Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Bavarian G7ko 48. goi-bilera

Elmauko gazteluan, Alpeetan, bildu dira munduko zazpi ekonomia handienetako estatuburuak eta gobernuburuak. Ukrainako gerra bereziki izango dute hizpide, eta Zelenskiri erakutsitako babesa berretsiko dute. Ukrainako presidenteak berak ere parte hartuko du, modu telematikoan.
Iragarkia
Alemanian, Bavarian, egiten ari diren G7aren goi-bileran “batasuna” izan da gehien errepikatu den hitza. Lehenengo jardunaldia izan da gaurkoa, eta kezka azaldu dute agintariek ekonomia globalarekin. Hala, Errusiari aurre egiteko batasun hori funtsezkotzat jo dute.
18:00 - 20:00
Ukrainako gerrak eragindako ondorio ekonomikoak, G7aren goi-bileraren ardatza

G7ko estatuburuek eta gobernuburuek hiru eguneko goi-bilerari ekin diote, gaurtik hasita, Elmauko gazteluan, Alpeetan, Bavariako estatuan (Alemania), Ukrainako gerra eztabaidetako auzi nagusia izanda.

Ekainaren 28ra arte egingo dute batzarra, eta Alemania anfitrioia izango da. Hori dela eta, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra Joe Biden AEBko presidentearekin batzartu da aldebiko bilera batean, goi-bilerari ekin aurretik.

Ukrainako gerra bereziki izango dute mintzagai. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi duenez, lehentasuna izango da Ukrainari erakutsitako babesa berrestea "behar den beste denbora".

Landa-eremu batean kokatutako luxuzko hotel batean izango da goi-bilera, 2017ko G7ko goi-bileran, Hamburgon, alegia, izandako istilu larriak saihestu aldera. Elmauko zonaldea hesiz inguratuta dago, balizko manifestarien sarrera galarazteko, eta polizia kopurua handia zabalduko dute, 18.000 agente inguru, hain zuzen ere.

Munduko zazpi ekonomia handiek osatzen dute G7a, hala nola, Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua. Potentzia horiei eragiten dizkieten segurtasun- eta ekonomia-auziak kudeatzea da helburua. Vlodomir Zelenski Ukrainako presidenteak ere parte hartuko du, modu telematikoan.

Protestak, goi-bileraren atarian

Larunbat honetan, G7ko goi-bileraren bezperan, 4.000 pertsona inguru bildu dira Munichen izandako protestan. 20.000 bat lagun biltzea espero zuten protestaren antolatzaileek eta azkenean parte-hartzea askoz txikiagoa izan da.

Erregai fosilak pixkanaka erabiltzeari uztea, animalien eta landareen dibertsitatea babestea, justizia soziala eta gosetearen aurkako ekintzak aldarrikatu dituzte Munichen bildutako manifestariek.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X