Akordioa Errusiarekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zerealez betetako lehen barkua atera da Odesako portutik

Errusiak eta Ukrainak uztailaren 22an erdietsitako akordioari jarraiki, 26.000 tona arto daramatzan kargaontzia Libanora bidean dago.
Itsasontzia, Odesako portutik irteten.
Itsasontzia, Odesako portutik irteten. Reutersen bideo bateko irudia

Ukrainako Azpiegitura Ministerioaren arabera, goizean Odesako portutik (Ukraina) atera da zerealez betetako lehen itsasontzia.

Ukriform Ukrainako hedabideak Ministerioko iturriak jakinarazi duenez, kargaontziak Sierra Leonako bandera du eta Tripoliko (Libano) portura bidean dago.

Lehen informazio horien arabera, Ukrainako 26.000 tona arto daramatza.

Gerora, Turkiako Defentsa Ministerioak ere baieztatu du albistea. "Adostu dugunez, Razoni ontzia, Sierra Leonako banderarekin eta artoz beteta, abuztuaren 1ean, 08:30ean (05:30 GMT ordutegian) aterako da", irakur daiteke Defentsa Ministerioak zabaldutako oharrean. Vesselfinder eta MarineTraffic itsas jarraipenerako programetan ikus daitekeenez, ontzia ia ordubeteko atzerapenarekin atera da Odesako portuko kaitik, eta 07:00etan (09:00etan, Euskal Herrian) gainditu du portuko itsasargia. 

Programon arabera, bihar, asteartearekin, iritsiko da ontzia Istanbulera (Turkia), 18:00etan (GMT). 

Errusiak eta Ukrainak uztailaren 22an erdietsitako akordioaren harira abiatu da lehen itsasontzi hori. Turkia bitartekari izan zen itunean, eta bera izango da, Nazio Batuekin batera, operazioak seguruak direla egiaztatzeko arduraduna.

Akordioaren helburuak dira Ukrainako gerraren ondorioz bertako portuetatik atera ezinda zeuden milaka tona zereal desblokeatzea eta gerraren eraginez areagotu den gosetea apur bat arintzea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X