Gipuzkoako zaborrak Mutiloara eramatearen aurkako protesta, Donostian
Goierriko bizilagunak (Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrak, hein handi batean) kalera atera dira berriro igande eguerdian, Zubietako erraustegia eraiki bitartean Mutiloako Lurpe zabortegira Gipuzkoako errefusa eramateko hartutako erabakiaren aurka protestatzeko. Lurpe zabortegiak, orain arte, hondakin geldoak besterik ez ditu hartu, eta erabaki horrekin hiri hondakin solidoak hartzera pasatuko litzateke.
Horrenbestez, agerraldia egin dute Donostian, Gipuzkoako Foru aldundiaren aurrean, Goierri BirZirik herri plataformak deituta, aipatu erabakiarekin ez datozela bat adierazteko.
Zaborraren tamaina murrizteko neurri eraginkorrik apenas ikusten dutela salatu dute, eta, batez ere, Markel Olano Ahaldun Nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua izan dira euren kritiken jomuga. Izan ere, erraustegiaren aldeko hautua besterik egin ez izana leporatu diete, eta, euren aburuz, "instalakuntza hori edukitzeak birziklatzean egingo den ahalegina Europatik eskatzen diren minimoak betetzera mugatuko da".
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko