Goierri
2022/07/15 - 13:37
EAEko Auzitegiak 15 urtetik 12ra murriztu dio zigorra Gipuzkoako serieko bortxatzaileari
Euskal auzitegiak partzialki onartu du zigortuak aurkeztutako helegitea. Hala, Beasainen 2019an egindakoa lesio delitu batekin bateratutako eraso sexuala dela ebatzi du, eta ez bi delitu bereizi.
2022/07/08 - 13:53
N-1 errepidea erabat itxiko da Ordizian larunbatetik iganderako gauean
Era berean, A-636 autobiako eskuineko erreia itxita egongo da Ormaiztegin, Beasaineko noranzkoan.
2022/06/26 - 16:50
“Sexilioa” herri txikietan
Markel 18 urteko ordiziarra da, 10.000 biztanleko herri bateko auzokidea. Orain bi urte egin zuen publiko homosexuala zela, eta, dioenez, herri txikietako anonimotasun faltak zailtasunak dakartza. Ondorioz, pertsona askok hiri handietara joatea erabakitzen dute, bere identitatea askeago bizitzeko.
2022/06/20 - 12:34
Lortu dute Arastortzeko mendi-sutea itzaltzea
Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 25 hektarea inguru erre dira.
2022/06/19 - 13:46
Sutea Arastortz mendian, Ataun, Lazkao eta Zaldibia artean
Mendiko 10 hektarea inguru erre dira. Gauerditik kontrolpean dute sutea, baina oraindik itzali gabe dago. Zaldibiako eta Ataungo Udalek eskainitako irudiak.
2022/06/18 - 21:04
Ataunen piztutako sutea kezkaz eta gertutik jarraitzen ari dira baserritarrak
Aralarko Parke Naturaletik oso gertu piztu da sutea, Ataun, Lazkao eta Zaldibiako muga artean, baina momentuz sugarrak ez dira parkeko lurretan sartu.
2022/06/18 - 16:38
Arastortz mendian piztutako sutea itzaltzeko lanetan dabiltza buru-belarri
Ataun eta Zaldibia arteko mugan piztu da mendi-sutea, Aralarko parke naturaletik oso gertu.
2022/06/18 - 16:07
Sutea piztu da Arastortz mendian, Ataun eta Zaldibia artean
Gipuzkoako suhiltzaileak itzaltze-lanetan dabiltza, 11:00ak aldera herritarrek abisua eman ostean. Dirudienez, Aralarko Parke Naturaletik oso gertu piztu da sutea, baina momentuz sugarrak ez dira parkeko lurretan sartu.
2022/06/18 - 15:34
Mendi-sutea piztu da Ataun eta Zaldibia artean, Aralarreko parke naturaletik oso gertu
Gipuzkoako suhiltzaileak itzaltze-lanetan dabiltza, 11:00ak aldera herritarrek abisua eman ostean.
2022/06/14 - 21:11
Basoko langile bat hil da Idiazabalen izan den istripu batean
Lan-istripua goizean gertatu da Urtsuaran auzoan, behargina zuhaitzak arrastaka eramateko makina batekin lanean zebilen bitartean.
2022/06/11 - 19:54
12 urteko mutil baten desagerketa salatu dute Beasainen
Ostegunean, ekainaren 9an, jarri zuen adin txikikoaren familiak salaketa Ertzaintzaren komisarian. Vost Euskadik jakitera eman duenez, Cadizen egon liteke.
2022/06/06 - 21:47
Beasainek jaietako azken gauean gertatutako sexu-erasoa gaitzetsi du
Udalak eta Beasaingo bizilagunek igande goizaldean emakume baten aurka izandako sexu-erasoa gaitzetsi dute, eta elkartasun osoa adierazi diete biktimari eta haren senide eta lagunei.
2022/06/06 - 10:32
Beasainen bortxatutako emakumeak salaketa aurkeztu du
Erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta, sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.
2022/06/05 - 22:52
Beasainen elkarretaratzea egin dute larunbateko bortxaketa gaitzesteko
Emakume bat bortxatu dute larunbat gauean Beasainen. Herrian jaiak ospatzen ari dira eta, dirudienez, taberna gunean izan da erasoa, goizaldean. Zumarragako ospitalean artatu dute emakumea. Bortxaketa gaitzesteko, elkarretaratzea egin dute herrian.
2022/06/05 - 17:37
Beasaingo jaietan emakume batek pairatutako bortxaketa ikertzen ari dira
Zumarragako Ospitalean artatu dute emakumea. Beasaingo Udalaren bozeramaileen-batzordeak elkartasuna adierazi die biktimari eta senideei.
2022/05/29 - 16:30
Zegama-Azkorri lasterketak hamaika lekutatik etorritako milaka pertsona batu ditu
Bi urtez ez da lasterketarik izan, eta gogotsu etorri dira denak. Asteburu hau, dudarik gabe, urteko lanpetuena dela diote bertakoek.
2022/05/23 - 16:36
Eraso matxisten aurkako gida martxan jarriko duen lehen herrietako bat Beasain izango da
Besainen Loinatz jaiak ospatuko dira asteburu honetan, eta taberna guztiek eskura izango dute protokolokoa. Musika kendu, erasotzailea tabernatik atera, udaltzainei deitu eta batez ere emakumea artatu. Horiek besteak beste jasoko dituzten aholkuak. Hernanin ere antzeko neurriak hartuko dituzte.
2022/04/29 - 14:29
CAFeko langileek amiantoaren biktimak omendu dituzte
Beasaingo CAFeko langileek manifestazioa eta omenaldia egin diete amiantoaren ondorioz hildako lankideei. Lore-eskaintza CAFen ate nagusian amiantoaren biktimei egindako monumentuan egin da.
2022/04/20 - 15:22
Artzain Egunaz gozatu dute Ordizian
Bi urteko geldialdiaren ostean, berriro ospatu dute Artzain Eguna Ordizian. Hainbat artzain eta gaztagile elkartu dira azokan eta 2000 arditik gora Ordiziako kaleetan barrena ibili dira.
2022/04/20 - 12:54
Aralarko Mankomunitatearen "utzikeria" eta esne ekoizleen "egoera kaskarra" salatu dituzte EHNEk eta ENBAk
Ordiziako (Gipuzkoa) Artzain Eguna "lehen sektorearen irudia hobetzeko" eta euren jarduera ekonomikoa sustatzeko "baliagarria" dela uste dute nekazarien sindikatuok, baina azpimarratuta "artzainek urte osoan zehar behar dutela babesa".