Gosea
2023/08/15 - 16:29
Bi urte talibanek boterea hartu zutenetik: eskubide gutxiago, pobrezia gehiago eta emakumeen aurkako zigorrak
Talibanek murrizketa ugari ezarri dituzte denbora horretan emakumeen eskubideen aurka, eta herritarren krisi humanitarioa eta ekonomikoa larriagotu egin da, nazioarteko komunitatearen babesik ezagatik.
2023/04/04 - 12:44
Hego Sudan, gerra zibila eta klima aldaketaren ondorioz goseak kolpatutako herrialde aberatsa
Gerra Zibilak 400.000 hildako inguru utzi ditu herrialdean eta kontrolik gabeko milaka arma daude kaleetan. Horretaz gain, uholdeen eraginez 4 milioi desplazatu daude. Gosea gatazkaren eta uholdeen ondorioa da.

2023/04/03 - 17:09
Kenyako Kithoni herriko baserritarrek bat egin dute lehorteari eta goseari aurre egiteko
Atzerritik datozen elikagaien menpekotasunarekin amaitzeko ekimenak geroz eta ugariagoak dira Kenyan. Mikel Reparazek ekimen hauetako bat gertutik ezagutzeko aukera izan du.
2023/04/02 - 18:28
Angel Olaranek 30 urte daramatza Tigrai eskualdean eta 'Abba Melaku', aita aingeru, deitzen diote etiopiarrek
Etiopiako Tigrai eskualdeko gatazka bertatik beretara bizitzea tokatu zaio Angel Olaran misiolari ezagunari. Euskal Herrira itzuli da, bertako egoeraren eta beharren berri ematera. Gerra amaituta, pobrezia betean, etorkizuna eraikitzea da herritarren erronka nagusia.
2023/04/02 - 16:56
Al-Shabaab taldearen mehatxuak elikagai krisia larriagotu du Somalia eta Etiopia arteko mugako lurraldeetan
Afrikako lurraldeei buruz egunotan egiten ari garen azterketan beste elementu bat gehitu nahi izan dugu gaur, indarkeria. Lehorteari, goseteari eta baliabide faltari beste arazo larri bat erantsi zaio, talde armatuen jarduna. Somalia eta Etiopiaren arteko mugan are zailagoa egiten du bizitza.
2023/04/01 - 17:13
Larrialdian aurrera ateratzeko ardura bere gain hartzen ari dira Afrikako emakumeak
Etiopiako Somali eskualdeko emakumeek esaten dutenez, ez dakit norena den beren herrialdea pairatzen ari den krisiaren errua, baina ez diote krisiari aurre egiteko erantzukizunari ihes egingo.

2023/03/31 - 20:11
Elikadura burujabetasuna berreskuratzeko lanean ari dira Tigrayn
Gerrak zauri larriak utzi ditu Tigrayn, eta bi urtean ezin izan dute ezer ekoitzi. Orain, eurien zain ari dira, lurral berriz landatu ahal izateko.

2023/03/31 - 17:12
Lehorteak milioika abelburu hil ditu azken bi urteetan Afrikan, eta, ondorioz, artzainen bizimodua hondatu du
Afrikako ekialdean, edateko ura lortzeko arazo larria dago. Lehortearen ondorioz, milaka lagun dago urik gabe eta agintariek kamioietan eraman behar izaten diete bizitzeko derrigorrezkoa den ura.
2023/03/30 - 16:55
Etiopia iparraldeko Tigray eskualdean, bi urteko gerraren ondorioek ekarri dute gosea
Etiopia eta Somalia arteko mugan dago elikadura krisirik larriena. Gobernuak Tigray eskualdeko gerran xahututako dirua ez da bertara iristen. Han gerra da gosearen arrazoia: bi urteko gerrak baliabiderik gabe utzi ditu milaka herritar.
2023/03/30 - 16:49
Desnutrizioak, kolerak, malariak eta beste zenbait gaitzek eragiten dute haurren heriotza tasa altua Afrikan
Munduko Osasun Erakundearen arabera, 130.000 lagun daude desnutrizioaz hiltzeko arrisku bizian, gehienak Somalia eta Etiopian. Lehorteak egoera nabarme okertu du.

2023/03/29 - 16:33
Ukrainako gerrak Ekialdeko Afrikako elikadura krisia larriagotu du
Ukrainako gerrak Ekialdeko Afrikako elikadura krisia larriagotu du azken urtean, inportazioekiko duen menpekotasunagatik. Etiopia, Somalia, Kenya eta Hego Sudanen 48 milioi herritarrek elikadura lortzeko arazo larriak dituzte.

2023/03/29 - 07:35
Lehorteak eta gatazka politikoek gosetea ekarri dute Afrikako Adarrera
Larrialdi egoeran dago Afrika Ekialdea. Gabirel Ezkurdia GeopolitikaZ taldeko politologoak krisiaren ondorio humanitarioak eta alderdi geopolitikoak aztertu ditu.
2023/01/16 - 11:56
Munduko biztanleriaren % 1ak gainerako % 99aren aberastasunaren halako bi pilatzen ditu
Oxfam Intermonek Davoseko Udal Foro Ekonomikoan aurkeztu duen txosten baten arabera, 1.700 milioi langile bizi dira inflazioaren hazkundea soldatena baino handiagoa den herrialdeetan, eta 820 milioi pertsona baino gehiagok (hamarretik bat, gutxi gorabehera) gosea pairatzen dute.
2023/01/13 - 12:19
Muturreko kalteberatasunean dauden 10.000 pertsonari premiazko laguntza emango die Jaurlaritzak
Programaren helburua da 2.500 bat familiari elikagaietara edo higiene pertsonalerako produktuetara jotzeko aukera bermatzea. Laguntzak 150-300 euro artekoak izango dira, urtean gehienez hiru aldiz emango dituzte, eta txanpon txartelen eta aplikazio mugikor baten bidez bideratuko dituzte.
2022/11/21 - 15:48
Elikagai bankuek dohaintza gehiago behar dituzte inflazioaren eraginez
Datorren ostiral eta larunbatean egingo da EAEko elikagaien bankuetako janari bilketa handia. Inflazioaren eraginez jakien prezioak hazi egin dira eta gehiago kostatzen zaie biltegiak betetzea. Bankuek kanpainan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
2022/11/21 - 15:33
Bizkaiko Elikagaien Bankuak aurreko urteetan baino dohaintza gehiago behar ditu prezioen igoeragatik
Elikagaien bilketa handia ostiralean eta larunbatean egingo dute, eta Bizkaian, esaterako, milioi bat kilo biltzeko erronka jarri dute. Halaber, 800 eta 1.000 boluntario inguru behar dituztela adierazi dute.
2022/11/20 - 15:04
Save The Childrenen arabera, 60 milioi haur inguruk pairatzen dute gose larria munduan
Haurtzaroaren Nazioarteko Egunean, GKEak nabarmendu du zifrarik altuena dela erregistroak daudenetik.
2022/10/27 - 16:46
Bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonen zenbaketa egin dute bart EAEko 26 udalerritan
Bi urterik behin egiten du Berrituz elkarteak etxerik gabeko pertsonen zenbaketa EAEn, eta atzo izan zuten egun hori. Emaitza horiek jasotzeko guztira ia-ia mila boluntario izan dira bart 26 udalerritan.
2022/10/17 - 10:03
Albiste izango dira: Euskadiko BPGa, Pobreziaren aurkako Eguna eta Guggenheim museoren gala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.