Gasteiz eta Bilbo hornitzen dituzten Arabako urtegiak % 70ean daude, eta Añarbe % 85ean
Arabako Uribarriko eta Urrunagako urtegiak, Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituztenak, edukieraren % 71,3 eta % 68an daude, hurrenez hurren, beren batez besteko historikoaren % 10 azpitik, eta Añarbeko presa (Gipuzkoa) hobeto dago, % 85ean.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (Ullibarri) datuen arabera, Zadorra sistemako urtegi nagusiak 104,5 hektometro kubiko ur gordetzen ditu larunbat honetan, bere erabateko edukieraren % 71,3.
Urrunaga anaia txikiak 49 hektometro ur ditu, bere edukieraren % 68.
Araban euririk egiten ari ez denez, urtegiak ohi baino baxuago daude, baina, hala ere, hornidura bermatuta dago.
Ullibari % 78an zegoen iazko data berean, eta azken hamar urteetako batez bestekoa % 79koa da aste honetan. Urrunagaren kasuan, iazko eta azken urteetako batez bestekoa berdina izan da, % 76.
Kantauri isurialdean, aldiz, euri gehiago egin du, eta hori nabari da Ordunteko eta Añarbeko maila altuetan.
Burgosko Ordunte urtegiak, Bilbo zuzenean hornitzen duenak eta Arabako biak baino txikiagoa denak, 21 hektometro ditu eta edukieraren % 95ean dago, ia beteta. Gipuzkoan, presarik handienak, Añarbek (urez hornitzen ditu Donostia eta inguruko zenbait udalerri), 31,9 hektometro ditu, eta edukieraren % 85ean dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Baso sute handia piztu da Imarkoainen
Sua 17:00ak baino apur bat lehenago piztu da, Iruñetik 10 kilometro eskasera dagoen zereal soro batean. Prebentzio neurri gisa, AP-15a itxi dute, bi noranzkoetan, eta gertu dagoen trenbide katenariaren argindar hornidura eten dute.
Nafarroako Larrialdi zerbitzuetako langileak "oso pozik", herritarrek hala nahi izanda, txupinazoa botako dutelako
Urte osoan zehar, eta Sanferminetan bereziki, lana erruz egin arren, euren ahaleginak ez du beti merezitako aitortza jasotzen. Aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eman diete herritarrek, eta festetako lanari gogoz ekiteko pizgarri izango da hori osasun langileentzat. Clint Fernandez Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio erizainak igoko dira Udaletxeko balkoira, Larrialdietako langile guztien izenean.
Baso sute handia piztu da Imarkoainen
Sua 17:00ak aldera piztu da Nafarroako udalerri horretako pinudi batean. Bi helikoptero ari dira itzaltze lanetan, eta nekazariak traktoreekin ari dira laguntzen.
Busti Zaitez ekimenak ehunka pertsona bildu ditu esklerosi anizkoitza ikusarazteko eta horren ikerketa bultzatzeko
Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak antolatzen du urtero ekimena, eta aurten bost hondartzatan eta dozena bat udal igerilekutan egin dute. Helburua da herritarrak sentsibilizatzea gaixotasun neurologiko kroniko honen inguruan eta gaixoentzat dirua biltzea.
PETAk eta AnimaNaturalisek tauromakiaren "bekatua" salatu dute Iruñean
Urtero bezala, elkarte animalistek zezenketen aurkako ohiko 'performancea' egin dute Iruñeko Udaletxe plazan. Ekintzari izaera katolikoa eman diote. Hala, Jesukristo odoleztatu bat paratu dute plazaren erdian, eta inguruan, hainbat pertsona erdi biluzik, gorputza pintura gorriz zikinduta eta adarrak buruan. Manifestariek tauromakia gaitzesteko eskatu diote Leon XIV.a aita santuari.
Urnietako mendizale bat hil da Pic du Midi d'Ossautik jaisten ari zela
24 urteko gaztea 20 metro inguruko altueratik erori da beste lagun batzuekin Pic du Midi d 'Ossaun behera zihoala. Urnietako Udalak "tristura eta samina" agertu du heriotzagatik, eta familiarekin harremanetan da behar duen horretan laguntzeko.
11 pertsona zauritu dira Gironako sutean
Bost bizilagun, bost suhiltzaile eta Armadako kide bat dira zauritutakoak. Suhiltzaileek ohartarazi dutenez, gaur behintzat ez dute sutea kontrolpean hartuko. Gaur goizean konfinamendua altxatu dute, eta etxera itzuli ahal izan dira ebakuatutako herritarrak.
Txupinazorako ordu gutxiren faltan, festak errespetuz eta segurtasunez igarotzeko deia egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak
Ordu gutxi barru festa lehertuko da Iruñean eta 2026 honetako sanferminen berritasun nagusiak aletu dizkio Joseba Asironek, Udaletxeko balkoian bertan, Maider Arteaga ETBko kazetariari. Errespeturako deia egin du, batez ere emakumeen askatasunarekiko. Jaien izaera herrikoiak iraun izanaz harro agertu da, bere zazpigarren eta legegintzaldiko azken sanferminen atarian.
Asteazkenera arte ez da Renferen trenik ibiliko Arrigorriaga eta Bilbo artean, lanak direla eta
Autobusez ari dira egiten bi udalerrien arteko bidea. Etenak Ibilbide Luzeko trenei eragiten die, Bilbo eta Miranda de Ebro artean. Basaurin, Bidebieta geltokia hobetzeko lanak egiten ari dira, eta horrek eragin du gorabehera.
Hemen da udako bigarren bero bolada
Gaurko abisu horiak daude muturreko tenperatura altuengatik Arabako Errioxan, Nafarroa erdialdean eta Erriberan. Bihar alerta maila harrapatuko du ia lurralde osoan. Asteartean, behera egingo dute termometroek, Nafarroa erdialdean eta Erriberan salbu; alertapean jarraituko dute han.