Gosea
2020/02/05 - 15:26
EAEn pobrezia arrisku handiena dutenak guraso bakarreko familien haurrak dira
Bakarrik bizi diren familia txikiak eta amak, aitona-amonak dituzten familiak eta klase ertaineko familia handiak bereziki pobreziaren eta bazterketaren eraginpean daude.
2020/01/28 - 13:30
Furgoneta bat erosteko behar zituen 40.000 euroak lortu ditu Zaporeak elkarteak
20 eguneko epean bildu du dirutza elkarteak. Ibilgailu berriarekin Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi direnei janaria banatzen jarraitu ahalko dute.
2020/01/14 - 16:08
Zaporeak elkarteak diru beharra du eta crowfunding diru bilketa jarri du abian
Zaporeak Gobernuz kanpoko erakundeak diru arazoak ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko Dei egin diote gizarteari laguntzeko. Kontu korrontea Kutxabank 20955381101064092199
2020/01/14 - 14:27
Furgoneta bat erosteko diru-bilketa kanpaina abiatu du Zaporeak elkarteak
Euskal erakundeak 40.000 euro bildu behar ditu, urtarrila eta martxoa bitartean, Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonei janaria banatzen jarraitu ahal izateko.
2019/12/04 - 16:17
Unicefek 3.800 milioi lortu nahi ditu 2020an 59 milioi umeri laguntzeko
Indarkeria, gaixotasunak, desnutrizioa, migrazioa eta klima aldaketa direla eta, gero eta gogorragoak diren krisi humanitarioei aurre egitea da Bilbon aurkeztutako kanpainaren helburua.
2019/10/03 - 00:32
Kolonbiako Amorua komunitate indigenak zabortegi baten bilatzen du eguneroko jana
Bertako komunitate indigenek bizi duten pobrezia egoera larria salatzen dute. Haur eta heldu talde bat zabortegi ondoan bizi da, eta egunero aritzen dira besteek botatzen dutenetik janari bila.
2019/03/17 - 15:01
Greziako errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko deia zuzendu diote euskal gizarteari
Zaporeak proiektuak pare bat hilabetez bakarrik jarraitu ahal izango du errefuxiatuei jateko ematen Grezian.
2018/11/30 - 11:12
Euskal Herriko supermerkatuek elikagaiak biltzeari ekin diote
Gaur eta bihar egingo dute urteroko bilketa. Kanpaina honen helburua da, galkorrak ez diren produktuak emanda edo "bonuak" erosita, behartsuak laguntzea.
2018/11/30 - 10:54
Elikagaien Bilketa Erraldoia martxan da
Gaur eta bihar egingo da. Guztira, 2 milioi kilo janari lortu nahi dituzte gehien behar dutenentzat. Kontserbak eta batez ere, umeentzako elikagai eta produktuak behar dituzte.
2018/09/25 - 20:53
2030. urterako gosea eta pobrezia murriztea nahi dute Nazio Batuek
Helburu zehatzak bete eta hitzetatik ekintzetara pasatzea dira “2030” agendaren bi helburu nagusiak. Munduko herrialde guztiek hartu dute konpromiso hori, baita komunikabideek ere, tartean ETBk.
2018/01/31 - 16:54
UNICEFek 3.600 milioi dolar behar ditu 48 milioi haurri laguntzeko
% 84 inguru biolentzia eta gatazkaren ondorioz kaltetutako herrialdeetan lan egiteko da eta % 21a ura, saneamendua eta higienea ematera bideratzeko.
2017/11/13 - 09:31
Yemen, krisialdi humanitarioa izateko zorian
Yemengo gerra, duela bi urte piztutakoa, Iranen eta Saudi ARabiaren arteko aurrez aurrekoaren beste atal bat da.
2017/03/09 - 19:24
UNICEF elkarteak laguntza eskatu du bere ametsa bete eta ateak ixteko
Haurren egoera hobetzeko lan egiten duen elkarteak #CierraUNICEF kanpaina jarri du martxan, denon laguntzarekin erakundearen lana beharrezkoa ez izateko asmoz.
2016/11/28 - 15:53
1,8 milioi elikagai bildu dituzte Elikagaien Bilketan Handian, EAEn
Kalitate handiagoko produktuak bildu dituzte eta bonu solidarioen sistemak harrera oso ona izan du herritarren artean.
2016/01/26 - 13:44
63 herrialdetan 43 milioi haur artatzeko laguntza eskatu du UNICEFek
2.834 milioi dolar lortu nahi ditu funtsak. Diru gehien behar duen gatazka izaten jarraitzen du Siriak; izan ere, gerraren ondorioek mugak gainditu dituzte.
2015/05/26 - 01:53
70.000 bat umek premiazko elikagaiak behar dituzte Nepalen
Gainera, milaka jaioberri arriskuan daudela ohartarazi du Save the Children erakundeak. Bestalde, nazioarteak emandako erantzunarekin desengainua hartu du NBEk.
2015/01/29 - 12:34
Unicefek 3.100 milioi eskatu ditu 62 milioi umeri laguntzeko
Erakunde horren arabera, 3.100 milioi dolar behar dira munduan zehar dauden krisiei aurre egiteko, gose eta gaixo dauden edota gune gatazkatsuetan bizi diren neska-mutilen premiak ase ahal izateko.
2014/04/14 - 16:16
16.000 adingabek elikadura 'eskasa' jasotzen dute EAEn
Beste bi arazo nabarmen atzeman dituzte Arartekoaren txostenean: gurasoen banaketa gatazkatsuak pairatzen dituzten seme-alaben oinazea, eta gazteen lonjek auzoetan eragiten dituzten arazoak.
2014/02/18 - 00:50
NBEk Ipar Koreako gizateriaren aurkako krimenak salatu ditu
Ipar Korean giza eskubideen urraketa "sistematiko eta masiboa" dela erakusten duten zantzuak jasota, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak txostena egin eta nazioarteko auzitegi batek epaitzeko eskatu du.
2013/10/01 - 17:28
Zortzi pertsonatik batek gose kronikoa du mundu osoan
Munduan, 842 milioi pertsonak ez dute bizimodu aktibo eta osasungarria egiteko elikagai nahikorik, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak zabaldutako txosten baten arabera.