Grezia
2020/01/14 - 16:08
Zaporeak elkarteak diru beharra du eta crowfunding diru bilketa jarri du abian
Zaporeak Gobernuz kanpoko erakundeak diru arazoak ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko Dei egin diote gizarteari laguntzeko. Kontu korrontea Kutxabank 20955381101064092199
2020/01/14 - 14:27
Furgoneta bat erosteko diru-bilketa kanpaina abiatu du Zaporeak elkarteak
Euskal erakundeak 40.000 euro bildu behar ditu, urtarrila eta martxoa bitartean, Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonei janaria banatzen jarraitu ahal izateko.
2019/11/28 - 10:42
39 pertsona hil dira jada Albaniako lurrikaran, azken hamarkadetako bortitzenean
Horrez gain, 15 pertsona desagertuta daude oraindik, eta zaurituta dauden 650 horietatik 32 oso larri daude.
2019/11/27 - 11:51
6,1 graduko lurrikara batek Kretako iparraldea astindu du
Kreta eta Kythera uharteen artean izan den 56 kilometroko sakonerako lurrikarak ez du oraingoz zauriturik eragin.
2019/11/27 - 07:08
Gutxienez 20 pertsona hil dira Albanian, 6,4 graduko lurrikara baten eraginez
Itsaso Adriatikoan kokatu dute epizentroa, hamar kilometroko sakoneran, hiriburutik 34 kilometro ipar-mendebaldera.
2019/11/04 - 10:50
'Aita Mari' ontzia Lesbosera iritsi da, zortzi tona laguntza humanitariorekin
Itsas Laguntza Humanitarioaren ontzia urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; batez ere, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman du.
2019/11/01 - 20:42
Migratzaileak hartzeko neurriak gogortu ditu Greziak
Testuinguru horretan, 2020. urtearen amaierara arte 10.000 pertsona deportatuko dituela ziurtatu du Mitsotakisen gobernuak. Irailean, zazpi pertsona kanporatu zituzten.
2019/10/20 - 15:16
Aita Mari ontzia abiatu da Mediterraneoko uretara, laguntza humanitarioa ematera
10:30 inguruan abiatu da Pasaiako portutik, eta Mediterraneo itsasoko erdialdera joatea da asmoa.
2019/09/30 - 10:40
Gutxienez errefuxiatu bat hil da Greziako Moria eremuan izandako sute batean
Agintariek hildako gehiago daudela baieztatu ez duten arren, ACNURek mezu bat argitaratu du sare sozialetan 'emakume baten eta ume baten' heriotzak salatzeko.
2019/09/21 - 23:31
Eskertuta jaso du Costa-Gavrasek bere Donostia Sari 'politikoa'
Greziar jatorriko zinegile frantziarrak 'Adults in the room' pelikula aurkeztu du, eta Donostiako Zinemaldiaren ohorezko saria jasotzeagatik oso harro sentitzen dela esan du.
2019/09/20 - 20:35
Varoufakis ez da Zinemaldira joango Costa-Gavrasi Donostia Saria emateko
Zuzendariaren azken pelikula Greziako Finantza ministro ohiaren ibilbidean dago oinarrituta. Sari banaketaren ostean emango dute.
2019/08/31 - 20:22
Uharteak husteko migratzaileak lekualdatuko eta deportatuko ditu Greziak
Kyriakos Mitsotakisen Gobernuak migrazio politika berria ezarri du. Beste neurrien artean, migratzaileek ezingo diete asilo eskaerei helegiterik jarri.
2019/08/21 - 18:22
Hilaren 27an abiatu nahi du Mediterraneora 'Aita Mari' ontziak
Migratzaileak erreskatatzeko baimenaren zain, Pasaian porturatuta dago. Apiriletik ekainera bitartean, Greziako errefuxiatuei laguntza humanitarioa eman zien ontziak.
2019/08/12 - 10:58
Itsasoan galdutakoen drama
Itsasoan galdutako pertsonak barnean daramatzan itsasontzien egoerak pentsarazten du Europak arazo honi konponbide bat eman behar diola. Pertsona horiek erreskatatzea ez da soilik etika kontua.
2019/07/19 - 18:16
5,1 graduko lurrikara batek Atenas astindu du
Intentsitate handiz nabaritu dute Greziako hiriburuan, ostiral eguerdian. Atenastik 23 kilometroa egon da epizentroa.
2019/07/11 - 21:05
Eurasian izandako lehen gizaki modernoaren arrastoak topatu dituzte Grezian
Gizaki moderno primitiboak Afrikatik kanpo sakabanatu zirela dioen hipotesia babestuko luke aurkikuntza honek. Grezia hegoaldean dagoen Apidima haitzuloan aurkitu dituzte bi fosilak.
2019/07/11 - 11:23
Gutxienez sei hildako Grezian, haize, euri eta txingor ekaitzaren ondorioz
Gainera, dozenaka pertsona zauritu dira Grezia iparraldeko Halkidiki ingurune turistikoan.
2019/07/11 - 11:07
Sei turista hil eta dozenaka zauritu dira Grezia iparraldean izandako denboralean
Gutxienez sei pertsona hil dira, tartean bi haur, eta dozenaka zaurituta daude bart gauean izan den denborale gogorraren eraginez.
2019/07/09 - 15:51
Greziako Gobernuak karguaren zina egin du, hauteskundeetatik bi egunera
Lehen ministro berriak bezala, baina Alexis Tsiprasen taldearen kontrara, gobernukide guztiek juramentu erlijiosoa egin dute.
2019/07/08 - 22:36
Mitsotakis Greziako lehen ministroak karguaren zina egin eta gobernua osatu du
Kontserbadoreen agintaldiko gobernukide asko lehendik ere ministro izandakoak dira. Aurreko gobernuan bezala, oraingoan ere ia emakumerik ez dago: 17 ministroetatik bi baino ez.