Goialdeko depresioa
2024/11/14 - 15:49
Mansour, Malagan emakume bat uretatik salbatu zuen heroi ginear gaztea
Mansourrek 19 urte ditu. Malagako erdigunean urak hartuta zegoen kale baten erdian emakume bat harrapatuta ikusi zuen, etorbidea zeharkatu eta laguntzera hurbildu zitzaion. Besoetan hartu eta leku seguru batera eraman zuen. Bideoa birala egin da sare sozialetan.
2024/11/14 - 13:57
Goialdeko borraska hego-mendebaldera mugitu da, Andaluziako hainbat probintzia abisu laranjapean jarrita
Ordubetean metro koadroko 30 litro pila daitezke Cadizen, Sevillan eta Huelvan. Valentziak eta Malagak normaltasuna berreskuratzeko lanetan jarraitzen dute.
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 22:05
Malaga hiriburuko kaleak, dendak eta ospitaleak urak hartu ditu
Euriaren ondorioz, 4.000 pertsona inguru atera behar izan dituzte etxeetatik, eta Malaga hiriburuko erdigunea urez bete da. Abisu gorria ezarrita zegoenez, errepideak ia hutsik egon dira gaur eta eskolak bertan behera geratu dira.
2024/11/13 - 16:38
Torresek batasuna eskatu du Valentziako hondamendiaren arrean: "Helduko da erantzukizunak argitzeko ordua"
Kongresuan egin duen agerraldian, iragarri du kaltetuei laguntzeko eta horien eskariak bideratzeko Goi Batzorde bat sortuko dutela. Orain, "erakundeen indarra" kaltetuei bideratu behar zaiela nabarmendu du.
2024/11/13 - 15:08
Goialdeko depresioa Malagan: Andaluziako probintziako hainbat eskualde muturreko arriskuan daude
10:00etatik eta egun osoan, euri-jasengatik abisu gorria (muturreko arriskua) dago indarrean Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan
2024/11/13 - 13:43
Mazonek esan du bere Gobernua 'ziztu bizian' ari dela lanean GOIDIak kaltetutakoei laguntzak emateko
Carlos Mazon Generalitateko presidenteak defendatu du gobernua "oso azkar" eta "kalez kale" ari dela lanean, eta Valentziako Gobernuak azken egunetan onartutako laguntzak "ziztu bizian" aplikatzen ari dela.
2024/11/13 - 12:11
Goialdeko borraskaren egunetik Torrenten desagertuta zeuden 3 eta 5 urteko haurren hilotzak aurkitu dituzte
Ruben eta Izan haurren gorpuak Torrentetik hainbat kilometrotara aurkitu dituzte, bi udalerritan.
2024/11/13 - 08:51
Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/12 - 18:33
Egoerak hobera egin badu ere, lokatzak Algemesiko kaleak estaltzen jarraitzen du
Azken egunotan, Algemesiko bizilagunek ikusi dute herriko kaleetan pilatutako objektuak kentzen joan direla. Hala ere, badirudi "erabateko normaltasuna" berandu iritsiko dela Valentziako herrira.
2024/11/12 - 08:42
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, zerga erreforma eta borraska Mediterraneoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/11 - 21:37
''Goialdeko depresio bat dator eta prezipitazio mardulak utzi ditzake Mediterraneo inguruan''
Goialdeko depresio honek gurean ez du euri askorik utziko, baina Mediterraneo inguruan asko bota dezake. "Hala ere, ez dugu uste duela bi astekoa gertatuko denik", adierazi du Andoni Aizpuruk.
2024/11/11 - 14:39
Hondamendiak eragindakoengatik erantzukizun politikoak eskatzea baztertu du oraingoz Pedro Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du exekutiboa "behar den horretan buru-belarri" dagoela, eta "denborarik" izan izango dugula erantzukizunak eskatzeko. Halaber, argitu du Mazon Generalitateko presidentearekin WhatsApp bidez mezuak trukatu zituela urriaren 29an, hondamendiaren egunean.
2024/11/11 - 13:33
Goialdeko borraska batek euriteak utziko ditu Kataluniako kostaldean eta Balearretan, bihartik aurrera
Aemetek alerta laranja ezarri du Mallorcan, Eivissan eta Formenteran. Valentziako Erkidegoa abisu horian egongo da. Euskalmetek, bestalde, ez du aurreikusi muturreko eguraldiagatik abisurik ezartzea.
2024/11/11 - 13:22
Mazon: ''Akatsak izan zirela onartu beharko dugu, zalantzarik gabe, umiltasun osoz''
Goialdeko depresioaren inguruko kudeaketagatik kolokan dagoen Valentziako presidenteak esan du "denok" daudela behartuta "egin ahal izan ziren akatsak birpasatzera". Dena dela, ez du argitu dimitituko ote duen.
2024/11/11 - 10:02
Kalteturik ez dauden 47 ikastetxe ireki dituzte gaur Valentzian
Gainerakoak arian-arian irekitzen joango dira. Bien bitartean, ikasle horiek beste ikastetxe batzuetan hartuko dituzte. Eskola euren udalerritik kanpo egonez gero, eskola-garraioa izateko aukera emango diete.
2024/11/11 - 09:51
Espainiako Gobernuak 3.765 milioi euroko laguntzak onartu ditu goialdeko borraskak kaltetutakoentzat
Iragan asteartean Ministroen Kontseiluak onartutako lehen neurri sorta (10.600 milioi) kontuan hartuta, dagoeneko 14.373 milioi euroko balioa duten languntzak aurrera atera ditu.
2024/11/10 - 18:09
EAEko 40 udaltzain eta ertzain Valentziara joango dira astelehenean, 15 ibilgailutan
Alcudiara joango dira, batez ere segurtasun lanetan aritzeko, bertako enpresetan egiten ari diren lapurretei aurre egiteko.
2024/11/10 - 15:02
Dimisioak ez dira aukera bat Valentziako Gobernuarentzat: "Ezin ditugu biktimak abandonatu"
Cecopiren bilerara sartu aurretik, Carlos Mazon presidenteak errespetua agertu die Valentziako erdiguneko kaleetan larunbateko protestan parte hartu zuten milaka manifestariei, bertan erakutsitako "minagatik".
2024/11/10 - 14:09
Denboraleak 222 hildako eta 36.803 erreskatatu eragin ditu, Espainiako Gobernuaren azken zenbaketaren arabera
Azken bi gorpuak larunbatean aurkitu dituzte Valentzian. Guztira, 214 hildako izan dira Valentzian, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian. Azken 24 orduetan beste 82 herritar erreskatatu dituzte.