia nagusien buruzagiek (Kanada, Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak) G7 goi-bilera egingo dute bihartik, maiatzak 19, igandera bitartean, Hiroshiman. Ukrainako gerra eta Txinarekiko tentsioak izango dira gai nagusiak.
2022/12/03 - 15:54
G7k eta Australiak bat egin dute Europar Batasunak ezarritako upeleko 60 dolarreko mugarekin
Kremliñen diru etorriak murrizteko eta Errusiak bere gerra finantziatzeko arazoak izan ditzan bere petrolioaren prezioari topea jartzea erabaki dute Europar Batasunak, G7k eta Australiak,60 dolar upeleko. Merkatu askearen printzipioak modu arriskutsuan aldatzea leporatu die Moskuk.
2022/06/28 - 16:04
G7ak Putinen aurkako neurri "zorrotzak eta berehalako kostu ekonomikokoak" babesten ditu
Munduko zazpi potentzia nagusietako goi-ordezkariek, Alemanian, egindako goi-bilera amaituta, Ukrainako Gobernuarekiko eta bertako herritarrekiko babesa agertu dute, azken adierazpenean; izan ere, Errusiaren aldetik "justifikatu gabeko eraso-gerra" dela nabarmendu dute.
2022/06/27 - 18:21
G7ak isun gehiago onartu ditu Errusiaren aurka, eta "beharrezkoa den babesa" helarazi dio Ukrainari
"Errusiaren diru-sarrerak eteteko prest gaude, baita urretik datozkionak ere", esan dute buruzagiek Elmaun (Alemania) egiten ari diren goi-bileran onartutako adierazpen batean.
2022/06/26 - 23:02
Ukrainako gerrak eragindako ondorio ekonomikoak, G7aren goi-bileraren ardatza
Alemanian, Bavarian, egiten ari diren G7aren goi-bileran “batasuna” izan da gehien errepikatu den hitza. Lehenengo jardunaldia izan da gaurkoa, eta kezka azaldu dute agintariek ekonomia globalarekin. Hala, Errusiari aurre egiteko batasun hori funtsezkotzat jo dute.
2022/06/26 - 20:38
Lehorteak eta goseteak Etiopia astindu dute
G7 bileran mahaigaineratutako gaietako bat, NATOren gailurrean ere jorratuko dena, Ukrainako gerrak areagotutako gosetea da. Afrikan bereziki biziagotu da, bertako herrialdeek gerran dauden bi herrialdeetatik inportatzen duten gariarekiko dependentzia dela eta.
2022/06/26 - 12:48
Abian da Bavarian G7ko 48. goi-bilera
Elmauko gazteluan, Alpeetan, bildu dira munduko zazpi ekonomia handienetako estatuburuak eta gobernuburuak. Ukrainako gerra bereziki izango dute hizpide, eta Zelenskiri erakutsitako babesa berretsiko dute. Ukrainako presidenteak berak ere parte hartuko du, modu telematikoan.
2022/06/25 - 19:45
Igande honetan abiatuko duten G7ko goi-bileraren aurkako protesta izan da Munichen
Erregai fosilak pixkanaka erabiltzeari uztea, animalien eta landareen aniztasuna babestea, justizia soziala eta gosetearen aurkako ekintzak aldarrikatu dituzte. Munduko zazpi herrialde industrializatu nagusien estatuburuak eta gobernuburuak bilduko dira G7ko goi-bileran.
2022/05/15 - 13:59
NATOk adostasuna eskatu du Finlandia eta Suedia aliantzan sartzeko prozesuan aurrera egiteko
Finlandiak dagoeneko formalizatu du sartzeko eskaera, eta Suediako Gobernuak gauza bera egingo du; Turkia, berriz, bi herrialde eskandinaviarrak Atlantikoko aliantzara batzearen aurka dago, PKK-ko kurduekiko politika toleranteak berrikusten ez dituzten bitartean, "terroristatzat" jotzen baititu.
2022/05/14 - 15:06
Indarrez ezarritako muga-aldaketarik ez duela onartuko ohartarazi dio G7ak Errusiari
"Erasoaren bitartez Errusia ezartzen saiatzen ari den balizko muga-aldaketarik ez dugu inoiz aitortuko", esan du G7ak Berlinen izandako bileraren ostean.
2022/05/08 - 20:42
Petrolio errusiarraren inportazioak debekatzeko konpromisoa berretsi du G-7ak
Talde horretako estatu-kideek konpromisoa hartuko dute, halaber, Errusiaren menpeko funtsezko zerbitzuen hornidura debekatzeko edo eragozteko neurriak hartzeko. Helburua da Errusia ahalik eta gehien isolatzea.
2022/03/24 - 07:47
EBk eta AEBk Putinen gaineko presioa areagotu nahi dute NATO, G7 eta Europako Kontseiluaren goi-bilerekin
Errusiak erasoaldia hasi zuenetik hilabete bete denean, Joe Biden AEBko presidenteak Europara bidaia egin du, Ukrainako gerran murgilduta dagoen kontinenteari babes argia adierazteko.
2021/10/29 - 22:21
G-20aren bilera Erroman hasi bezperan, lehen protesta ekitaldi baketsuak egiten hasi dira
Lehen protesta ekitaldi baketsuak egiten hasi dira, hirian aparteko segurtasun neurriak nabari diren bitartean. 6.500 polizia agente eta soldadu izango dira kaleetan, goi-bilera liderrek lasaitasunez egin dezaten.
2021/06/13 - 22:59
G7ak oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatu dio Txinari
Lan baldintza eskasetan lanaldi luzeak egitera behartzen duten horniketa kateak desegiteko konpromisoa hartu du G7ak. Gainera, Txinari oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatu dio.
2021/06/12 - 22:51
Osasun krisiari aurre egiteko estrategiez aritu dira G7aren goi-bileran
Ccovid-19aren txertoaren banaketa masiboaz, ekonomia suspertzeaz eta kudeaketa sistemak berritzeko akordioez aritu dira gaur mundu mailako agintariak, G7aren goi-bileran.
2021/06/11 - 22:30
Protestak G7ko goi-bileraren lehen egunean
Manifestaldiak eta protestak izan dira klima aldaketaren kontrako borroka aintzat hartzeko eskatuz. Covid-19aren kontrako txertoen patenteak askatzeko ere eskatu dute.
2021/06/11 - 19:38
Hasi da G7a, pandemia hasi zenetik egingo den lehenengo nazioarteko goi-bilera handia
Koronabirusa eta klima aldaketaren aurkako borroka izango dira eztabaidagai nagusietako batzuk, eta tartean egongo da Joe Biden AEBko presidentea, bere lehenengo bidaian.
2021/06/11 - 16:34
Gaur hasiko da G7aren bilera Erresuma Batuan
Europako estatu boteretsuenek eta AEBk indarrak batu nahi dituzte pandemiaren eta klima aldaketaren aurka. Horretaz gain, Txina eta Errusiari ere aurre egin nahi diete.
2021/06/11 - 15:34
G7aren zerga akordioa txalotu eta Euskadiren parte-hartzea aldarrikatu du Azpiazuk
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak gogorarazi duenez, multinazionalek "bidezko zerga portzentajea toki guztietan ordaintzea" bilatzen du akordioak.
2021/06/10 - 11:00
Biden Erresuma Batura iritsi da, Europara egingo duen bidaiaren lehen geldialdira
Bidenek Kornuallesen egingo den G7aren goi-bileran parte hartuko du ostiraletik aurrera. Horretaz gain, AEBko presidentea Vladimir Putinekin bilduko da ekainaren 16an.