Bizkaiko Elikagaien Bankuak aurreko urteetan baino dohaintza gehiago behar ditu prezioen igoeragatik
Euskal Herriko Elikagai Bankuetako biltegiak janariz hustutzen ari dira, eta, ondorioz, aurreko edizioetan baino elikagai gehiago biltzea dute helburu ostiralean eta larunbatean egingo den Elikagaien Bilketa Handian. Prezioen igoera orokorrak eragina izan du horretan.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak, esaterako, milioi bat kilo janari bildu nahi du, iaz lortutakoa baino 300.000 kilo gehiago.
Aurtengo bilketa kanpainaren aurkezpenean Luis Crovetto Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak azaldu duenez, ekimena aurrera ateratzeko boluntario gehiago behar dituzte. Guztira, behar diren 5.000 boluntarioetatik 800 eta 1.000 artean behar dituzte, batez ere, Gernikan, Bermeon, Sestaon, Gurutzetan eta Bilbon.
Pandemia garaian etena izan ostean, aurten, Bizkaiko 250 dendatan, bilketa fisikoari ekingo zaio berriro. Hori albiste ona da Elikagaien Bankuarentzat, Crovettoren arabera, "pertsonen % 40ri ez baitzaie bonuak eta dirua ematea gustatzen". Horrez gain, elikagai bonuak erosteko aukera izango da.
Crovettoren esanetan, bereziki garrantzitsuak dira haurrentzako elikagaiak, "garestiagoak baitira", olioa eta kontserba latak.
Crovetto baikor agertu da aurtengo bilketari dagokionez, bere esperientziaren arabrea, krisi handieneko garaietan, pertsonek gehien gastatzen baitute dohaintza egiterakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon