Gorbeialdeko kuadrilla
2025/01/16 - 16:46
Itsarazko parke eolikoa eraikitzeari atea itxi dio Espainiako Gobernuak
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kontrako txostena ebatzi du, Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuen proiektuak ingurumenari kalte egingo liokeelakoan. Pozik hartu dute berria Aramaioko Udalak eta Aramaixo Bizirik plataforma.
2024/07/10 - 16:33
50.000 alegaziotik gora aurkeztu dituzte Arabako "makroproiektu" energetikoen aurka sindikatu eta elkarteek
Alegazioak Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske, AHTrik ez eta UAGA sindikatuek aurkeztu dituzte, besteak beste, eta manifestazioa iragarri dute Gasteizen, urriaren 26rako.
2024/07/10 - 15:21
''Alegazioak aurkeztuko ditugu Arabako makroproiektu fotovoltaiko guztien aurka''
Arabako "lurraldea mehatxatzen duten" energia berriztagarrien "makroproiektuen" aurkako 50.000 alegazio baino gehiago erregistratu dituzte asteazken honetan hainbat erakunde eta sindikatuk. Horiek geldiarazteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari.
2024/07/10 - 14:51
Solaria enpresak EAEko 1.000 lurjaberekin akordioak itxi ditu
Kritiken erdian, eta Solariaren Arabako proiektuei alegazioak aurkezteko epea amaitzen den egun berean, enpresak jakinarazi du zer baldintzatan alokatzen edo erosten dituen lursailak bere parke fotovoltaikoetarako.
2024/07/08 - 23:29
Gorbeialdeako bizilagunek 5.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Solariako parkeen aurka
Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek 5.450 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Solariaren proiektuen aurka. Hiru herri horietako herri-elkarteek alegazioak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari dizkiote gaur.
2024/06/14 - 20:26
Landa eta Garaioko hondartzek, Araban, bandera urdina lortu dute bederatzigarren urtez
Landa eta Garaioko hondartzek, Araban, bandera urdina lortu dute bederatzigarren urtez eta gaur igo dute, udako denboraldiari hasiera emanez. Bandera urdina, uraren kalitateagatik, inguruaren garbitasunagatik eta irisgarritasunagatik lortu dute, baita zerbitzuen kalitateagatik ere.
2024/05/07 - 14:22
EAEko lau hondartza eta Nafarroako bat Bandera Urdinarekin saritu dituzte
Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.
2024/03/15 - 06:50
Bankua autobus batean sartu dute Arabako herri txikienetara ere heltzeko
Kutxabanken bulegorik edo kutxazain finkorik ez dagoen tokietara autobus bat joaten da. Arabako 16 herritara joaten da, eta 4.000 biztanleri ematen die zerbitzua.
2024/01/24 - 15:06
AP-1 autobidea itxita dago Gasteizerako noranzkoan, Legution izan den istripu larri baten ondorioz
Bi kamioik izan dute istripua. Horietako bat irauli egin da.

2024/01/08 - 13:36
Uribarriko urtegiak bere edukieraren % 78 gainditu du jada eta duela urtebete baino % 20 ur gehiago dauka
Azken asteetan izandako euriteek urtegiaren egoera hobetu dute, duela hilabete baino 14 puntu gorago baitago.
2023/11/14 - 21:09
Serunionek Duranako Ikasbidea ikastolarekin duen kontratua eteteak ez du eraginik izango Hernaniko ikastetxean
Duranako eskolako jantokian janariaren kalitatean hainbat arazo izan ondoren hartu dute erabakia. Hernaniko Langile ikastolan ere, gurgurioak agertu izan dira babarrunetan.
2023/11/10 - 16:31
Hezkuntza Saila Serunion enpresari kontratua eteteko formula juridikoak bilatzen ari da
Eskoletako jantokietako menuak banatzen dituen enpresari espedientea ireki zion Hezkuntzak urrian.
2023/10/27 - 21:46
Elkarretaratzea Gasteizen, Duranako ikastolan janariarekin izandako arazoak salatzeko
Ikasbidea ikastolan jantoki zerbitzuaren enpresa aldatu zenetik janariarekin izandako gorabeherak bata bestearen atzetik gertatzen ari dira. Ikastolaren arabera, batzuek zizareak ikusi dituzte bazkarian.
2023/10/24 - 10:56
Uribarri Ganboa bere edukieraren % 56,2an, Urrunaga % 53,4an eta Albina % 49,5ean
Azken astean 1,4 hektometro kubiko ur galdu ondoren, Uribarri Ganboa duela hamabi hilabete (% 60,9) baino 7 hm3 gutxiagorekin geratu da. Urrunagak ere 1 hm3 galdu du azken zazpi egunetan.
2023/08/14 - 17:16
Gasteizko urpekari talde batek 1956. urtean Uribarri Ganboako urtegiak irentsitako herriak filmatu ditu
Gasteizko urpekari eskola bateko kideek hilabeteak daramatzate Uribarri Gangoako urtegiak duela ia 80 urte irentsitako herriak filmatzen. Eta topatu dutenak harritu egin ditu.
2023/08/08 - 17:53
Arabako Zuia herrian debekuak ezarri dizkiote ur erabilerari
Baia ibaiaren emari eskasa dela-eta, uraren erabileraren inguruko debekuak ezarri behar izan ditu Zuiako udalak.

2023/07/22 - 19:44
Gasteiz eta Bilbo hornitzen dituzten Arabako urtegiak % 70ean daude, eta Añarbe % 85ean
Kantauri isurialdean, aldiz, euri gehiago egin du, eta hori nabari da Ordunteko eta Añarbeko maila altuan, edukieraren % 95ean eta % 85ean baitaude urtegiok, hurrenez hurren.

2023/06/16 - 12:20
Atzo itotako bainulariaren gorpua aurkitu dute Uribarri Ganboako urtegian
Gazte bat desagertu zen atzo arratsaldean urtegiko uretan, eta larrialdi zerbitzuak haren bila aritu dira gaur arte. Goizean ekin diete hura bilatzeko lanei, eta haren gorpua aurkitu dute.
2023/05/18 - 14:00
Itsaraz parke eolikoaren proiektua jendaurreko informazio fasean sartu da
Statkraft enpresa norvegiarrak Aramaion eta Eskoriatzan parke eolikoa eraikitzeko pausoak ematen jarraitzen du. Gaurtik aurrera, interesa dutenek ekarpenak egin ahal dizkiote proiektuari eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenari.
2023/05/15 - 22:23
Euriak arnasa ekarri du EAEko urtegietara, baina Nafarroako hegoaldean ez du egin oraingoz
Arabako Uribarri Ganboa eta Urrunagako urtegiek edukieraren % 74,5 eta % 76,8 dute beteta, hurrenez hurren. Bestalde, Añarbeko ur-mailak ere gora egin du euriteen ondorioz, eta edukiera osoaren % 89ra iritsi da. Nafarroako urtegien ur-maila, aldiz, ez da edukieraren % 50era iristen.