Goierri
2019/07/23 - 16:53
Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Gipuzkoan
Polizia operazioaren baitan 27 urteko hiru gizon atxilotu eta horien etxebizitzak miatu dituzte Ibarran, Urnietan eta Urretxun.
2019/07/11 - 20:54
Goierriko enpresaburu bat zigortu dute langile bati sexu-abusuak egiteagatik
Gertakariak 2016an jazo ziren. LABek azaldu duenez, erasotzaileari bi urteko espetxe-zigorra ezarri berri dio Justiziak. Elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako (19:00) Legorretan.
2019/07/03 - 08:35
Emakume bat larri zauritu da Urretxun izandako trafiko istripuan
Furgoneta bat bidetik atera eta irauli egin da GI-3771 errepidean, Santa Barbarako bidean. Barruan zihoazen bost lagunetako bat larri eraman dute Donostia Ospitalera.
2019/06/29 - 18:57
Ireki dute N-1 errepidea, Itsasondon, kiskali den kamioia baztertu ostean
Kamioi batek su hartu du, eta errepidea itxi egin behar izan dute tarte batez Irungo noranzkoan.
2019/05/05 - 17:43
Jendetza batu da Idiazabalen, gaztaren egunean
Gazta dastaketak, lehiaketak eta omenaldiak izan dira, eta, nola ez, protagonista nagusia Idiazabalgo gazta izan da.
2019/04/21 - 16:30
Europako 'speeddown' edo goitibehera txapelketa egiten ari dira Legazpin
Urruti gelditu dira Euskal Herrian hain ezagunak diren garai bateko egurrezko goitibeherak. Egun, 7.000 euroko goitibeherak ere aurkitu daitezke.
2019/04/09 - 13:44
Zumarraga eta Urretxu, airetik ikusita
2019ko Itzuliaren lehen etaparen emakinzunak Zumarraga eta Urretxu zerutik ikusteko aukera eman digu.
2019/04/03 - 21:09
Itsasoren inguruko helegitea tramitera onartu du Auzitegi Gorenak
Errekurtsoa garatzeko eta edukia eta argudio nagusiak aurkezteko 30 egun izango ditu orain Gipuzkoako Aldundiak.
2019/03/26 - 19:15
Deskargako autobide berria, zabalik
Beasain eta Bergara arteko korridoreak 23 kilometro dauzka. A-636 izango da errepide berriaren izendapena. Datorren urtetik aurrera kamioiek ordainsaria ordaindu beharko dute.
2019/03/13 - 07:42
Pertsona bat ospitaleratu dute, Legazpin izandako sute batean kea arnastuta
Sua piztu den eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Ertzaintza sutearen zergatia ikertzen ari da.
2019/01/07 - 17:12
Bi emakumeri eraso egiteagatik atxilotu dituzte Donostian eta Lazkaon
Donostian, ustezko erasotzailea kalean atxilotu zuten, igandean. Bigarren atxiloketa goizaldeko 02:00etan egin dute etxebizitza batean, Lazkaoko erdigunean.
2018/12/26 - 20:58
Kamioi batek zama galdu du Idiazabalen eta hiru ordutik gorako pilaketak eragin ditu
Kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, arin zaurituta.
2018/12/13 - 13:43
2018ko Santa Luzia azoka Zumarragan eta Urretxun
Euria egin arren, milaka lagun gerturatu dira Zumarragara eta Urretxura.
2018/11/02 - 18:14
Mendi ibilaldiak eta sendabelarrak biltzen ditu 'Xendabelarrak' proiektuak
Turismoa bultzatzeko proiektu berri bat jarri dute abian Legorretan. 'Xendabelarrak' deitzen da egitasmoa, eta mendi ibilaldien bitartez sendabelarren inguruko informazioa ematen dute.
2018/10/08 - 11:32
2018ko Kilometroak festaren balorazio gazi-gozoa egin dute
'Gonbidatuta egon ez arren', euriak zipriztindu egin du Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Espero baino jende gutxiago izan da, baina diru-ekarpen ugari izango dituztela adierazi dute antolatzaileek.
2018/10/07 - 22:50
Espero zena baino jende gutxiago izan da Kilometroetan euria dela eta
Urretxu eta Zumarragara milaka euskaltzale hurbildu dira Kilometroetako ibilbidea egin eta egitarau zabalaz gozatzeko asmoz. Giroak, ordea, eragina izan du eta ez da espero zen adina jende bertaratu.
2018/10/07 - 16:21
Milaka lagun bildu dira Kilometroetan zubiak batzeko asmoz
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende ugari bildu da Urretxu-Zumarraga Ikastolak euskararen alde antolatu duen Kilometroak jaira.
2018/10/07 - 12:24
Abiatu da Kilometroak jaia Urretxun eta Zumarragan, euskararen alde zubiak batuz
5,9 kilometroko ibilbidea eta adin guztietarako jarduerak antolatu ditu Urretxu-Zumarraga ikastolak.
2018/10/04 - 17:59
Gaztaren nazioarteko biltzarra abiatu dute Ordizian
Herritarrei artzaintza eta gaztagintza ezagutzera ematea du helburu nagusi. Suitzako, Kanarietako edota Bartzelonako gaztagileen alboan jardungo dute euskal artzainek.
2018/10/03 - 15:36
Gizon bat hil da Gabirian, orga jasotzaile bat irauli eta azpian harrapatuta
Ezbeharra 11:15ean gertatu da, basoko pista batean. Hildakoa 53 urteko legorretar bat da.