Grebak
2025/01/29 - 22:25
Jantokietako eta garbiketako greban "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" salatu dituzte ELAk, LABek eta CCOOk
Sindikatuek ziurtatu dutenez, "oztopoak oztopo", jarraipen "oso zabala" espero dute ostegun eta ostiral honetan, eskura dituzten datuen arabera.
2025/01/29 - 14:46
Greba eguna taxien gremioan, aseguruen prezioen igoera dela eta
Estatu mailako protesta izan da, eta ordu jakin batzuetan ez dute zerbitzurik eman. Bilbora iritsi den auto-karabana baten protagonistak dira.
2025/01/29 - 14:33
Haurreskolen lanuzteak % 85eko jarraipena izan duela diote sindikatuek; Hezkuntzak, berriz, % 48koa dela dio
Dozeneka langilek elkarretaratzeak egin dituzte Hezkuntza Sailak Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen egoitzen aurrean, lan-baldintzak hobeen defentsan.
2025/01/28 - 14:27
Sindikatuek diote haur-eskoletako grebaren jarraipena % 85ekoa izan dela; Hezkuntza Sailak, berriz, % 49,5ekoa
Hezkuntza publikoan deitutako mobilizazio-sortaren barruan, gaur eta bihar 0 eta 3 urte arteko hezkuntza-zentro publikoetako langileen txanda da. Blanca Guerrero Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrizketarako deia berretsi du.
2025/01/28 - 10:00
Haurreskolen Partzuergoko langileek greba dute gaur eta bihar, EAEko hezkuntza publikoko mobilizazioen baitan
Ostegun eta ostiralean, aldiz, sukalde eta garbiketako langileen txanda izango da. LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk EAEko hezkuntza publikoko beharginen lan hitzarmenak berritzeko deitutako grebak dira.
2025/01/28 - 08:48
Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/27 - 12:38
Guardianeko langileek asanblada egin dute, greba mugagabea hasi edo ez erabakitzeko
Hilaren 30etik aurrera greba mugagabea deitzeko aukera planteatu diete langileen ordezkariek langileei. Horrez gain, elkarretaratzea deitu dute lantegiaren sarreran hilaren 29rako.
2025/01/27 - 11:28
Pedrosa, hezkuntzako grebari buruz: ''Gobernua beti egon da eta egongo da elkarrizketak izateko prest''
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hekuntzako sailburuak greba deitu duten sindikatuei esan die "Gobernua elkarrizketak izateko prest" dagoela. Bere hitzetan, mahai gainean jarriko diren neurriek "ikasleak" hartu behar dituzte kontuan, eta "emaitzak" hobetzea izan behar dute ardatz.
2025/01/27 - 11:10
Lurdes Imaz (EHIGE), hezkuntza publikoko greba deialdiaz: "Espero dugu lehenbailehen konpontzea"
Aste honetan Haurreskolak Partzuergoko (asteartean eta asteazkenean) eta sukalde eta garbiketako (ostegunean eta ostiralean)langileen txanda izango da. EHIGEko koordinatzaileak espero du lan gatazka konpontzea eta eskola publikoko langileek baldintzarik onenak izatea.
2025/01/24 - 17:04
Guardianeko langileek datorren astelehenean erabakiko dute greba mugagabea hasiko duten ala ez
Asteleheneko bileran, langileei jakinaraziko zaie "zer egin daitekeen Guardianen plana gelditzeko". Aukeren artean, lanuzteak proposatuko dituzte, "multinazionalaren erabakiarekin bat ez datozela erakusteko".
2025/01/23 - 10:32
Sindikatuen arabera, grebaren bigarren egunaren jarraipena % 75ekoa izan da; Hezkuntzaren arabera, % 47koa
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak langileen "aldarrikapenak serio hartzeko" eta "negoziatzeko" eskatu dio Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuari Radio Euskadin.
2025/01/22 - 13:25
Irakasleen % 75ek egin dute greba, sindikatuen esanetan; % 48k, Hezkuntza Sailaren arabera
Bere aldetik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak berretsi du bere Saila "elkarrizketak izateko prest" dagoela. Negoziazio betean sindikatuek lanuzteak deitzea kritikatu ondoren, mahai gainean "proposamenak" badaudela azpimarratu du.
2025/01/22 - 10:40
Eskoletako auzia "harrokeriaz eta hezkuntza akordiotik aldenduta" heltzea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Etxebizitzaren alorrean, udalak "gune tentsionatuak izendatzeko egiten ari diren esfortzua" eta herritarren "etxebizitzarako sarbidea blokeatzen" ibiltzea egotzi dio Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak EAJri.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/22 - 06:00
12 lanuzterekin abiatuko dute irakasleek hezkuntza publikoko greba
Guztira 30.000 irakasle daude grebara deituta, eta Bilboko kaleetan zehar manifestazio nagusia egingo dute 11:30etik aurrera.
2025/01/21 - 12:54
Jaurlaritzak ''irekita'' ditu negoziazioak Hezkuntzako sindikatuekin, akordioa lortuko duelakoan
Hezkuntza publikoan deituta dauden 12 greba egunen atarian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du Jaurlaritzak elkarrizketan "sinisten" duela, hori baita, horren arabera, gatazka konpontzeko bidea.
2025/01/21 - 09:35
Butano bonbona 16,64 euroraino garestitu da, banatzaileek greba mugagabea egiteko mehatxuaren ondorioz
Tarifak eta komisioak berrikusteko eskatu dute: banatzaileak bonbonako 3 euro inguruko komisioa du, eta 4,80 eurora igotzeko eskatu dute.
2025/01/17 - 13:58
Hezkuntza Sailak gutuna bidali die hezkuntza publikoko irakasleei eta familiei, 12 eguneko grebarengatik
Batetik, Eusko Jaurlaritzak "lasaitasuna" eta "konfiantza" helarazi dizkie familiei, eta, bestetik, negoziazio mahaian sindikatuei egindako azken proposamenaren inguruko xehetasunak eman dizkie irakasleei.
2025/01/17 - 13:11
Sindikatuek 12 greba egun erregistratu dituzte hezkuntza publikoan, urtarrilerako eta otsailerako
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako grebetan parte hartzera deituta daude 30.000 langile inguru, irakasle, garbitzaile, sukalde eta haurreskolen artean.
2025/01/09 - 16:42
Begoña Pedrosa: ''Ez dugu ulertzen zer arrazoi dagoen greba bat egiteko proposamenak mahai gainean daudenean''
Hezkuntza publikoan 12 greba egun daude deituta, lehenak urtarrilaren 22an eta 23an. Horren harira, Begoña Pedrosa hezkuntza sailburuak esan du negoziazioak martxan daudela, ez direla inoiz eten eta gaur bertan ere bilerak egiten ari direla.