Goierri
2017/07/19 - 22:31
Haize, euri eta txingor ekaitzak kalte dezente eragin zituen Legazpin
Euri jasek, haize ufadekin batera kalteak eragin zituzten herri askotan, eta Legazpin, besteak beste, argirik gabe geratu ziren, eta kale askok urez gainezka ere egin zuten.
2017/06/19 - 20:53
Mutiloako zabortegia hiri-hondakinak jasotzen hasi da
Abuztuaren 11tik aurrera ez dute hondakin gehiago bidaliko Meruelora (Kantabria), eta Goierriko udalerrira eramango dituzte Gipuzkoako hiri-hondakin guztiak.
2017/06/08 - 23:37
Goierriko 2 enpresa elkartu dira merkatu globalean lehiatzeko asmoz
Zaldibiko Juan Lasa enpresa eta Beasaingo Arri kooperatibak "Get Subsea" enpresa sortu dute gas eta petrolioaren merkatuan elkarrekin egindako produktuak saltzeko.
2017/06/02 - 16:00
Legazpiko Chillida Lantokiak Haizearen Orraziaren historia gordetzen du
1975ean sortu zuen Eduardo Chillidak Donostian dagoen eskultura-multzoa. Legazpiko lantoki honetako hainbat artistaren laguntza izan zuen lan horretan.
2017/05/07 - 18:34
Euskal gaztaren azokaren lehen edizioan jende ugari bildu da
Illarduiako La Leze gaztandegiko gaztak irabazi du lehiaketa. Herritarrak izan dira epaileak. Lehen aldiz Euskal Herriko 2 gaztak izan dira elkarrekin: Idiazabal eta Ossau Iratikoa.
2017/04/19 - 16:02
Idiazabal gaztaren denboraldiari hasiera eman diote Ordizian
2.000 ardik baino gehiagok herriko kaleak zeharkatu dituzte goizean. Gipuzkoako hainbat lekutatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteaz gainera, gazta egiteko eta dastatzeko aukera izan dute.
2017/03/30 - 23:10
Etxez etxeko fruta banaketa hileta auto baten, Goierrin
Fruta eta barazkiak saltzeko marketing kanpaina deigarria burutu du Jose Luis Amatriainek fruta saltzaileak. Hileta auto baten banatzen du fruta Ordizian, Lazkaon eta Legorretan.
2017/03/12 - 22:31
Legorretak oniritzia eman dio zaborra 6 edukiontzi bidez biltzeari
Honako hau izan da emaitza: 425 baiezko boto, 182 ezezko eta 4 boto baliogabe.
2017/03/12 - 18:23
Gipuzkoako zaborrak Mutiloara eramatearen aurkako protesta, Donostian
Goierriko bizilagunek agerraldia egin dute Donostian, Gipuzkoako Foru aldundiaren aurrean, Goierri BirZirik herri plataformak deituta.
2017/03/12 - 16:30
Zaborrak nola kudeatu erabakitzeko bozketa Legorretan
Legorretako biztanleak gaur egiten ari diren bozketan zaborra biltzeko sistema erabakiko dute: orain arte bezala atez atekoarekin jarraitu edo txip bidezko edukiontzien sistema ezarri.
2017/03/04 - 09:08
Itsaso desanexionatzeko prozedura baliogabetu du Espainiako Gobernuak
Presidentetza eta Tokiko Administrazioen Ministerioak baztertu egin du Tokiko Entitateen Erregistroan izena emateko egindako eskaera, gutxienez 5.000 biztanle behar dituztela argudiatuta.
2017/02/05 - 12:04
Zaldibiako mendi elkartearen borda kiskali da, Aralarren
Ertzaintzaren txosten ofizialaren zain, Oiduiko txabolako sua nahita piztutakoa izan daitekeela uste dute mendi elkartekoek.
2016/12/27 - 16:25
Gizon bat hil da Olaberrian, ibilgailuarekin amilduta
Istripua GI-3560 errepidean gertatu da, Lazkaora bidean.
2016/12/25 - 13:07
Bi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria egotzita
Bulgarian jaiotako 41 urteko gizonezkoa eta 20 urteko tuterarra dira atxilotu dituzten biak.
2016/12/21 - 14:31
Ezagutzen al dute Joxemiel Barandiaran ataundar gazteenek?
Joxemiel Barandiaranengatik izan ez balitz ez omen zituzten jentilen etorreraren gisako ohiturak edukiko, hala azpimarratu digute Ataungo Eskolako ikasleek.
2016/10/31 - 20:22
"Asko gara gazta ona egiten dugun artzainak, maila altua dago"
Olaberriako Aizpea gaztandegikoek irabazi dute Gernikako azokako gazta txapelketa. Mikel Etxezarreta pozik azaldu da sariarekin. Esan duenez, maila handia dago gazta egiten duten artzainen artean.
2016/10/29 - 19:44
La Leze gaztandegi arabarrak irabazi du 2016ko Artzai Gazta lehiaketa
Nafarroako Ricardo Remiro gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Gipuzkoako Mausitxarentzat izan da hirugarrena.
2016/10/29 - 16:19
40 gazta iritsi dira Idiazalgo final handira
Onenen artean onena aukeratu behar dute, horregatik epaileek mila buelta eman dizkiete gaztei. Usaindu, ukitu, dastatu… Erabakia ez da erraza.
2016/10/28 - 15:06
Gizon bat identifikatu dute Gipuzkoan exhibizionismoa egiteagatik
Gertakariak Idiazabalen eta Beasainen izan ziren. Kaletik zihoazen neska batzuei bere organo genitalak erakutsi izana egotzi diote.
2016/09/29 - 12:20
Gipuzkoako hiri hondakinen zati bat, Mutiloako zabortegira
Egunero Merueloko (Kantabria) zabortegira ateratzen diren kamioien kopurua murriztuko du erabakiak.