UNICEFek 3.600 milioi dolar behar ditu 48 milioi haurri laguntzeko
UNICEFek Haurrentzako Ekintza Humanitarioa 2018 txostena kaleratu du. Horren arabera, 3.600 milioi dolar behar dira larrialdi egoeran dauden 51 herrialdetako 48 milioi haurri laguntza humanitarioa emateko. Gaur egun lau umetik bat gatazkaren bat jasaten ari den herrialde batean bizi da.
“2017a haurrentzako zorigaiztokoa izan da, eta ez dugu hori 2018an errepikatzerik nahi”, esan du Isidro Elezgarai UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidenteak. UNICEFen arabera, ume horiek, erasoen jomuga izateaz gain, oinarrizko zerbitzurik gabe daude, eskolak, ospitaleak eta azpiegitura zibilak oso kaltetuta baitaude, erasoen ondorioz.
“Larrialdi egoeretan haurrak beti dira talderik ahulena, biolentzia, esplotazio edo gaixotasun arrisku handiena pairatzen dutenak. Egoera txarrenetan, belaunaldi osoak euren oinarrizko osasun eta hezkuntza eskubide barik daude, etorkizunerako ondorio larriak izanik”, azaldu du Elsa Fuente UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileak.
Haurrentzako Ekintza Humanitarioa 2018 txostenaren arabera, UNICEFek 3.600 milioi dolar (2.920 milioi euro) behar ditu 51 herrialdetako umeei ura, elikadura, heziketa, osasuna eta babesa emateko. Dirutza horren % 84 inguru biolentzia eta gatazken ondorioz laguntza humanitarioa behar duten herrialdeetan lan egiteko da, eta zatirik handiena Siriako gatazkan harrapatutako ume eta familientzat behar dute; izan ere, Elsa Fuenteren esanetan, “zeropeko tenperaturak dituen muturreko klima bati egin behar diote aurre, oso baldintza txarretan”.
Bestalde, horren zati bat (% 21 inguru) ura, saneamendua eta higienea hobetzeko lanetara bideratuko dute, uraren bitartez transmititzen diren gaixotasunak mehatxu handia baitira toki horietan bizi diren umeentzat. Hori ur eta saneamendu azpiegituretara egindako erasoen eta horretarako tokirik ez duten lekuetara nahitaez desplazatu behar izanaren ondorioa da, askotan ur kutsatuaren eta saneamendu arriskutsuen mende baitaude.
UNICEFek 2018an bere aliatu eta dohaintza emaileekin elkarlanean jarraituko du hurrengo helburuekin:
- 35,7 milioi pertsonarentzat ur edangarrirako sarbidea
- 4,2 milioi haurrentzat desnutrizio larriaren aurkako tratamendua
- 10 milioi haur elgorriaren aurka txertatu
- 3,9 milioi haurri laguntza psikosoziala eskaini
- 8,9 milioi haurrentzat hezkuntza sarbidea
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.