Unicefek 3.100 milioi eskatu ditu 62 milioi umeri laguntzeko
Unicefek inoizko diru-eskaerarik handiena egin du, 3.100 milioi dolar, mundu osoan arrisku-egoeran dauden 62 milioi umeri laguntzeko.
Erakunde horren arabera, 3.100 milioi dolar behar dira munduan zehar dauden krisiei heltzeko, gose eta gaixo dauden edota gune gatazkatsuetan bizi diren neska-mutilen premiak ase ahal izateko.
Iaz baino 1.000 milioi dolar gehiago eskatu ditu Unicefek aurten.
Gero eta handiago da gune gatazkatsuetan bizi den umeen kopurua. Besteak beste, gatazkak, hondamendi naturalak, larrialdi egoerak eta ebola dira umeek pairatzen dituzten gaitz larrienetako batzuk.
Egoera horien guztien ondorioz, arriskuan dauden umeen kopuruak gora egin du, batez ere indarkeria, gosea, gaixotasunak edota gehiegikeriak direla eta.
Munduko hamar ume bakoitzetik bat (230 milioi ume) gune gatazkatsuetan bizi dira. Unicefek, orotara, 98 milioi pertsonari lagundu nahi die aurten, eta horietatik 62 milioi umeak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko