Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi batek zama galdu du Idiazabalen eta hiru ordutik gorako pilaketak eragin ditu

Kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

Fruta zeraman kamio bat irauli da Etxegarate gainean, Idiazabalen (Gipuzkoa). Zama errepidera erori da eta auto pilaketak eragin ditu. Arratsaldeko 18:00ak igarota, hiru ordutik gorakoak ziren ilarak.

Istripua 14:55ean gertatu da, N-1 errepidean, Idiazabalen. Ondorioz, kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

Kamioiak eta kargak errepidea oztopatzen dute eta errei bat itxi behar izan dute, Madrilgo noranzkoan. Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, erreiak itxita jarraituko du, gauean zehar zama kentzeko lanak burutu arte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X