Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko
EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko milaka irakasle kalera atera dira gaur, urteko euren zortzigarren greba egunean, euren lan baldintzak hobetzeko eskatzeko.
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitu dute lanuztea —biharko ere egina dago deialdia—, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin gatazka gaiztotuta dagoen honetan.
Sindikatuen arabera, irakasleen % 75ek egin dute bat deialdiarekin, aurreko lanuzteek izandako jarraipen bertsuarekin. Guztira, 27.000 maisu-maistra zeuden grebara deituta. Hezkuntza Sailaren arabera, aldiz, % 48koa izan da jarraipena.
Lau sindikatuak oso kritiko azaldu dira Hezkuntza Sailaren jarrerarekin, eta greba "desaktibatzeko" trikimailuak egiten ibiltzea leporatu diote. Euren esanetan, Hezkuntza Sailak ez die "gatazka bideratzeko proposamenik helarazi". Are gehiago, ez dute baztertu mobilizazio gehiago deitzea.
Sindikatuek deituta, manifestazioak izan dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta Bilbokoa bereziki jendetsua izan da. Gainera, atzo arratsaldetik kanpatuta daude hainbat irakasle Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean, "Lan hitzarmen duina, orain!" lelopean.
Jaurlaritza: "Negoziazioak lasaitasuna behar du"
Joan den astean bezala, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eleduna izan da gaurkoan Hezkuntza Sailaren ahotsa. Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez, Sailak erabaki du "mobilizazioak amaitu arte itxarongo duela berriro ere negoziazioei heltzeko".
Izan ere, Ubarretxenaren hitzetan, negoziazioek aurrera egiteko "lasaitasuna" behar da. Azpimarratu duenez, Hezkuntza Saila negoziatzeko prest dago, eta horretarako "borondate irmoa" du, baina betiere "lasaitasunetik" egin behar dela deritzo. Horrez gain, haren ustez, "ez gaude lan gatazka baten aurrean, baizik eta gauza garrantzitsuagoa baten aurrean. Gure hezkuntza sistemaz ari gara, ikasleez eta euren familiez, eta eman beharreko zerbitzu publikoaz", nabarmendu du.
Bederatzi greba egun urtarriletik
Sindikatuek eta Jaurlaritzak joan den astelehenean izan zuten azken hartu-emana. Ordu luzez egon ziren bilduta, eta 01:00etan bukatu ziren negoziazioak, akordiorik gabe. Negoziazioen porrotaren ondoren, hiru greba egun egin zituzten irakasleek. Aste honetako greben atarian, bi aldeek are gehiago urrundu dituzte jarrerak elkarrengandik. Aldez aurretik deituta zegoen bilera teknikoa bertan behera uztea leporatu zioten sindikatuek Hezkuntza Sailari, eta horrek erantzun zuen bertan eztabaidatzekoak zirenak "negoziazio mahai nagusian jorratu beharreko gaiak" zirela.
Urtea hastearekin batera lehertu zen gatazka. Sindikatuek 12 greba egun deitu zituzten irakasleen kolektiboaren artean ez ezik, baita Haurreskolak Partzuergoan eta sukaldari eta garbitzaileen artean ere —azken bietan akordioa lortu dute bi aldeek—. Martxoan, beste bost greba egunera deitu dituzte irakasleak. Besteak beste, lan-kargak arintzeko, erretiroa aurreratzeko, erosahalmena berreskuratzeko, enplegua egonkortzeko eta bermatzeko, eta lan-osasuna, euskara eta berdintasuna bermatzeko neurriak aldarrikatu dituzte langileen ordezkariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.