Grezia
2020/03/04 - 18:42
Errefuxiatuek Turkian eta Grezian bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea Bilbon
Bi elkarretaratze egin dira gaur Bilbon: bata, Turkiak duen kontsulatuaren aurrean, bigarrena Greziakoan. Eskuin muturreko taldeen erasoak ere salatu dituzte.
2020/03/04 - 15:03
Jaurlaritzak migratzaileen giza eskubideak babesteko eskatu dio Europari
Turkia eta Grezia arteko mugan gertatzen ari den krisi humanitarioaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak premiaz erreakzionatzeko eskatu dio Europari.
2020/03/04 - 14:27
Turkia eta Grezia arteko mugan premiazko neurriak hartzea eskatu du Jaurlaritzak
"Asiloaren eta giza eskubideen arloko nazioarteko betebeharrak bete" eta krisi humanitario berriari "erantzun azkarra eta premiazkoa" ematea eskatu du Jonan Fernandezek.
2020/03/04 - 13:18
Migratzaile bat hil da Greziara Turkiatik sartzen saiatzen ari zela, tirokatuta
Muga zaintzen ari den Greziako Armadak gas negar-eragilea, plastikozko balak eta egiazko munizioa erabili ditu herrialdera sartzen ahalegintzen ari zen migratzaile-talde baten aurka.
2020/03/04 - 12:07
Ane Irazabal: ''Lesbosek uharte solidarioa izaten jarraitzen du''
Ane Irazabalen ustez, Lesboseko biztanleek solidarioak izaten jarraitzen dute, baina haserre daude Europako Batasunarekin eta Greziako gobernuarekin.
2020/03/03 - 20:13
Zaporeak erakundeak Lesbosen jarraituko du, "errefuxiatuak bakarrik ez uzteko"
Gobernuz kanpoko erakunde horretako hainbat kidek talde faxista baten erasoa jasan zuten Lesbosen.
2020/03/03 - 15:07
Lesbosen egoera gero eta jasangaitzagoa da
Egoera zailean daude Turkiak Grezia aldera bidali dituen milaka errefuxiatu. Mitsotakis lehen ministroa muga aldera hurbildu da gaur.
2020/03/03 - 11:44
Greziako kostazainak errefuxiatuen ontziei eraso egiten grabatu dituzte
Ontzietako motorrak apurtzen saiatu dira Greziako kostatik aldendu daitezen, eta errefuxiatuen kontra tirok ere ikusten dira irudietan.
2020/03/02 - 21:36
Eskuin muturreko taldeek jipoitu zituzten Zaporeak taldeko kideak etxera heldu dira
Hondarribiko aireportura iritsi dira Lesboseko errfuxiatuen gunean atzo erasoa jasandako Zaporeak elkarteko hiru boluntario. Sustoa kendu ezinik daude oraindik.
2020/03/02 - 21:32
Greziak maniobra militarrak iragarri ditu benetako munizioarekin Turkiatik gertu
Errefuxiatuen migrazio eremutik oso gertu izango dira maniobrak, Turkiak mugak irekitzea erabaki eta milaka errefuxiatu Grezian sartzen saiatzen ari direnean.
2020/03/02 - 15:26
Bi migratzaile hil dira eta milaka daude Turkia eta Grezia arteko mugan harrapatuta
13.000 migratzaile baino gehiago daude Turkian, muga lurrez igarotzeko zain. Itsasoz ere etengabea da jarioa. Atzo 500 iritsi ziren Ejeoko irletara, Lesbosera gehien bat.
2020/03/02 - 14:51
Ultraeskuinak eraso egin die Lesbosen errefuxiatuei laguntzen dieten erakundeei
Zaporeak proiektuko furgonetak kolpatu eta elkarteko kideei ere eraso egin diete. Hori dela eta, euren laguntza humanitarioa arriskuan dagoela adierazi dute.
2020/03/02 - 13:58
Milaka migratzaile Greziara sartzeko ahaleginetan ari dira, Turkiak xaxatuta
Salatu dutenez, Turkiako Poliziak muga zeharkatzeko deia egiten die, hara heltzean gas negar-eragileekin erantzuten du Greziako Poliziak.
2020/03/02 - 10:27
Tentsioak gori-gori jarraitzen du Grezia eta Turkia arteko mugan
Kastanieseko muga greko-turkiarrean tirabirak izan dira errefuxiatuen eta polizien artean, laugarren egunez.
2020/03/02 - 07:57
Talde "faxista" batek Zaporeak erakundeko kideei eraso egin die Lesbos uhartean
"Ukabilkadak, kolpeak, astinduak eta izua" bizi izan dute "faxista" talde baten eskutik, azken horiek, manifestazio bat aurrera zeramaten bitartean, salatu dutenez.
2020/03/01 - 15:45
Dozenaka milaka errefuxiatu, Greziaren eta Turkiaren arteko mugan
Turkiak ostegunean iragarri zuen ez zuela muga itxiko, eta dozenaka mila migrante iritsi dira zonaldera. Grezian mugak indartu dira, eta zaila izan da iheslarientzat militarren kontrolak gainditzea.
2020/03/01 - 10:49
76.000 migratzaile igaro dira Turkiatik Europar Batasunera mugak ireki dituztenetik
Gehienak Turkian hilabeteak zeramatzaten errefuxiatu siriarrak dira. Bulgariara eta Greziara igarotzen utzi die Turkiak, "EBk ez duelako 2016an, mugak ixtearen truke, agindutako laguntza eman".
2020/02/28 - 15:09
Ehunka errefuxiatuk hartu dute Turkiatik Greziarako edo Bulgariarako bidea
Turkian harrapatuta hilabeteak daramatzate eta gaur askok hortik ihes egiteko atea zabalik ikusi dute, Turkiako goi kargudun batek mugak zabalik izango dituztela esan ondoren.
2020/02/28 - 10:18
Siriako ehunka errefuxiatu Turkia eta Grezia arteko mugarantz doaz
Turkiak iragarri du ezin dituela gehiago atxiki Europako Batasunera iritsi nahi duten errefuxiatuak. Ondorioz, ehunka migratzaile abiatu dira Greziako mugara.
2020/01/28 - 13:30
Furgoneta bat erosteko behar zituen 40.000 euroak lortu ditu Zaporeak elkarteak
20 eguneko epean bildu du dirutza elkarteak. Ibilgailu berriarekin Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi direnei janaria banatzen jarraitu ahalko dute.